Zabal open data plataforma

Ipar Euskal Herrian laborantza-datuei buruzko argibideak bilatzen dituzu? Zabal atariak 150 datu publiko multzo baino gehiago proposatzen ditu libreki helgarri eta urririk, frantsesez eta euskaraz.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 17a

Zabal, zer da? 

ZABAL Euskal Elkargoak sortu duen Ipar Euskal Herriko laborantzari eskainiriko open data plataforma da. 

  • 160 datu multzo baino gehiago urririk deskargatzeko bidea eskaintzen du, iturri desberdinetatik jalgiak: laborantza ministerioa (Agreste), Laborantza Mutualitate Soziala, SAP, Frantziako Geografia- eta Oihan-Informazioaren Institutua, Frantziako Estatistikaren eta Azterketa Ekonomikoen Nazio Institutua, etab.;
  • Gai berezi batzuei buruzko behaketak proposatzen ditu (laborantza datuak lurraldeka, laborantza sailak, kalitate labelak, baliabide naturalak, eguraldiari buruzko datuak), epe luzean datuen bilakaera jarraitzeko gisan. 

Zabal plataformak Euskal Elkargoak esleitzen dituen laborantza laguntzak eta sustaturiko ekimenak ere zerrendatzen ditu;  

Zabal plataforma irekia da. Bakoitzak bere datuak parteka ditzake edo argibideak baliatu zerbitzu berri eta berritzaileak sortzeko. 

Nola erabili plataforma ?

Interfazean ibiltzeko eta atariaren funtzio desberdinak erabiltzen ikasteko, tutorial bat eskuragarri dago webgunean

Datuak deskargatzeaz gain, Zabal atariak zure mapak eta grafikoak sortzeko bidea ere eskaintzen dizu. Zure sorkuntzak agerian ezarriak izan daitezke plataforman. 

Bazenekien ?

Laborantza Zabal Open Datak Laborantza Errolda Orokorraren datu nagusiak ezagutzea proposatzen dizu, Euskal Hirigune Elkargoaren eta azken hori osatzen duten 10 lurralde-eremuen mailan, 5 gai nagusiren bitartez. 

Ipar Euskal Herriko 2020ko Laborantza Errolda Orokorraren emaitzak ikusi 

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com