Etxebizitza bat egokitzeko eta irisgarri egiteko laguntza
2000 €-ra arteko finantza-laguntza, zahartzeagatik edo desgaitasunagatik etxebizitza egokitzeko proiektuak laguntzeko. Laguntza Ipar Euskal Herriko 158 herrietan baliagarria da. Dispositibo hori Estatuak berrikuntzarako ematen dituen laguntzekin metatu daiteke. Baliabide-baldintzapean.
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 13a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke
Laguntza horren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak, etxebizitza egokitzeko lanak egin nahi dituzten familiak laguntzeko borondatea adierazten du.
Nori zuzendua da dispositiboa?
Etxebizitzaren irisgarritasun- eta egokitzapen-obretarako laguntza hau Anah-k "Ma Prime Adapt"-en esparruan emandako laguntzen onuradunentzat baizik ez da.
Anah-k definitutako "apal" eta "oso apal" izeneko baliabide-mugak dituzten familiei zuzendua da (ikus taula).
Zeintzuk dira lagundutako obrak?
Euskal Hirigune Elkargoak Anah-ren laguntzaren osagarri gisa esku hartzen du, beraz, diruz lagundu daitezkeen obrak Anah-k etxebizitza baten egokitzapen eta irisgarritasunerako ematen dituen laguntzetarako obra hautagarrien zerrendan agertzen direnak dira.
Zertan datza laguntza?
Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza aldatzen da zure baliabideen arabera, eta obren BEZik gabeko kostuaren zenbatekoaren ehuneko bati dagokio.
| Dirulaguntza tasa | Dirulaguntza muga | |
|---|---|---|
| Diru sarrera oso apalak dituzten familiak(URDINA) | %10 | 2 000 € |
| Diru sarrera apalak dituzten familiak (HORIA) | %7 | 1 500 € |
Nola eska dezaket laguntza?
Eskaerak urte osoan egin daitezke Internet bidez, etxebizitza bat egokitzeko obretarako laguntza eskatzeko formularioa betez;
Euskal Hirigune Elkargoak, dosierra ulertzeko beharrezkoak diren dokumentu osagarri guztiak eskatzeko eskubidea du.
Ba al zenekien?
Laguntza eskatzeko prozesuak eta dosier bat aurkezteak proiektuak kudeatzeko laguntzaile baten laguntza eskatzen dute. Laguntza eskatzeko desmartxak hasi aitzin, hitzordua eska dezakezu Bizilekuaren eta Energiaren Etxeko “France Rénov”-eko aholkulari batekin. Aholkulariak doan bideratuko zaitu eta zure beharren arabera lagunduko zaitu.
Laguntza esleitzeko eta ordaintzeko baldintzak
Eskabideen azterketa
Eskabideak jasotzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek aztertzen dituzte dosierrak.
- Zure dosierra osatua bada: onarpena gutun bidez jakinaraziko zaizu;
- Zure dosierra osatu gabe bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek posta elektronikoz adieraziko dizkizute falta diren edo zuzenak ez diren dokumentuak;
- Zure dosierra onartzen ez bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek postaz adieraziko dizute zergatik ez duten onartu.
Laguntzaren ordainketa
Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da onuradunaren kontura, Anah-k emandako dirulaguntzaren saldoaren ondotik. Ez da abantzurik edo zati ordainketarik ordainduko.
Laguntza behar dut
Laguntza honi edo zure laguntza-eskaeraren dosierrari buruzko edozein informazio edo galderatarako, sar zaitez harremanetan Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin.
Zure eskaera izapidetzearekin zerikusia duen beste edozein galderatarako, Bizileku Pribatuak zerbitzura idatz dezakezu:habitatcommunaute-paysbasquefr