Artista profesionalen mugikortasunerako eta komunikaziorako laguntza

Ikuskizungintza, musika, arte bisuala, zinema eta ikus entzunezkoen sailetako eragile profesionalen proiektuak sustatzeko bi baliabide.

Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 21a

Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2026ko uztailaren 15

Diruzko laguntza

Internet bidez egin liteke

Mugikortasunerako eta komunikaziorako laguntza

Osasun larrialdiaren ondorioz sorturiko 2021-2023ko sustengu planaren ildotik jarraikiz, Euskal Hirigune Elkargoak lurraldeko artista profesionalak haien sorkuntzak promozionatzen laguntzeko xedea berresten du BERPIZTU dispositiboren bidez.  2023ko otsailean bozkatu zen Euskal Elkargoaren Kultura Proiektuaren baitakoak, baliabide horiek lurraldeetako hurbileko kultura eskaintza anitzaren sostengatzean eta saila artistikoen egituratzean parte hartzen dute. 

Aldi berean ikuskizungintza (antzerkia, dantza, zirkua, txotxongiloak, etab.), musika, arte bisualak, zinema eta ikus entzunezkoen sailak hunkitzen ditu.

Hauen helburua da: 

  • Euskal Elkargoko artista profesionalen ospea faboratzea, Frantzia, mugaz gaindiko, Europa edo nazioarte mailan;
  • Hedapen sare berriak eskura ukan ditzaten faboratzea;
  • Haien beharrei egokituriko komunikazio tresnen garapenaren bidez ikuspen hobea izatean parte hartzea.

Ordainduriko laguntzak lurraldeko ekonomia osoaren sostengatzean parte har dezaten, euskotan ordain daitezke.

Modalitate orokorrak

Mugikortasunerako eta komunikaziorako proiektuentzako laguntzak, Euskal Elkargoaren proiektuentzako laguntzekin eta funtzionamendurako laguntzekin metatu daitezke

Dirulaguntza eskaera txostenak lekualdatzearen edo proiektuaren abiatze data aitzin aurkeztu behar dira eta, proiektua, jakinarazte dataren ondoko 12 hilabeteetan gauzatu. 

***

Beherago laguntza horiei buruzko xehetasun guziak atzeman itzazu, baita zure laguntza eskaera txostenak aurkeztea ahalbidetuko dizun plataformarako lotura ere.

2. BALIABIDEA: Mugikortasunerako laguntza

Artista profesionalentzako sostengua ikuskizungintza, musika, arte bisualak, zinema eta ikus entzunezkoen sektoreetan

Mugikortasunerako laguntza honek lurraldeko artista profesional edo zinema eta ikus entzunezko enpresen hedapen perspektiba berriak irek ditzaten ahalbidetzea du xede, haien ordezkariei bezeroengana joateko eta programatzaile, ekoizle edo banatzaileekin eta abarrekin harreman profesionalak egiteko aukera emanez.

Euskal Elkargoko lurraldetik kanpo gertatzen diren hitzordu profesionaletarako mugikortasun proiektuei dagokie: erakusketak, mintzaldiak, gertakariak, festibalak, topaketa profesionalak, noizbehinkako topaketak, etab.

Modalitateak

Laguntza artista bakoitzeko 2 ordezkarira mugatua da: hedapen arduraduna, administrazio arduraduna, zuzendaritza artistikoa, etab.

Zinema eta ikus entzunezko enpresentzat, laguntza egitura bakoitzeko 2 ordezkarira mugatua da: ekoizle, autore, etab…

Goreneko muga, urteko eta onuradun bakoitzeko 10 saiotara mugatua da 4.000 €-ko gehiengoarekin.

Barne sartzen diren kargak, Enpresa Artistiko eta Kulturalen Sindikatuaren (SYNDEAC) baremoen arabera finkaturiko apairu eta ostatatze gastuak eta 2023ko irailaren 23an Euskal Elkargoan indarrean zen Lurraldeko Funtzio Publikoaren baremoen arabera finkaturiko garraio gastuak* dira.  Barne sartzen diren kargen balioaren emendatzea erreferentziazko baremoekin batera gertatuko da.

