Etxalde Ttipiak mantentzeko laguntza
Ipae Euskal Herriko etxaldse ttipien mantentzea sustengatzeko 7.500 €-ra arte joan daitekeen laguntza
Eguneratzea:2025(e) ko martxoaren 28a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Testuingurua
Euskal Elkargoak, laguntza baliabide honen bidez lurraldean Etxalde Ttipien mantentzea eta garapena laguntzeko borondatea agertzen du. Izan ere, etxalde ttipiek lurraldeko etxaldeen %40a ordezkatzen dute eta, lurralde antolaketari, usu eremu behartsuetakoa den enpleguari, desmartxa kolektiboetako parte hartzeari, kalitatezko berme ofiziala duen ekoizpenari eta etxaldean transformatzeari dagokionez, haien egitekoa erabakigarria da. Hala ere, hauen ahuleziak ezagunak dira eta 2010 eta 2020 artean Ipar Euskal Herriko Etxalde Ttipien %23a desagertzea ezin izan da saihestu. Joera hori alderantzikatzen entseatzeko, Euskal Elkargoak etxalde ttipiak sustengatzeko 1,4 milioiko aurrekontuko bi baliabide abian ezarri ditu:
- martxoaren 23an bozkatu zen etxalde ttipien instalatzea sustengatzeko lehen baliabide bat, etxalde bakoitzeko 3.000 €-ko laguntza proposatzen zuena,
- 2024ko abenduaren 7an bozkatu zen “etxalde ttipien mantentzearen” aldeko bigarren baliabide bat, etxalde bakoitzeko 7.500 €-ra arte joan daitekeen laguntza proposatzen zuena.
Onuradunak
Hautagai diren proiektu eramaileak SIRET zenbakia duten eta azpiko hiru kategoriatik batean sartzen diren etxaldeak dira:
- Laborari aktibo pertsona fisikoa, haren konturako lan istripuen eta eritasun profesionalen kontra asurantzaduna, laborantza lanbideetako pertsona ez soldatadunen babes sozial araubide pean dena (ATEXA). Bestalde, 67 urteko muga gainditu duen pertsona fisiko baten kasuan, dirulaguntza eskera egin duen datan ez ditu erretretarako eskubideak erabiliak ukan behar.
- Sozietate bateko bazkide gisa ari den laborari aktibo pertsona morala (SCI eta GFA izan ezik), honako baldintza metagarriak betetzen dituena:
- Sozietatearen xedea laborantzari loturikoa da ETA
- Bazkide batek bederen pertsona fisiko batentzako finkatuak diren baldintzak betetzen ditu edo, hala ez balitz, buruzagi guziek laborantza lanbideetako pertsona soldatadunen babes sozial araubide pean egon behar dute, 67 urteko muga gainditurik ez dituzte erretretarako eskubideak baliatuak izan behar eta elkarrekin zuzentzen duten sozietatearen parte sozialen % 25 baino gehiagoren jabe izan dute.
- IKKS (interes kolektiboko kooperatiba sozietatea) edo EKS (ekoizpenerako kooperatiba sozietatea) gisa kudeaturiko etxaldeak.
Laguntza eskuratzeko baldintzak
Euskal Elkargoaren etxalde ttipiak mantentzeko laguntzaz baliatzeko, hautagaiak behar du:
- Hautagaitza txostena behar bezala bete (beherago telekargatzekoa);
- 2023/12/9an Euskal Elkargoko Elkargo Kontseiluak bozkaturiko Etxalde Ttipien definizioan sartu (ikus beherago).
Etxalde Ttipien definizioa
Honako 3 irizpideak metatu behar dira.
1. irizpidea | 2. irizpidea | 3. irizpidea |
|---|---|---|
Zergarik gabeko negozioa zifraren zenbatekoaz azpikoa (PACaren 1. zutabeko laguntzak barne) izatea | PACaren 1. zutabeko laguntzaren gehienezko kopurua (ACJA gabe) | ELE (Erabilitako Laborantza Eremua, fr. SAU) Landa eta Alhagiz kanpo |
56.027 € 1 LAUentzat* 70.034 € 1.5 LAUentzat 84.041 € 2 LAUentzat 112.054 € 3 LAUentzat 140.068 € 4. LAUetik aitzina
| 16.808 € 1 LAUentzat 22.411 € 2 LAU eta gehiagorentzat
| 30 Ha 1 LAUentzat 40 Ha 2 LAUentzat 50 Ha 3 LAUentzat 60 Ha 4 LAU eta gehiagorentzat |
*LAU = Laborantza Lan Unitatea, laboraria(k) eta langilea(k) barne hartzen dituena
Aktibitate bat baino gehiago dutenak kontuan hartzen dira, bi baldintzetan:
- Laborantzaz kanpoko urteko irabazia SMIC garbia baino apalagoa izatea,
- eta laborantzaz kanpoko irabazi horren eta laborantzako negozio zifraren baturak ez dezan Etxalde Ttipien definizioaren muga gainditu.
