Administrazio-izapideetan laguntza
Garazi Baigorri, Xiberoa eta Bidaxunealdea eremuetako hautetsientzako laguntzak, herritarrei helbideratze- eta ostaturako gizarte-laguntza eskaeretan laguntzeko.
Eguneratzea:2024(e) ko abuztuaren 28a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Euskal Elkargoko GEHZren (Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroa) eginkizuna da jendeari herrian eskura diren gizarte-dispositiboei eta Departamendu kontseiluak kudeatutako “zuzenbide komuneko” zerbitzuei buruzko informazioa ematea.
Garazi Baigorri, Xiberoa eta Bidaxunealdeko eremuetako hautetsiei administrazio-izapideetan laguntza eskaintzen die bi eskaera motari erantzuteko:
- Helbideratzeak
- Ostaturako gizarte-laguntza
GEHZren zeregina da, halaber, tokiko eragileak koordinatzea, zerbitzu publikoak edo elkarteak izan, elkarrekin lan egin dezaten gizarte-zailtasunak dituzten edo etxebizitzarekin, adinarekin edo urritasunarekin lotutako zailtasunak dituzten pertsonen premiak asetzeko moduak bilatzen.
Helbideratzea
Zertan datza laguntza?
Bizileku iraunkorrik ez baduzu, helbideratzeak helbidearen egiaztagiria eta gutunak jasotzeko helbide bat ematen dizkizu. Egitasmo horrek eskubideak eta prestazioak eskuratzeko aukera ematen dizu ere (adibidez, bozkatzeko izena eman edo laguntza juridikoa jaso dezakezu). Helbideratze eskaera onartzen denean, ziurtagiri bat jasotzen duzu. Helbideratzea urtebeterako ematen da. Helbideratze-aldi hori berritu daiteke.
Helbideratzeak aukera ematen dizu bizilekuaren egiaztagiria izateko eta gutunak jasotzeko.
Nork jaso dezake laguntza?
Bizilekurik ez duten edo bizileku finkorik ez duten pertsonek.
Zein dira baldintzak?
Lotura bat izan behar duzu helbideratzea eskatzen duzun herriarekin (edo herri-elkargoarekin).
Lotura hori duzula kontuan hartuko da egoera hauetako batean bazaude:
- Herrian bizi zara, helbideratzea eskatzen duzunean;
- Jarduera profesionala duzu herrian;
- Herrian, gizarteratzeko programa bat edo laguntza soziala, mediko-soziala edo profesionala jasotzen duzu (edo horretarako izapideak hasi dituzu);
- Jendakian zaude herrian bizi den norbaitekin;
- Herrian eskolatua den zure seme/alaba adingabearen gaineko buraso eskudantzia duzu.
Nola eska dezaket laguntza?
Garazi Baigorri, Xiberoa eta Bidaxunealdea eremuetarako, jarri harremanetan zure eremuko Euskal Elkargoko GEHZren adarrarekin.
Gainerako eremuetarako, jarri harremanetan zure herriko GEUZrekin.
Ostaturako gizarte-laguntza (ASH)
Zertan datza laguntza?
Mendekotasuna duten Adineko Pertsonen Ostataleku batera (EPHAD), Establezimendu sozial edo mediko-sozial batera (Heldu ezinduentzako egoitza, elbarrituen biletxe, etab.) edo harrera-zaintzaileen etxera zoaz bizitzera.
Ostaturako gizarte-laguntza (ASH) eskatu nahi duzu gastuen ordaintzen laguntzeko.
Nork jaso dezake laguntza?
Gizarte-laguntza jaso ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:
- 60 urte izatea edo erretreta hartzeko adina izatea eta Frantzian bizitzea edo egonaldi-baimen agiria izatea/desgaitua izatea;
- gastu guztiak ordaintzeko baliabide nahikorik ez izatea. Kontuan hartzen diren baliabideetan sartzen dira, halaber, inbertitutako kapitalak sortutako interesak, higiezinen diru-sarrerak, mantenu pentsioak, arrandak, bizitegi laguntzak, etab., gerlari ohien erretretaak izan ezik.
- ezkonlagunaren eta/edo laguntzera behartuak dauden pertsonengandik (seme-alabak, suhia, erraina) laguntza nahikoa ez jasotzea.
Nola eska dezaket laguntza?
Herriko etxean, Euskal Elkargoko GEHZn (Garazi Baigorri, Xiberoa edo Bidaxunealdea inguruan bizi bazara) edo zure herriko GEUZren (Gizarte Ekintzako Udal Zentroa) ostaturako gizarte-laguntza eskatzeko inprimakia eskatu behar duzu.
GEHZk ditu ikertzen ostaturako gizarte-laguntzaren dosierrak eta laguntzaren eskaeraren berritzeak. Horregatik, Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik, Herriko etxeen izenean esku har dezake, gizarte-laguntza eskatzeko dosierrak eratzen laguntzeko, Estatuaren ordezkariari edo Departamendu Kontseiluko lehendakariari helarazi aitzin, instrukzioa egin eta erabakia har dezaten.
Nola ordaindua da laguntza?
Laguntza horien helburua da behar berriei aurre egiteko diru-sarrera eskasak konpentsatzea (adibidez, Mendekotasuna duten Adineko Pertsonen Ostataleku batean sartzeko), eritasunaren, zahartzaroaren edo desgaitasunaren ondorioz.
Gizarte-laguntza jasotzeko eskubidea izateko baldintzak legegintza- edo arauzko-xedapenetaneta baliabideen egiaztapenean oinarritzen dira.