Uraren kudeaketa hobetzen dut ene hazkuntzan
Ura gutiago gastatzea, edateko uraren erabilera murriztea, edateko uraren kalitatea hobetzea eta etxaldearen emaitza hobetzea. Arrazoi askok eraman ditzakete laborariak beren hazkuntzan duten uraren kudeaketaz gogoetatzera. Dauden aterabideei eta laguntza baliabideei gain soako bat ematea proposatzen dizuegu.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a
Kabalen edateko uraren kalitatea
Jendeentzat den edateko uraren kasuan arau bat bada (EDCH araua), baina ez da kalitate araurik kabalentzat den edateko urarentzat.
Hala ere, badira edateko uraren kalitateari buruzko gomendioak animaliak osasunean atxikitzeko eta kalitatezko ekoizpena lortzeko, bereziki esnetarako hazkuntzentzat, uraren kalitateak zuzenean eragiten baitu esnearen eta esne-ekoizpen transformatuen kalitatean. Haatik, jezteko eta elikagaiak transformatzeko erabiltzen den urak EDCH araudia bete behar du, bereziki bakterio patogenoekiko kutsadura saihesteko.
Ekai kutsagarrien izaera
- Kutsagarri biologikoak: bakterio patogenoekiko kutsadura. Bakterio anitz, hala nola Escherichia coli edo Enterococcus faecalis, animalien gorotzen bidez transmititu daitezke erreketan. Kasu ere Salmonellaren transmisioari euri-urak teilatuetatik berreskuratzean kabalei edatera emateko, hori hegaztien gorotzen bidez hedatzen baita.
- Kutsagarri kimiko eta mineralak: metalak (astunak eta ez-astunak), azido-baseak, ura tratatzeko produktuak, hala nola kloroa;
- Kutsagarri kimiko organikoak: pestizidak, hidrokarburoak, disolbatzaile kloratuak, produktu farmazeutikoak, hazkuntzako efluenteak (nitratoak, fosfatoak, etab.);
- Uraren tenperatura: ez da ez beroegia ez hotzegia izan behar. Kasu udan, zelaietan polietilenozko (PE) hodi beltzetako uraren tenperatura biziki igaten baita. 70 °C-era heldu daiteke, eta behiek ez dute edanen. Errazagoa da horretaz ohartzea esne-hazkuntzan haragi-hazkuntzan baino, ur eskasa gertatu ondoko jezte-aldian berean apaltzen baita errendimendua.
Kalitate txarreko uraren ondorioak
- Zelulak, beheitikoa, metritisa, mastitisa, etab.: kalitate bakteriologikoa;
- Digestio arazoak: gehiegizko mineralak eta ekai kutsagarriak (nitratoak, pestizidak);
- Ugalketa, gibel eta giltzurrunetako arazoak: pH eta TH (TH = uraren gogortasuna, hau da, urean disolbatu kaltzio eta magnesio kantitatea).
- Produkzioaren gainbehera: uraren kontsumoaren apaltzea (tenperatura, gustua, usaina), desmineralizazioa.