Baliabidearen hiru neurrien aurkezpena
Etxalde Ttipiak mantentzeko laguntzak, etxalde bakoitzeko 7.500€-ko goreneko mugaraino metatu daitezkeen 3 neurri proposatzen ditu:
1. neurria: etxaldeetako enplegu eta lanbidearen erakargarritasun gisa
Hautagai den xahutzearen izaera eta kalkulua | Hautagaitza irizpideak | Esku hartze tasa | Dirulaguntzaren goreneko muga etxalde bakoitzeko | Frogagiriak |
|---|---|---|---|---|
1. NEURRIA Enplegatzearen kostua (Lan oren kopurua x 47 aste/urteko x kargadun lan orenaren kostua) | Kontratuzko lansaria:
|
40 % |
3.008 €
| Lan kontratuaren kopia eta lansari agiriaren kopia, honakoa aipatzen dutenak:
|
2. neurria: egituraketa ekonomikorako eta kalitatezko ekoizpenen sustapenerako tresna kolektiboetan parte hartze gisa
Gastuaren izaera | hautagaitza irizpideak | Esku hartze tasa | Dirulaguntzaren goreneko muga etxalde bakoitzeko | Frogagiriak |
|---|---|---|---|---|
2. NEURRIA Egituraketa ekonomikorako eta kalitatezko ekoizpenen sustapenerako tresna kolektiboetan parte hartzea
|
|
40 % |
600 € | 1. parte sozialaren jabetze faktura(k) eta/edo indarrean den urteko (2025) kidetze faktura |
3. Neurria: lan baldintzen eta laneko segurtasunaren hobetze gisa (laneko nekagarritasuna murriztearen lehentasunezko zentzuan)
Gastuaren izaera | Hautagaitza irizpideak | Esku hartze tasa | Dirulaguntzaren goreneko muga etxalde bakoitzeko | Frogagiriak |
|---|---|---|---|---|
3. NEURRIA (ikus zehaztasunak beherago) 3.1) Ekoizpenerako edo paketatzeko materiala: bigarren eskuko zaharberrituriko materiala, material berria. 3.2) Ekoizpenerako eraikinen antolaketa 3.3) Helgarritasun zaileko eremuen eta/edo, etxaldea Mendiko, Mendiko 1, Mendiko2, Goi-mendi, Eremu Xume, Piemonte eremuan izendatua baldin bada, hesien mantenu zerbitzua | Lan baldintzen (laneko nekagarritasuna murriztearen zentzuan eta laneko segurtasunaren hobekuntzarako proiektuaren deskribapena Materiala beste laguntza publikoren gaian izan ez dela dioen saltzailearen agiri datatu eta izenpetua. Bigarren eskuko material zaharberritua hautagai da, merkataritza kodeko R122 artikuluaren arabera zaharberritua izan dela bermatzen duen profesional* batek saldu izanaren baldintzapean. *Delako profesionalak honako sailetako bati dagokion APE kodea du:
|
40 % |
4.800 € |
Faktura eta frogagiriak |
3. neurriaren zehaztasunak:
Hautagai den ekoizpenerako eta paketatzeko materialaren zerrenda | Hautagai diren eraikinaren antolaketen zerrenda | Helgarritasun zaileko eremuetarako zerbitzuen zerrenda |
|---|---|---|
Materiala:
|
| CUMA edo enpresa bidezko zerbitzua:
|
Hautagai ez diren gastuak
- langile gastuak edo proiektu eramaileak pasa duen denboraren ordainketa gastuak
- Obra koordinatzailea
- BEZa
- auto-eraikuntzarekin loturiko langileak
- ber-berean zaharberritze edo ordezkatze operazioei dagozkien inbertsioak
- alokatze-mailegu bidez finantzaturiko inbertsioak
- dirurik gabeko ekarpenak
- lursailen eroste kostuak
- elkargo arau batekin lotura duten inbertsioak
- teilatuan panel fotovoltaikoen instalatzearekin edo laborantza-voltaiko proiektuekin lotura duten inbertsioak
Euskal Elkargoak aurkezturiko gastuen, hautagaitza epaitzeko eskubidea bere egiten du
Ene laguntza eskaera
Hautagaitzak urte guzian irekiak dira.
