Ur gutiago gastatzen dut baratzezaintzan eta arbolazaintzan
Arrazoi askok eraman ditzakete laborariak beren etxaldeko uraren kudeaketaz galdezka aritzera: ur baliabideak zaintzea, edateko uraren erabilera murriztea, etxaldearen emaitzen gaineko eragina, edateko uraren prezioa, etab. Aterabide mota desberdinak izan daitezke jardueraren arabera (baratzezaintza, hazkuntza, arbolazaintza, lur landu zabalak, etab.) eta etxaldearen antolamenduaren arabera (eskuragarri dauden teilatu-eremuak, negutegiak).
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a
Euri-uren berreskuratzea eta biltegiratzea
Euri-urak berreskuratzeko moldeak etxaldean:
- Laborantza-eraikinetako teilatuetatik berreskuratzea: teilatu hodiak ezartzea isur-hodiekin, eta biltegiratzeko sistemarekin;
- Tunel bakarreko negutegietatik berreskuratzea: bi tunel-negutegiren eta biltegiratze-sistema baten artean ura aterarazteko arroilak plantan ezartzea;
- Bi tuneleko edo tunel anitzeko negutegietan ura berreskuratzea: teilatu hodiak ezartzea isur-hodiekin, drainarekin eta biltegiratzeko sistemarekin; 1 500 m²-ko tunel anitzeko negutegian, posible da urtean 800 m3 ur berreskuratzea.
Dauden biltegiratze sistemak:
- Zisterna malguak;
- Biltegiratze-askak;
- Dupak.
Iruditan
Ponpatzea urmaeletan edo erreketan
Araudiari dagokionez:
- 1000 m³ ur baino gutiago ateratzen bada, ez da baimenik galdatu behar. Bizkitartean, kontrol bat izanez gero zure lagina segurtatzeko, zure ponpaketa deklara dezakezu e-mail bat igorriz LIDZi: ddtm-eau@pyrenees-atlantiques.gouv.fr deklaratuz:
- errekaren izena, ahalaz, lagina atera den kokapenarekin mapan;
- Ureztatu beharreko landa mota era eremua;
- Urtean eta urteko garai batean (adibidez, maiatzetik irailera) ateratzea pentsatzen duzun bolumena.
- 1000 m³ ur baino gehiago ateratzen bada, ura ateratzeko baimena galdatu behar zaio ureztatzaileen taldeari (dokumentua beherago telekargatuz).
- Ur-kontagailu bat instalatu behar duzu zure kontsumoa kontrolatzeko eta kontrol bat izanez gero ur-poliziari argibideak emateko.
Inportantea: errekan, ura hartuko duzun lekuaren behealdean, emari nahikoa mantendu behar duzu, bertan dauden espezieen jarraikitasuna, zirkulazioa eta ugalketa bermatzeko.
Antolamenduari dagokionez:
- Neurtu desmaila, presio-galtzea kalkulatzeko (1 bar 10 metroko desmaila bakoitzeko);
- Ponparentzat eta iragazkiarentzat aterpe bat egin;
- Urmaelaren kasuan, garbitu eta hustu behar da (ikus tokiko araudia urmaelen kudeaketarako);
- Urmael bat sortzen bada, tokiko araudiaz argibideak hartu.
Telekargatzeko dokumentuak:
- Irrigation : déclaration prélèvement cours d'eauPDF - 2 orriak - 50,33 Ko
- Note aux irrigants 2024PDF - 1 orria - 57,93 Ko
- Conditionnalité prélèvement pour l'irrigation et protection des ressources en eauPDF - 4 orriak - 948,53 Ko
Zilatzea
- Nahitaezko baimen eskaera LIDZi (beherago, telekargatzeko inprimakia);
- Ur hartzeak ureztatzaile taldeari deklaratu (inprimakia beherago telekargatuz);
- Proba-zilaketa bat egin barnatasuna eta emaria ezagutzeko. Berehalako emaria nahikoa ez bada (< 6 m³ orduko), ura biltegiratu behar da (aska, zisterna edo dupa). Zilatze baten adibidea telekargatu daiteke orriaren behealdean;
- Ponparentzat eta iragazkiarentzat aterpe bat egin;
- Ur-kontagailu bat instalatu: urteko kontsumoa deklaratzea nahitaezkoa da;
- Bana besteko kostua: 200 € eta 250 € artean metro lineal bakoitzeko.
