Nire ekoizkinak etxaldean eraldatu nahi ditut

Ipar Euskal Herrian, 650 etxalde inguruk beren ekoizkin guziak edo gehienak eraldatzen dituzte: gasna, hegaztikia, arroltzeak, behikia, zerrikia, garia, etab. Orrialde honetan eraldatzen hasteko eta urraspide honetan lagundua izateko aholku baliagarriak aurkituko dituzu.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 17a

Zergatik ekoizkinak eraldatu? 

Ipar Euskal Herrian ekoizkinak etxaldean eraldatzea izan daiteke zerealak irin bihurtzea, esnea esneki bihurtzea (gasna edo jogurta bezala), erreximentak egitea, fruitu zukua egitea, haragia eraldatzea, etxaldeko ekoizkinetan oinarrituriko kosmetikoak egitea, etab.  

Urraspide horrek laborariei honakoak egiteko bidea eskaintzen die: 

  • irabazi iturriak aniztea;
  • ekoizkinen balioa emendatzea;
  • modu herrikoian eraldaturiko ekoizkinak erosteko tokiko eskaerari erantzutea;
  • laborarien eta tokiko kontsumitzaileen arteko lokarriak indartzea tokiko ekonomia eta laborantza iraunkorrago bat sustatuz. 

Nola diruztatu etxaldeko eraldatzerako ekipamenduak? 

Euskal Elkargoak laborariak (banaka edo taldeka) eta 10 langile baino gutiagoko enpresak ekoizkin berriak garatzen eta banaketa ibilbide laburreko edo/eta hurbileko merkaturatze bideak plantan ezartzen laguntzen ditu. 

Argibide gehiago “Tokiko laborantza ekoizpenak balioan ezarri” proiektu deialdiaren orrialdean

Teknika edo osasun mailako galderak ditut etxaldeko eraldatzeari buruz 

Ipar Euskal Herriko Laborari Ekoizleen Elkartearekin (IEHLEE) harremanetan sar zaitezke  

IEHLEE laborari ekoizleak defendatzeko eta laguntzeko elkarte bat da. IDOKI laborantza-gutuna eta horren sustapen kolektiboa ere kudeatzen du. 

Hauek dira bere ekintza nagusiak: 

  • ekoizleei etxaldeko eraldatzeari, osasun-kalitateari eta ekoizkinen anizteari buruz informatzea;
  • etxaldeko eraldatzeari buruzko formakuntzak plantan ezartzea (esnea, gasna, haragia, barazkiak, kosmetikoak...);
  • eraldatzeko lantegiak muntatzen laguntzea;
  • etxaldeko eraldatzerako talde-proiektuak laguntzea, hala nola Senpereko laborantza-tresneria erabiltzeko Xuhito kooperatiba;
  • tresneria erosteko erosketa-taldeak sortzea (100 erreferentzia inguru);
  • merkaturatze eta komunikazio proiektuak laguntzea;
  • IDOKI kalitatezko laborantza-gutunaren sustapen kolektiboa garatzea. 

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com