Eskaerak Euskal Elkargoko Laborantza, Arrantza, Elikagaigintza eta Elikadura Zuzendaritzara igorri behar dira:
- Posta elektroniko bidez: m.goyhenetchecommunaute-paysbasquefr
- Posta bidez:
Euskal Hirigune Elkargoa
Laborantza, Arrantza, Elikagaigintza eta Elikadura Zuzendaritza
15, Maréchal Foch etorbidea - CS 88 507 64 185 BAIONA CEDEX
Egiaztagiriak
Hautagaitza txostenek honako egiaztagiriak ukan behar dituzte
- Behar bezala beteriko eskaera formularioaren jatorrizko alea
- Formularioan emaniko informazioak zintzoak eta egiazkoak direla ohorearen gainean segurtatzen duen Etxalde Ttipiak mantentzeko laguntza eskaera gutuna datatu eta izenpetua.
- ATEXAko kidetze MSAren ziurtagiriaren kopia (6 hilabete baino gutiagokoa);
- INSEE eta/edo K-BIS ziurtagiriaren kopia
- Bankuko Nortasun Agiria (BNA, fr. RIB)
- Minimisen ziurtagiri izenpetua (“minimis ziurtagiria” formularioari loturiko 1 gehigarria)
- Estatutuen kopia
- Honakoei dagozkien formularioentzako:
- ELEari (fr. SAU) dagokiona: Aitzineko urteko N-1 “PAC récapitulatif des assolement” dokumentuaren kopia
- PACaren 1. zutabeko laguntzaren gehienezko kopuruari dagozkionak: “PAC Relevé de situation de la campagne précédente” dokumentuaren kopia Eskuraturiko aitzineko urteko N-1 dokumentua
- negozio Zifra / LAUari dagozkionak: “Egiaztaturiko azken kontularitza dokumentuak”
- Zergapeko irabazien aitorpena
- Proposaturiko 3 neurrientzako edo 3etarik batentzako aurreikusiriko gastu bakoitzaren AURREKONTUEN kopia
- 1. neurria: enplegua eta lanbidearen erakargarritasuna
- 2. neurria: egituraketa kolektiboetan parte hartzea
- 3. neurria: lan baldintzen hobekuntza
Hautagaitza txostena telekargatu
- Formulaire_aide_maintien_Petites_Fermes.docx DOCX - 107,99 Ko
Laguntzaren esleipen eta ordainketarako baldintza
Txosten osoa eskuratzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek instrukzioa eginen dute araudian agertzen diren irizpideen arabera. Txostena onartzen bada, ordainketa moldeak zehazten dituen hitzarmen bat eginen da Kontseilu Iraunkorretik iragan eta berehala eta proiektuaren eramaileari jakinaraziko zaio izenpetu dezan.
Komunikazioa
Etxalde Ttipiak mantentzeko laguntza baliabidea Euskal Hirigune Elkargoko webgunean eskuragarri izanen da. Euskal Elkargoko zerbitzuek ere hedatuko dute
Hautagaitzarako aurkezteak, hautagai bakoitzaren izena (ez sozietatearena edo proiektu eramailearena) eta haren proiektuaren titulua erabiltzeko baimen gisa balio du, proiektu deialdien hedapen beharretarako. Hedapen horrek, mugatzailea izan gabe, prentsa idatzia eta ikus-entzunezkoa hunki dezake baita prentsa numerikoa ere.
Haatik, honako baliabidearen ekimenean den Euskal Hirigune Elkargoak zorrozki konfidentzialtzat hartuko du hautagaitzen tratamendua egitean eskura ditzakeen dokumentu, informazio, datu edo kontzeptu estrategiko oro.
Informatika legeak eta askatasunak
1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 legearen arabera, hautagaiek haiei dagozkien datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea dute. Eskubide hori erabiltzen ahalko dute honako helbidera idatziz:
Euskal Hirigune Elkargoa, 15 Maréchal Foch etorbidea - CS 88 507 64 185 BAIONA CEDEX
J'ai besoin d'aide
Baliabideari buruzko xehetasun ororentzako honakoarekin harremanetan sar:
Maité GOYHENETCHE
Transmisio Instalatzerako misio karguduna
Posta elektronikoa: m.goyhenetchecommunaute-paysbasquefr
Tel. : +336 19 20 90 95 – +335 59 37 99 94