Energia ikuskatze baten egiteko laguntza

Energia-ikuskatze bat egiteko jabekidetasunezko eraikinei proposatutako finantza-laguntza. Laguntza Ipar Euskal Herriko 158 herrietan baliagarria da. Estatuaren laguntzekin metatu daitekeen dispositiboa (jabekidetasunezko eraikinei zuzendutako “Ma Prime Rénov” dispositiboa).

Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 13a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Diruzko laguntza

Internet bidez egin liteke

Laguntza horrekin, Euskal Hirigune Elkargoak energia-ikuskatzeak finantzatzen parte hartzeko borondatea berresten du, jabekidetasunezko eraikinei energia-berrikuntza eraginkorrerako lanak egiten laguntzeko. 

Nori zuzendua da dispositiboa ?

Laguntza hau honako jabekidetasunezko eraikinei zuzendua da:

  • bizitegi nagusiz osatutakoak (gutienez % 65, 20 lote edo gutiagoko jabekidetasunezko eraiken kasuan) edo gutienez % 75, 20 lote edo gehiagoko jabekidetasunezko eraiken kasuan;
  • gutienez duela 15 urte eraikitako jabekidetasunezko eraikinak;
  • jabekidetasunezko eraikinen Frantziako erregistroan erregistratutako eta eguneratutako jabekidetasunezko eraikinak. 
     

Zeintzuk dira lagundutako obrak ?

Euskal Hirigune Elkargoak “RGE - Etudes ou Architectes référencés” (ingurumenaren bermatzaile aitortua - Erreferentziako ikerketak edo arkitektoak) profesional batek edo 2023ko abenduaren 29ko dekretuaren arabera ziurtatutako enpresa batek egindako energia-ikuskatze baten finantzaketan parte hartzen du (Dekretu horrek 2022ko maiatzaren 4ko dekretua aldatzen du, Frantzia metropolitanoarentzat energia-auditoretzaren edukia definitzen duena). 

Zertan datza laguntza ?

Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza guztizko zenbatekoaren % 50ekoa da, zergak barne. Dirulaguntza honako modalitate hauen arabera mugatua da :  

Jabekidetasunezko eraikineko lote kopuruaDirulaguntza muga

19 lote arte

3 000 €

20 lotetik 49ra

3 000 €

50 lotetik 99ra

4 000 €

100 lotetok goiti

4 000 €

Laguntza hori beste laguntza batzuekin metatu daiteke, ikuskatzea ondare-diagnostiko batekin konbinatuz gero. Murrizketa-arau espezifikoak aplikatuko dira laguntza publikoen zenbatekoa mugatzeko. Zenbateko horrek ezin izango du gainditu egindako kostu guztien % 80 (zergak barne). 

Nola eska dezaket laguntza ?

Eskaerak urte osoan egin daitezke Internet bidez, jabekidetasunezko eraikin batean energia-ikuskatze bat egiteko laguntza-eskaera betez.
 

Euskal Hirigune Elkargoak, dosierra ulertzeko beharrezkoak diren dokumentu osagarri guztiak eskatzeko eskubidea du.
 

Ba al zenekien ?

Laguntza eskatzeko desmartxak hasi aitzin, hitzordua har dezakezu Bizilekuaren eta Energiaren Etxeko “France Rénov”-eko aholkulari batekin. Aholkulariak doan lagunduko zaitu zure beharren arabera. 

Laguntza esleitzeko eta ordaintzeko baldintzak

Eskabideen azterketa

Eskabideak jasotzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek aztertzen dituzte dosierrak.

  • Zure dosierra osatua bada: onarpena gutun bidez jakinaraziko zaizu;
  • Zure dosierra osatu gabe bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek posta elektronikoz adieraziko dizkizute falta diren edo zuzenak ez diren dokumentuak;
  • Zure dosierra onartzen ez bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek postaz adieraziko dizute zergatik ez duten onartu. 
     

Laguntzaren ordainketa

Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da jabetza-administratzailearen kontura. Ezin da abantzurik edo zati ordainketarik ordaindu. 

Laguntza behar dut

Laguntza honi edo zure laguntza-eskaeraren dosierrari buruzko edozein informazio edo galderatarako, sar zaitez harremanetan Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin
Zure eskaera izapidetzearekin zerikusia duen beste edozein galderatarako, Bizileku Pribatuak zerbitzura idatz dezakezu: habitatcommunaute-paysbasquefr.