Lurralde proiektua
Dokumentua kontsultatu
Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
3.777 etxalde eta 8.801 langilerekin, laborantza erabilpenerako %60-ko lurraldearen okupazioarekin eta elikagaigintzako 200 enpresa baino gehiagorekin, laborantza euskal ekonomiaren zutabeetariko bat da. Laborantza lurrak zaintzeko, laborarien irabaziak emendatzeko eta etxalde ttipien instalatzea eta garapena laguntzeko, Euskal Elkargoak politika aktiboa eramaten du, kalitatezkoa den eta ingurumena errespetatzen duen laborantza defenditzearekin batera.
Hautagaiei zabalik
Euskal Herrian sakon erroturiko eta tokiko laborantza ekoizpenak balioan ematen dituzten laborantza adar eta urraspide kolektiboentzako laguntza baliabidea.
Hautagaiei zabalik
Ipar Euskal Herrian etxalde ttipien instalatzea errazteko 3.000 €-ko laguntza. 1,4 milioi euroko aitzinkontu orokorra.
Hautagaiei zabalik
Nekazaritza elikagaien enpresentzako dirulaguntza, haien higiezin proiektuetan laguntzeko. Praktika iraunkorrak eta eraikuntza molde eko-arduratsuak plantan ezartzearen baldintzapeko laguntzak.
Zerbait ments zaizu?