Lanbidez laboraria naiz

Laborari izatea ez da inprobisatzen. Horretan hasi aitzin, garrantzitsua da gutienez urte osoko ekoizpen-esperientzia bizitzea. Lurraldean dauden aterabideei gain-soako bat ematea proposatzen dizuegu.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a

Aprendiza izatea 1 edo 2 urtez 

Lurraldeko laborantza-lizeo publiko eta pribatu gehienek aprendizgoaren bidezko formakuntzak proposatzen dituzte. Horrek parada ematen du, aldizka, ikasgelako teoriaz jabetzeko eta berehalako praktikan ezartzeko etxaldean. Aprendizgoa etxalde batean baino gehiagotan egin daiteke. Aprendizak hilabete sari bat badu eta aprendizgoko nagusiak Estatuaren dirulaguntza bat. 

Molde praktikoak eta dirulaguntzak MSAren webgunean, “aprendizgoko kontratua” atalean. 

Laborantzako sasoilaria izatea 

Laborariek gero eta sasoilari gehiago enplegatzen dituzte, bereziki TESA sinplifikatuari esker (Laborantzarako Enplegu Agiri Sinplifikatua), zuzenki MSAren webgunearen bidez kudeatua, TESA sinplifikatua atalean. Laborantza organismoei jakinaraz iezaiezu interesatua zarela. 

Bestalde, laborantzako lan eskaintzak hemen atzeman ditzakezu: 

Ordezkapen zerbitzuan aritzea 

Ordezkapen zerbitzua LAGUNAK erakundeak du kudeatzen hemen, eta 6 kantonamendu-elkarte biltzen ditu Ipar Euskal Herrian (Tel: 06 84 39 73 44); GEAPAk ere kudeatzen du (Pirinio Atlantikoetako Laborantza Enplegatzaile Taldeak) departamendu mailan. Lanpostu anitz bada betetzeko eta egiazko abiapuntua dira lan-ibilbidea hasteko. 

Enplegatzaile talde batean lan egitea 

Gero eta gehiago garatzen ari dira lurraldean, eta gaitasunak sendotzeko parada dira zinez instalatu aitzin. Baliabide horren molde praktikoak AgriEmploi 64 webgunean atzemanen dituzu. 

Ikastaldi bat egitea babesle batekin 

Baliabide ezin hobea 1 edo 2 urtez transmisio-instalazio bat prestatzeko. Baliabide horren molde praktikoak Pirinio Atlantikoetako Laborantza ganberaren webgunean atzemanen dituzu. 

Tel: 06 72 67 01 21 

Jarduera batean trebatzea 

Tresna ezin hobea, hemen TREBATU elkarteak eramana, 1 eta 3 urte arteko epean egiazko baldintzetan trebatzeko, baldintza sozial eta fiskal segurtatuekin eta laborantzako eragile anitzen laguntzarekin. 

Harremana: 
TREBATUren webgunea: 
Tel: 06 49 43 49 42 

Euskal Elkargoak, TREBATU elkartearekin partaidetzan, trebatzeko leku ekipatuak proposatzen ditu baratzezaintzan edo hazkuntzan trebatzeko, eta gero bertan instalazio bat pentsatzeko. 

Harremana: m.goyhenetche@communaute-paysbasque.fr

Entreprendre en Agriculture Paysanne

La formation pratique Entreprendre en Agriculture Paysanne s’adresse aux personnes souhaitant s’installer en agriculture paysanne au Pays Basque et ayant besoin de consolider leur projet en amont. Elle permet d’approfondir les différents aspects du métier qu’un futur gestionnaire d’entreprise agricole doit maîtriser. La formation se déroule majoritairement sur des fermes, avec des temps collectifs dédiés aux thématiques concernant l’installation. Le dispositif s'appuie sur les paysans du territoire et les structures d'accompagnement locales. Il combine ainsi des stages en immersion, des formations collectives, des formations techniques et des rendez-vous d’échanges pour suivre l’avancement du projet.

Contact :
Site internet TREBATU
Tél. : 06 49 43 49 42

Trebatzeko beste paradak: woofing, FRANCE TRAVAIL eskubidea 

Laborantzan trebatzeko beste paradak badaude epe guti edo aski laburretan. Zailtasun nagusia: epe horietan estalia izateko posibilitatea ematen duen estatutua.  

Lotura baliagarriak: 

Oporrez baliatzen naiz laborarien etxean egoteko eta etxaldean bizitzeko 

Laborari sare anitzek ostatua eta jarduerak proposatzen dituzte etxaldean, oporrak, laborantza proiektuari buruzko gogoeta eta lagun arteko trukaketak uztartzeko parada emanez. 

Lotura baliagarriak: 

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com