«De cap tau monde !» proiektu deialdia okzitaniera-gaskoiaren alde
Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldean okzitaniera gaskoiaren transmisio eta hedapena laguntzen dituzten proiektuak sostengatzeko diruzko laguntza.
Eguneratzea:2025ko otsailaren 7a
Hautagaiei zabalik Barrat a las candidaturas Bidaltzeko epemuga : 2025ko urtarrilaren 31
Diruzko laguntza
Testuingurua
2019ko martxoaren 16an hartu zuen bere gain Euskal Hirigune Elkargoak Okzitaniako gaskoi hizkuntza eta kulturaren politika, bai eta horren gaineko proiektua onartu.
Horren harira, Euskal Elkargoak bere helburutzat hartu du Okzitaniako gaskoi hizkuntzaren transmisio eta hedapenerako ekintzak sostengatzea, elkargo politiketan esku hartuz eta herrien eta bolondres diren eragile pribatuen laguntzera etorriz.
Eragile pribatuen proiektuak sostengatzeko xedez, Euskal Hirigune Elkargoak funts bat eman du «De cap tau monde !» proiektu deialdia plantan emateko.
Helburua
Proiektu deialdi horren helburua elkargoaren lurraldean Okzitaniako gaskoi hizkuntzaren transmisio eta hedapena laguntzen dituzten proiektuak sostengatzea da.
Hautagarritasuna
Laguntza ukan dezake honako ezaugarriak dituen proiektua daraman eragileak:
- Hizkuntzaren transmisio eta hedapen helburuei erantzuten die;
- Elkargoaren lurraldean egiten da;
- Herriarteko hedapena du.
Kultura hedapeneko proiektuak sostenga litezke Okzitaniako gaskoi hizkuntzaren transmisioa eta hedapena laguntzen badituzte.
Iraunkor izateak (ingurumen eta gizarte eragina) balioa handituko dio proiektuari. Proiektuak indarrean diren osasun arauetara egokitzeko duen ahala hartuko da kontuan.
Sostengatzen diren proiektuak % 30ean bederen izan beharko dira autodiruztatuak.
Proiektu deialdi honen harira, ezin dira hautatu: eskolaldian gauzaturiko pedagogia proiektuak, arte irakaskuntzako proiektuak, arte sorkuntzako proiektuak eta arte eta kulturako heziketa proiektuak.
Hautagaien aurkezpena
«De cap tau monde !», proiektu deialdirako hautagai dosier osoa hemen behera telekarga liteke eta formatu digitalean honako helbide honetara heldu beharko da: decaptaumondecommunaute-paysbasquefr 2025eko urtarrilaren 31n berantenez. Proiektu eramaileari hautagai dosierra eskuratu izanaren berri ematen dion mezu elektronikoa emanen zaio.
Dosierra osorik ez bada, proiektu eramaileak 7 eguneko epea ukanen du, jakinarazpen e-mezua jasotzen duen datatik goiti, ments diren frogagirien ekartzeko. Hautagaitza ez da indarrean izanen dosier osoa jasotzen den arte.
Izapideetarako eta erabakirako prozedura
Hautagaitza dosierren bideratze teknikoa Euskal Hirigune Elkargoaren Hizkuntza Politikaren Zuzendaritzaren zerbitzuek eginen dute.
Hizkuntza Politiken batzordekide diren hautetsiek osatzen duten gidaritza batzordeak hautatuko ditu proiektuak eta diruztapen proposamenak aztertuko. Diruztapen proposamen horiek Euskal Hirigune Elkargoaren Batzorde Iraunkorrak bozkatuko ditu.
Azken erabakiak Hizkuntza Politikaren ardura duen lehendakariordeak jakinaraziko dizkie proiektu eramaileei.
Nondik norakoa - egutegia
«De cap tau monde !» proiektu deialdiaren seigarren edizioa honako egutegi honi jarraikiz eginen da:
- 2024ko abenduaren 10: hautagaitza fasearen irekitzea;
- 2025eko urtarrilaren 31: hautagaitzak jasotzeko azken eguna.
Esleitze moldeak eta betebeharrak
Laguntza emateko moldeak, bai eta proiektu eramaileen betebeharrak, hemen beherean telekarga daitekeen proiektu deialdiaren araudi honetan dira zehazturik.
Deskargatzeko dokumentuak
- Règlement de l'appel à projets 2025 « De cap tau monde » PDF - 4 orriak - 195,97 Ko
- Dossier de candidature de l'appel à projets 2025 « De cap tau monde » PDF - 4 orriak - 184,35 Ko

Laguntza behar dut.
"De cap tau monde!" proiektu deialdiari buruzko edozein zalantza izanez gero, Euskal Herriko Elkargoko zerbitzuekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez : decaptaumonde@communaute-paysbasque.es