Lortu nahi den uraren kalitatea eta posible diren tratamenduak
| Parametroak | Gomendatu kalitatea | Oharrak eta posible diren tratamendu-sistemak |
|---|---|---|
| Bakterioak: E Coli, Enterococcus, bakterio koliforme osoak, salmonella, etab. | 0 UFC/100mL | Ultramore tratamendua Tratamendu kimikoa (kloroa) Alderantzizko osmosia bidezko iragazketa Bakterio onak ereinez urean mantentzea, bakterio txarren lekua hartzeko. Adibidez: laborari batzuek kefirra diluitzen dute edateko ontzietan (5 L 1000 L ureko). |
| Amonioa | 0,1 mg/L | Mintz-iragazketa + ikatz aktiboa Alderantzizko osmosia |
| Nitritoak | 0,5 mg/L | |
| Nitritoak | 50 mg/L | |
| Burdina osoa | 200 µg/L | Oxidazio-erredukzio bidezko kanporatzea |
| Manganesoa | 50 µg/L | |
| Karbono organiko osoa | 2 mg/L | Mintz-iragazketa + ikatz aktiboa Kasu: 2 mg/L baino handiagoa bada, ura tratatzeko erabiltzen den kloroa toxiko bihurtzen da. |
| Conductivité | 200 µS/cm à 25°C | Hondakin idorren (mineralen) kantitatea kentzeko aukera ematen du. Hondakin idorren analisia eroankortasuna baino karioagoa da, horregatik, eroankortasunaren galdatzea eta gero hondakin idorrak kentzea da lehentasuna. 200 µS/cm. = 100 mg/L mineral Urak drainatu behar du, ez mineralak ekarri. Ez da ur gutiegi behar, ezta mineralez gehiegi kargatua ere. EDCH arauan, eroankortasuna 200 eta 1100 µS/cm artean egon daiteke 25°C-tan, baina helburua 200 µS/cm ingurukoa da 25°C-tan. |
| pH | entre 6,5 et 8,5 mg/L | Ura neutralizatu edo azidotu. |
| Tenperatura | Entre 8 et 14°C |
Kutsaduren kokatzea eta aztertzea
Kalitate txarreko urak hazkuntzan arazo bat izan dezakeela ikusi ondoan, lehen azterketa bat egin behar da iturburuan, uraren kalitatea zein den jakiteko. Gero, iturrian kutsadurarik identifikatu ez baduzu, onil printzipioa da askaraino: hodien eta biltegiratze-dupen analisia.
Uraren analisi-laborategien zerrenda
Hona hemen Pirinio Atlantikoetako departamenduan zure uraren azterketa egin dezaketen laborategien zerrenda ez-osoa. Irizpide bakoitzak 10 euro inguru balio du, hots, parametroen azterketa osoak 150 eta 200 euro artean kostako du:
- Laboratoire des Pyrénées et des Landes (LPL) - Rue des Écoles 64 150 Lagor - Tel: 05.59.60.23.85
- Labhya laborategia- Jaldaiko etorbidea, 137 - 64 500 DONIBANE LOHIZUNE - Tel: 05 59 08 00 10
- Rivages Pro Tech - Théodore Monod bidexka, 2 - HANAMI GUNEA- Izarbel 64 210 BIDARTE - Tel: 05 59 24 19 36
- PBE (Pays Basque Environnement) ESM- Bergé karrika, 168 - 64 990 Lehuntze- Tel: 05.61.27.56.86
Lagina laborategira bidaltzen den goizean hartzea gomendatzen da.
Kabalendako edateko ur beharrak
Kabala mota bakoitzeko eguneko bana besteko ur-kontsumoa litrotan:
| Behiak | Biga agortuak (+ 2 urtekoak) | 2 urtez peko bigak | Aratxeak | Ahuntzak | Ardiak | Ahuntz emek eta bildotsa emeak | Zerramak | Gizentzeko urdeak | Hegaztiak | Zaldiak | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bana besteko kontsumoa (L/egun) | 40 eta 100 artean | 30 eta 60 artean | 20 eta 40 artean | 10 eta 20 artean | 5 eta 12 artean | 3 eta 10 artean | 1,5 eta 3 artean | 20 eta 35 artean | 6 eta 12 artean | 0,1 eta 1 artean | 35 eta 90 artean |
Edateko ura emateko baldintza onak
- 3 bar-eko presio-emaria. Behi batek bana besteko 15 L/min edaten du, egunean 7-12 aldiz. Hausnarkari ttipiek 1,5 eta 2 L/min artean edaten dute;
- 8 eta 15 °C artean den ura;
- Hautatu aska zabal eta gorak, muturra murgiltzeko gisan (gorotzak saihesteko), eta garbierrazak direnak;
- Askak astean behin eskuilatu. Kasu hodietako biofilmari;
- Saihestu izkinak dituzten askak, hautatu aska luzeak kabalen arteko lehia murrizteko;
- Eraikinetan, zola ongi drainatua egin asken heinean, Alhagietan, ezarri askak itzalean eta kabalen atsedenlekuen ondoan. Estimatzen da askak 200 m baino urrunago badaude, kabala taldearen % 20k edaten ahalko duela aldi berean (egokitu askaren neurria horren arabera). Askak 200 metro baino hurbilago badaude, estimatzen da kabala taldearen % 10ek bakarrik edan behar duela aldi berean.
