Jabekidetasunezko eraikin batean energia berritze eraginkorra egiteko laguntza
Jabekidetasunezko eraikinetan energia-berritze orokorrak eta eraginkorrak eta jatorri biologikoko materialen erabilera sustatzeko finantza-laguntza. Laguntza Ipar Euskal Herriko 158 herrietan baliagarria da. Dispositibo hori frantses Estatuak ematen dituen laguntzekin metatu daiteke.
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 14a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke
Laguntza horren bidez, jabekidetasunezko eraikinen alde indarrez jarduteko borondatea adierazten du Euskal Hirigune Elkargoak, energia-berritze eraginkorrerako lanetan lagunduz.
Nori zuzendua da dispositiboa ?
Laguntza, jabetza-administratzaileei zuzendua da. Soilik Anah-n energia-berritzearen esparruan (MPR Copropriété) aurkeztutako dosierrak hautagarriak dira.
“MaPrimeRénov’ Copropriété” dispositiboari buruz gehiago jakiteko
Zeintzuk dira lagundutako obrak ?
Euskal Hirigune Elkargoak Anah-ren laguntzaren osagarri gisa esku hartzen du, beraz ondoko finantzaketetan parte hartzen du:
1. proiektuen kudeaketarko laguntzan ;
2. ondoko obretan :
- Obren ondotik eta etapa bakarrean, A edo B etiketa energetikoa lortzen dutenak, indarrean den Anah-ko kalkulu-metodoaren arabera;
- Soilik isolamendu termikoko materialen erabilpena egiaztatzen dutenak, biooinarrituak, mineral-jatorrikoak eta ehungintza-industriaren birziklapenetik datozenak,
- Obren ondotik udako erosotasun "ona" lortzea justifikatzen dutenak, indarrean den Anah-ko kalkulu-metodoaren arabera.
3. Aireko hermetikotasun-proba eta aireztapen-emariaren proba finantzaketan, biak nahitaezkoak direlarik obretarako dirulaguntzak lortzeko.
* Beheko lurzoruen eta terraza-teilatuen isolamendu termikoko obretarako, baimen berezi bat eman daiteke, eragozpen tekniko eta/edo finantzario bat justifikatuz. Baimen berezi hori Euskal Hirigune Elkargoak erabaki dezake.
Zertan datza laguntza ?
Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza jabekidetasunezko eraikineko lote kopuruaren arabera eman daiteke:
Lanetarako laguntzaren zenbateko/ tasa
| Gutienez % 35eko energia irabazia | Gutienez % 50 energia irabazia | |
|---|---|---|
| 19 lote arte | Lanen zenbatekoaren % 10 3000 € gehienez etxebizitza bakoitzeko | Lanen zenbatekoaren % 10 4000 € gehienez etxebizitza bakoitzeko |
| 20 lotetik 49ra | Lanen zenbatekoaren % 6 2000 € gehienez etxebizitza bakoitzeko | Lanen zenbatekoaren % 6 3000 € gehienez etxebizitza bakoitzeko |
| 50 lotetik 99ra | Lanen zenbatekoaren % 3 1000 € gehienez etxebizitza bakoitzeko | Lanen zenbatekoaren % 3 2000 € gehienez etxebizitza bakoitzeko |
| 100 lotetik goiti | Lanen zenbatekoaren % 3 800 € gehienez etxebizitza bakoitzeko | Lanen zenbatekoaren % 3 1500 € gehienez etxebizitza bakoitzeko |
Proiektu kudeaketarako laguntzaren zenbatekoa/tasa
| 19 lote arte | Lanen zenbatekoaren % 10, BEZik gabe 1000 € gehienez etxebizitza bakoitzeko |
| 20 lotetik 49ra | Lanen zenbatekoaren % 5, BEZik gabe 600 € gehienez etxebizitza bakoitzeko |
| 50 lotetik 99ra | Lanen zenbatekoaren % 5, BEZik gabe 600 € gehienez etxebizitza bakoitzeko |
| 100 lotetik goiti | Lanen zenbatekoaren % 5, BEZik gabe 600 € gehienez etxebizitza bakoitzeko |
Nola eska dezaket laguntza ?
Eskaerak urte osoan egin daitezke Internet bidez, jabekidetasunezko eraikin batean energia-berritze eraginkorra egiteko laguntza eskatzeko formularioa betez;
Euskal Hirigune Elkargoak, dosierra ulertzeko beharrezkoak diren dokumentu osagarri guztiak eskatzeko eskubidea du.
Ba al zenekien ?
Laguntza eskatzeko prozesuak eta dosier bat aurkezteak proiektuak kudeatzeko laguntzaile (AMO) baten laguntza eskatzen dute. Laguntza eskatzeko desmartxak hasi aitzin, hitzordua eska dezakezu Bizilekuaren eta Energiaren Etxeko “France Rénov”-eko aholkulari batekin. Aholkulariak doan bideratuko zaitu eta zure beharren arabera lagunduko zaitu.
Laguntza esleitzeko eta ordaintzeko baldintzak
Eskabideen azterketa
Eskabideak jasotzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek aztertzen dituzte dosierrak.
- Zure dosierra osatua bada: onarpena gutun bidez jakinaraziko zaizu;
- Zure dosierra osatu gabe bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek posta elektronikoz adieraziko dizkizute falta diren edo zuzenak ez diren dokumentuak;
- Zure dosierra onartzen ez bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek postaz adieraziko dizute zergatik ez duten onartu.
Laguntzaren ordainketa
Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da onuradunaren kontura, Anah-k emandako dirulaguntzaren saldoa ordaindu ondotik. Ez da abantzurik edo zati ordainketarik ordainduko.
Laguntza behar dut
Laguntza honi edo zure laguntza-eskaeraren dosierrari buruzko edozein informazio edo galderatarako, sar zaitez harremanetan Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin.
Zure eskaera izapidetzearekin zerikusia duen beste edozein galderatarako, Bizileku Pribatuak zerbitzura idatz dezakezu: habitatcommunaute-paysbasquefr