Telekargatzeko dokumentuak:
- Notice forage et puitsPDF - 2 orriak - 458,92 Ko
- Formulaire déclaration forage et puitsPDF - 8 orriak - 223,37 Ko
- Conditionnalité prélèvement pour l'irrigation et protection des ressources en eauPDF - 4 orriak - 948,53 Ko
- Déclaration irrigation au groupement des irrigants - foragePDF - 2 orriak - 51,92 Ko
- Note aux irrigants 2024PDF - 1 orria - 57,93 Ko
Barazkiak garbitzeko uraren berrerabiltzea
- Baratzezaintza aniztuan barazkiak garbitzeko erabiltzen den edateko uraren kantitatea estimatu behar da: 50 eta 100 m3 urtean;
- Ur horren berreskuratzeko isurbide-begi bat instalatu behar da ebakuazio-sistema batekin ureztatze-askaraino.
Edateko ura
- Edateko ura ureztatzeko azken baliabidea izan behar da: udan, tentsio garaietan ur baliabidea zaintzea, baita ere irabazi ekonomikoa.
- Laborantzako kontagailu berdea instalatzea: saneamendu partearen zerga-dispentsa ukaiteko aukera ematen du;
- Kontagailu hori Euskal Elkargoari deklaratu laborantzarako tarifa berezia ukaiteko;
- Ureztatzeko ur nahasketa bat erabiltzen baduzu (euri-urak, zilatze-urak, iturrikoa eta edateko ura), ez ahantz deskonektore baten instalatzea ura ez berriz gibelera itzultzeko.
Nola optimizatu ureztatzea ene etxaldean?
- Etxaldeko ur beharra kalkulatu
- Ene etxaldean dauden ur baliabideak ezagutzea
- Plantan ezarri ur guti behar duten laborantza-praktikak
Etxaldeko ur beharra kalkulatu
- Uda minean (landu lurrak gorenean daudenean) landu azalera osoa eta ur-beharrak,
- Landareen ebapotranspirazioa (ET), tokiko klimaren araberakoa dena,
- Barazki bakoitzaren ur-beharrak, bere hazkuntza-fasearen arabera (Kc kultura-koefizientea).
Ene etxaldean dauden ur baliabideak ezagutzea
- Lurrera erortzen den urteko tokiko plubiometria, negutegietako teilatuen bidez berreskuratu daitekeena;
- Landarearentzat erraz eskuragarri dagoen lurreko ur erreserba (RFU);
- Lursailerako ureztatze molde posibleak: ponpatzea erreketan edo urmaeletan, zilatzea, putzua, euri-uren berreskuratzea, sareko ura;
- Ureztatze materiala eta beharrezko emarien kalkulua: aspertsioa, mikro-ureztatzea, xortakagailua;
- Ura biltegiratzeko beharra eta mota: aska, zisterna malgua dupa...;
- Lursailaren topografia: desmailak presio-galtzeak eragiten ditu (guti gorabehera 1 bar galtzen da 10 metroko desmaila bakoitzeko).
Plantan ezarri ur guti behar duten laborantza-praktikak
- Lurra estali (ehun ehundua...);
- Espezie arrotzak kendu lehia mugatzeko;
- Xortakagailu gehiago erabili;
- “Haize-babesak” plantan ezarri, horrek idortzea mugatuko du;
- Itzala ezarri;
- Jorratu;
- Ekai organikoak emendatu;
- Laboreak eta barietateak hautatu.
Nola finantzatu ene proiektuak?
Ura biltegiratzeko edo zure baratzezaintza-etxaldean ureztatzea optimizatzeko proiekturik ba duzu? Euskal Elkargoak, ErrekAgri baliabideari esker, 40 000 €-tarainoko inbestimendua finantzatzen du.
Dirulaguntzak ere proposatzen ditu Région Nouvelle Aquitaine edo France Agrimer.-ek, noiztenka egiten dituzten proiektu-deialdietan karietara.
Baliabide praktikoak
Baratzezaintzako ureztatzearen eta ur biltegiratzearen gaia sakontzeko, dokumentu tekniko bat telekarga daiteke beherago.
- Optimisation de l'usage de l'eau en maraichagePDF - 79 orriak - 2,74 Mo






Zerbait ments zaizu?