Etxaldearen “ur diagnostikoa” egitea
1. Zer erabilera zer ur motatarako?
- Kabalen edanaraztea: kasu egin behar da uraren kalitateari, eta, beraz, ura biltzeko, iragazteko eta biltegiratzeko sistemei. Hiriko ura, iturriko ura, zilaketa-ura edo ibaietako ura lehenetsiko dira euri-ura baino. Hala ere, laginak babestu beharko dituzu (zilaketa zigilatuz, iturburua edo ibaian hesiak ezarriz), eta bildu uraren kalitatea erregularki aztertu. Hala ere, euri-ura erabil daiteke kabalei edatera emateko tratamendu eta biltegiratze baldintza batzuk errespetatuz gero, baina horiek instalatzea kario izan daiteke (dupa lurperatuak, ultramore iragazkiak, etab.).
- Elikagaien transformazioa eta higiene-garbiketa: nahitaez edateko ura erabili beharko duzu. Ez bazara edateko uraren sareari lotua, iturri bateko ura erabil dezakezu, Eskualdeko Osasun Agentziaren (ARS) prefeta-baimena lortu baldin baduzu.
- Tresnen eta zolen garbitzea: ez duzu kalitatezko urik ukan behar; berreskuratzeko eta biltegiratzeko baldintzak ez dira hain hertsagarri izanen.
2. Etxaldean dauden beharren eta baliabideen ebaluazioa.
- Urteko ur beharrak m³-tan ebaluatu: edateko ura ematea, garbitzea, ihinztagailua, etab.;
- Etxaldean eskuragarri dauden baliabideak eta atera kantitateak aztertu: iturriak, putzuak, errekak, zilatzeak, herriko ura, bildu euri-ura;
- Baliabideak badaude, uraren kalitatea aztertu eta azpiegiturak segurtatu;
- Zehaztu teilatuaren azalerak euri-ura biltzeko duen potentziala.
Eskuragarri dauden ur baliabide mota desberdinak
1. Euri-uraren biltegiratzea eta berreskuratzea
Laborantzan euri-uraren bilketa baimendua dago honetarako:
- Ureztatzeko;
- Suteen kontrako defentsarako erreserba egiteko;
- Zolen eta elikagaiak ez diren ekipamenden garbitzeko;
- Kabalen edanarazteko, neurriak hartuz.
Euri-uren berreskuratzeko betebeharrak:
- Teilatu-hodiak ukaitea;
- Amiantoa duten teilatuak debekatzea (bereziki edateko uraren kasuan);
- Tokiko plubiometriaz argibideak galdegitea (bana besteko 1 400 mm euri urtean Euskal Herrian). Météo France-ren euri-datuak ere eskuragarri daude Zabalen webgunean. Datu zehatzagoak lortzeko, euri-neurgailuak plantan ezar ditzakezu zure etxaldean;
- Estimatu biltegiratze-bolumena eta mota, nahi den autonomia-mailaren eta erabileraren arabera;
- Zehaztu teilatuaren azalerak euri-ura biltzeko duen potentziala. 1 mm euri = 1 litro /m2. Estimazio adibide bat 500 m2-ko teilatuaren kasuan: urtean 1 400 mm euri egiten badu = 1 400 litro / m2 / urtean biltegiratuko dira, hots, 1,4 m3 ur teilatu m2 bakoitz urtean. 500 m²-ko teilatuaren kasuan = 700 m3 biltegiratzen dira urtean;
Biltegiratzeko moldeak
- Zisterna malgua;
- Estali gabeko geomintza hobia;
- Zisternak;
- Lurperatu dupak (azalekoak baino karioagoak).
