2025. Euskararen Urtaroaren proiektu deialdia

Proiektu-deialdi honek, Euskararen Urtaroaren karietara euskarazko jarduerak proposatzen dituzten elkarte eta eragile pribatuak laguntzen ditu.

Eguneratzea:2026(e) ko urtarrilaren 20a

Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2025ko maiatzaren 30

Diruzko laguntza

Testuingurua eta erronkak

Euskal Elkargoak antolatzen duen Euskararen Urtaroa, ekitaldi parte-hartzailea da, zeinak herritarrak biltzen baititu euskararen aldeko tokian tokiko ekimen kolektiboen inguruan.
Herriek, eragile pribatuek eta elkarteek eraikiko dute ekitaldi honen programazioa. Herriek eta Euskal Elkargoak diruztatzen dituzte antolaturiko animazioak. Gizarte lotura indartzen eta herriko bizi bizkortzen parte hartzen du.
Ekitaldi programazioa herrien, eragile pribatuen eta elkarteen artean landua izanen da. Euskararen Urtaroko 2025eko edizioa azaroaren 21etik abenduaren 3ra iraganen da.

Dispositiboa nori zuzendua zaio?

Diru-laguntza hartzaileak:
Diru-laguntza eskura dezake egoitza soziala Euskal Elkargoko eremuan duen edozein eragile pribatu edo elkartek (baldin eta SIRET zenbakia ukan).

Diru-laguntza hauetaz ezin daitezkeen balia: eskola denboran ikastetxeek proposatzen dituzten jarduera pedagogikoak.

Hautagarriak diren jarduerak : Euskararen erabilpena sustatzen duen edozein jarduera (ulermena, ahozko eta/edo idatzizko adierazpena), urtero antolatzen ez dena, eta bereziki Euskararen Urtaroarendako pentsatua (2025eko azaroaren 21etik abenduaren 3ra), Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean.
Mugaz gaindiko ikuspegia kontutan hartzea baloratua izanen da, desmartxa parte-hartzailea ere bai.
Proiektuen alde iraunkorrari (ingurumen eta gizarte mailako eragina) balioa emana izanen zaio. Gisa berean, parekotasunari balioa emanen zaio.  

Proiektu-deialdi honetan onartuak ez diren proposamenak: eskola-denboran obratuak diren proiektu pedagogikoak 

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Proiektuek diru-laguntza ukan ahal izateko, gutieneko % 20-ko autofinantziazio bat bete beharko dute. Diru-laguntza gehienez 1 000 €-koa izanen da proiektuka. Inbestimendu gastuak ez dira kontutan hartuak izanen.

Hautagaitzen aurkeztea

Hautagaitzak 2025eko maiatzaren 30a aitzin, gauerditan berantenik igorri beharko dira.

Hautagaitza-txostena, formatu numerikoan osaturik igorri beharko da helbide honetara : urtaroacommunaute-paysbasquefr

Lanketa- eta erabakitze-prozedura

Euskal Elkargoko zerbitzuek dituzte eskaerak teknikoki tratatuko. 
Hizkuntza politika batzordeko hautetsiz osatutako gidaritza batzorde batek diruztapen proposamenak eginen ditu, batzorde iraunkorrak bozka ditzan. 
Proiektu-eramaileak agiri bat eskuratuko du e-mezuz, Euskal Elkargoko zerbitzuek igorririk, txostena osatua errezibitu dutela egiaztatzeko, eta beharrez eskas diren elementuak jakinarazteko.
 

Osatugabeko txostenen kudeaketa: Gutun hau ukan eta, proiektu-eramaileak 7 egun ukanen ditu erantzuteko; hala ez bada, bere hautagaitza baztertua izanen da. 

Diru-laguntzaren ordainketa moldeak eta diru-laguntza hartzaileen betebeharrak

Diru-laguntza ordainketa moldeak eta diru-laguntza hartzaileen betebeharrak proiektu deialdiaren araudian zehaztuak dira.
 

Laguntza behar dut

Euskararen Urtaroaren proiektu-deialdiari buruzko edozein xehetasun gehiago nahi baldin baduzu, Uhaina Azpeitiarekin harremanetan jar zaitez  urtaroacommunaute-paysbasquefr helbidera idatziz.