Zure bizitegi nagusia behar diren arauetara osoki egokitzeko edo seguruan ezartzeko proiektua laguntzea
Onuradunen erosotasunerako etxebizitzak behar diren arauetara osoki egokitzea eta txukuntasuna ahalbidetzen duen finantza-laguntza. Laguntza Ipar Euskal Herriko 158 herrietan baliagarria da. Dispositibo hori frantses Estatuak berrikuntzarako ematen dituen laguntzekin metatu daiteke.
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 13a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke
Laguntza horren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak, etxebizitza andeatua edo sanotasunik gabekoa behar den arauetara egokitzeko eta seguruan ezartzeko lanak egin nahi dituzten familiak laguntzeko borondatea adierazten du.
Laguntza horrek, halaber, ondasun huts andeatu bat eskuratzeko obra-proiektuak kontuan hartzen ditu, ondasun horren helburua bizitegi nagusi gisa erabiltzea bada.
Nori zuzendua da dispositiboa?
Laguntza hau "Ma Prime Logement Décent" dispositiboaren esparruan Anah-k emandako laguntzen onuradunentzat baizik ez da. Anah-k definitutako "apal" eta "oso apal" izeneko baliabide-mugak dituzten familiei zuzendua da (ikus taula).
Ma Prime Logement Décent dispositiboari buruz gehiago jakiteko
Zeintzuk dira lagundutako obrak?
Euskal Hirigune Elkargoak Anah-ren laguntzaren osagarri gisa esku hartzen du, beraz, diruz lagundu daitezkeen obrak Anah-k etxebizitza baten osasungarritasuna eta segurtasunerako ematen dituen laguntzetarako obra hautagarrien zerrendan agertzen direnak dira.
Zertan datza laguntza ?
Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza aldatzen da zure baliabideen arabera, eta obren kostuaren BEZik gabeko zenbatekoaren ehuneko bati dagokio.
| Dirulanguntza tasa | |
|---|---|
| Diru sarrera oso apalak dituzten familiak (URDINA) | %15 |
| Diru sarrera apalak dituzten familiak (HORIA) | %10 |
Nola eska dezaket laguntza?
Eskaerak urte osoan egin daitezke Internet bidez, etxebizitza bat behar diren arauetara osoki egokitzeko eta/edo seguruan ezartzeko obretarako laguntza eskatzeko formularioa betez;
Euskal Hirigune Elkargoak, dosierra ulertzeko beharrezkoak diren dokumentu osagarri guztiak eskatzeko eskubidea du.
Ba al zenekien?
Laguntza eskatzeko prozesuak eta dosier bat aurkezteak proiektuak kudeatzeko laguntzaile (AMO) baten laguntza eskatzen dute. Laguntza eskatzeko desmartxak hasi aitzin, hitzordua eska dezakezu Bizilekuaren eta Energiaren Etxeko “France Rénov”-eko aholkulari batekin. Aholkulariak doan bideratuko zaitu eta zure beharren arabera lagunduko zaitu.
Laguntza esleitzeko eta ordaintzeko baldintzak
Eskabideen azterketa
Eskabideak jasotzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek aztertzen dituzte dosierrak.
- Zure dosierra osatua bada: onarpena gutun bidez jakinaraziko zaizu;
- Zure dosierra osatu gabe bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek posta elektronikoz adieraziko dizkizute falta diren edo zuzenak ez diren dokumentuak;
- Zure dosierra onartzen ez bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek postaz adieraziko dizute zergatik ez duten onartu.
Laguntzaren ordainketa
Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da onuradunaren kontura, Anah-k emandako dirulaguntzaren saldoa ordaindu ondotik. Ez da abantzurik edo zati ordainketarik ordainduko.
Laguntza behar dut
Laguntza honi edo zure laguntza-eskaeraren dosierrari buruzko edozein informazio edo galderatarako, sar zaitez harremanetan Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin.
Zure eskaera izapidetzearekin zerikusia duen beste edozein galderatarako, Bizileku Pribatuak zerbitzura idatz dezakezu: habitatcommunaute-paysbasquefr