Kabalei edateko ura emateko, lurpeko dupak lehenetsi behar dira tenperatura aldaketak eta argiarekiko esposizioa mugatzeko (uraren kalitatea andeatu dezake). Betoia interesgarria da euri-uraren azidotasuna neutralizatzen baitu eta haren birmineralizatzeko joera baitu. Poliester indartuz, polietilenoz, berinaz edo altzairu estaliz egin dupak ere erabil daitezke. Kasu, edateko urari lotua bazara, deskonektorea beharko duzu.
Garbiketarako, ez da kalitatezko urik behar. Hostoak eta beste iragazteko sistema bat besterik ez duzu behar, hori erraz eskuragarri izateko eta garbitzeko manerakoa teilatu-hodien eta isurbideetan.
2. Ponpaketa zilaketan
- Ahalaz kabalen edateko urerako,
- Baimen eskaera eta nahitaezko adierazpena LIDZi (beherago, telekargatzeko inprimakia);
- Proba-zilaketa bat egin barnatasuna eta emaria ezagutzeko. Berehalako emaria nahikoa ez bada, ur-biltegi bat eraiki beharko duzu;
- Kanpoko kutsadura saihesteko, zilaketa babestu: lurraren eta hodiaren artean 4 m² inguruko lauza bat (gutienez 5 cm-koa) maldan, zisterna hetsia eta segurua, eta zilaketaren inguruan hesi bat instalatu.
- Ponparentzat eta iragazkiarentzat aterpe bat egin;
- Ur-kontagailu bat instalatu: urteko kontsumoa deklaratzea nahitaezkoa da;
- Ez ahantz zure uraren kalitatea aztertzea iragazketa-sistema bat beharrezkoa den ikusteko;
- Bana besteko kostua: 200 € eta 250 € artean metro lineal bakoitzeko.
- Formulaire déclaration forage et puitsPDF - 8 orriak - 223,37 Ko
- Notice forage et puitsPDF - 2 orriak - 458,92 Ko
3. Erreka batetik ponpatzea
Araudiari dagokionez:
- 1000 m³ ur baino gutiago ateratzen bada, ez da baimenik galdatu behar. Bizkitartean, kontrol bat izanez gero zure lagina segurtatzeko, zure ponpaketa deklara dezakezu e-mail bat igorriz LIDZi: ddtm-eau@pyrenees-atlantiques.gouv.fr, eta deklaratuz:
- errekaren izena, ahalaz, lagina atera den kokapenarekin mapan;
- Ura eman behar zaien kabala kopurua;
- Urtean eta urteko garai batean (adibidez, maiatzetik irailera) ateratzea pentsatzen duzun bolumena.
- 1000 m³ ur baino gehiago ateratzen bada, baina arraroa da hazkuntza baterako, baimen galdea egin behar zaio LIDZi.
- Ur-kontagailu bat instalatu behar duzu zure kontsumoa kontrolatzeko eta kontrol bat izanez gero ur-poliziari argibideak emateko.
Garrantzitsua: errekan, ura hartuko duzun lekuaren behealdean, emari nahikoa mantendu behar duzu, bertan dauden espezieen jarraikitasuna, zirkulazioa eta ugalketa bermatzeko.
Antolamenduari dagokionez:
- Neurtu desmaila, presio-galtzea kalkulatzeko (1 bar 10 metroko desmaila bakoitzeko);
- Ponparentzat eta iragazkiarentzat aterpe bat egin;
4. Azaleko iturri bateko ura hartzea
- Iturria pribatua bada eta ez bada erreka bati lotua, lurraren jabeak deklaraziorik egin gabe erabil dezake;
- Iturria erreka bati lotua bada, errekako ponpaketa araudia aplikatzen da;
- Babestu iturria animalien gorotzek ez kutsatzeko.
Ba ote da laguntzarik ene proiektuaren finantzatzeko?
ErrekAgri baliabidearekin, Euskal Elkargoak erreken zaintzeko proiektuak finantzatzen diru 15 000 €-tarainoko inbestimenduekin.
Diru-laguntzak ere proposatzen ditu Akitania Berriko eskualdeak edo France Agrimer-ek, noiztenka egiten dituzten proiektu-deialdietan karietara.



Zerbait ments zaizu?