2026ko Euskararen Urtaroaren proiektu-deialdia
Proiektu-deialdi honek, Euskararen Urtaroaren karietara euskarazko jarduerak proposatzen dituzten elkarteak diruz laguntzen ditu 1000 €-raino.
Eguneratzea:2026(e) ko abuztuaren 13a
Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2026ko uztailaren 24
Diruzko laguntza
Testuingurua
Euskal Elkargoa Euskal Elkargoak urtero antolatzen duen ekitaldi parte-hartzailea da. Herritarrak biltzen ditu euskarazko tokiko ekimen kolektiboen inguruan. Euskararen Urtaroak gizarte-lotura indartzen eta herriko bizi bizkortzen parte hartzen du.
Ekitaldiaren programazioa herrien, eragile pribatuen eta elkarteen artean landua izanen da, elkarlanean. Euskararen Urtaroko 2026ko edizioa azaroaren 6tik abenduaren 3ra iraganen da.
Proiektu-deialdiaren helburua
Proiektu-deialdi hau elkarte-eragileei irekia da. Honen xedea da, Euskararen erabilera (ahozkoa, idatzizkoa edo ulermena lantzea) eremu publikoan sustatzen eta baloratzen dituzten proiektuak diruz laguntzea.
Dispositiboa nori zuzendua zaio
Onuradunak:
Dirulaguntza eskura dezake egoitza soziala Euskal Elkargoko eremuan duen edozein elkartek (SIRET zenbakia baldin badu).
Ondokoak ezin ditugu finantzatu:
- dirua irabazteko xedea duten enpresa pribatuak;
- proiektu pedagogikoak eskola-denboran antolatzen dituzten ikastetxeak;
- mota horretako proiektuak antolatzen dituzten elkarteak: publiko zabalari irekiak ez direnak edo errepikakorrak diren eta Euskararen Urtaroaren karietara espresuki antolatuak ez direnak
Dirulaguntzaren zenbatekoa
Dirulaguntza ukan ahal izateko proiektuek beharko duten gutieneko autofinantzaketa maila: %20. Dirulaguntza gehienez 1 000 €-koa izanen da proiektuka. Inbestimendu gastuak ez dira kontuan hartuak izanen. Euskal Elkargoaren dirulaguntza bi proiekturi mugatua izanen da egitura bakoitz, 2000 €-ko goreneko mugarekin. Inbestimendu gastuak ez dira kontuan hartuak izanen.
Hautagaitzen aurkeztea
Hautagaitzak 2026ko uztailaren 24a aitzin, gauerditan berantenik igorri beharko dira.
Hautagaitza-txosten osoa, formatu numerikoan igorri beharko da helbide honetara: urtaroacommunaute-paysbasquefr
Lanketa- eta erabakitze-prozedura
Euskal Elkargoko zerbitzuek dituzte eskaerak teknikoki aztertuko.
Hizkuntza politika batzordeko hautetsiz osatutako Euskararen Urtaroko gidaritza batzordeak diruztatze proposamenak eginen ditu, eta horiek Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariari aurkeztuko dizkio hark erabaki dezan.
Euskal Elkargoko zerbitzuek, agiri bat igorriz, proiektu-eramaileari jakinaraziko diote errezibituriko txostena osoa dela edo erranen diote, e-mezuz, zein diren eskas diren frogagiri edo dokumentuak.
Txosten osatugabeen kudeaketa: Mezu hau ukan eta, proiektu-eramaileak 7 egun ukanen ditu erantzuteko; ez badu ihardesten, bere hautagaitza baztertua izanen da.
Dirulaguntzaren ordainketa moldeak eta onuradunen engaiamenduak
Dirua emateko moldeak eta onuradunen engaiamenduak proiektu deialdiaren araudian zehaztuak dira.
Hautagaitza txostena telekargatu
- Elkarteen hautagaitza fitxa DOCX - 38,51 Ko
- Dirulaguntza euskotan ordaintzeko proposamena PDF - 1 orria - 156,78 Ko
- Agindua PDF - 2 orriak - 192,85 Ko
- Euskaren Urtaroaren proiektu deialdia PDF - 5 orriak - 184,86 Ko
Laguntza behar dut
Euskararen Urtaroaren proiektu-deialdiari buruzko xehetasun gehiago nahi baldin baduzu, zure eskaera helaraz dezakezu urtaroacommunaute-paysbasquefr helbidera idatziz.