Apairuak egun / pertsonaOstatatzeak egun / pertsona
20,20 € apairu nagusi bakoitza, hots, 40,40 € / eguna72,50 € logela eta gosaria
Kategoriak (ibilgailuaren potentzia fiskala)2.000 km arte - km bakoitzeko (€-tan) 12.001etik 10.000 km arte - km bakoitzeko (€-tan) 110.000 km-tik gora - km bakoitzeko (€-tan) 1

Ibilgailuak

  • 5 zald. eta gutiago
  • 6 eta 7 zal. artean
  • 8 zald. eta gehiiago

 

  • 0,32 €
  • 0,41 €
  • 0,45 €

 

  • 0,40 €
  • 0,51 €
  • 0,45 €

 

  • 0,23 €
  • 0,30 €
  • 0,32 €

*1 Onuradunaren egoitzaren eta mugikortasun lekuaren arteko joan etorriak eta autopista bidesariak (Distance from to kalkulatzaizearen arabera) egiazki bideraturiko gastuen mugan.

Euskal Hirigune Elkargoak ez du 200 € baino gutiagoko laguntzarik esleituko.

Onuradunak

Antzerkia eta honi loturiko arteak (zirkua, txotxongiloak), dantza, musika eta arte bisualak sailetako artista profesionalak.

Antzerkia eta honi loturiko arteak (zirkua, txotxongiloak), dantza eta musika sailetatik heldu diren artista profesionalak ordezkatzen dituzten egiturak:

  • helburu estatutario kulturala dutenak lehenago aipaturiko sail artistikoaren baitan;
  • haien egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoaren eremuan dutenak eta gutienez urte bateko izatea (edo, izen aldaketa soila izanez gero, aktibitate berarekin jarraitzea) justifikatzen dutenak;
  • ikusgarri enpresa lizentziaren jabe direnak edo ordezkatzen duten artista taldeko artisten %50 profesionalak direla justifika dezaketenak (Pôle Emploi-ko ARE frogagiriak).

Arte bisualen eremuko (arte grafiko eta plastikoen saila) Artista-autoreak , SIRET zenbaki bidezko identifikatzea dutenak eta Euskal Elkargoaren lurraldean bizi direnak.

5911C edo 5911A (jario obren ekoizpenetik kanpo) APE kodigoak dituzten zinema eta ikus entzunezko saileko ekoizpen enpresek. Horiek ardura obrak (fikzioak, dokumentalak, animaziozko obrak) ekoizten dituzte eta egoitza nagusia Euskal Hirigune Elkargoko eremuan dute.

Egutegia 

Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke.

2026an, diru zama bi garaitan zatituko da:

  • Lehen garaia 2026ko martxoaren 1a eta agorrilaren 31 arteko proiektuei dagokie.
    • Plataformaren irekitzea: martxoaren 1ean
    • Plataforma hetsiko da garai horretako diru zama osorik baliatua izanen delarik.
  • Bigarren garaia 2026ko irailaren 1a eta 2027ko martxoaren 31 arteko proiektuei dagokie.
    • Plataformaren irekitzea: 2026ko uztailaren 1ean
    • Plataforma hetsiko da garai horretako diru zama osorik baliatua izanen delarik. 

Kontseilu Iraunkorraren egutegia eta txostenak aurkezteko epemuga beherago den “erabilbidea” dokumentua atzeman ezazu.

Ebaluaketa

Laguntzaren onuradun bakoitzak Euskal Hirigune Elkargoak eginiko sostenguaren ebaluaketarako edo balantzerako elkartzeko eskaera orori erantzun behar dio.

Argibideak

Laguntza bakoitza dagokion saileko erreferenteak tratatzen du:

Antzerkia eta honi loturiko arteak (zirkua, txotxongiloak)Julie Bercetchej.bercetche@communaute-paysbasque.fr
Euskarazko/Gaskoia-okzitanierazko antzerkia eta dantza sailakXabina Claverie-Urrutyx.claverieu@communaute-paysbasque.fr
Musika sailaAnnelise Arnaud-Cazamayoua.arnaud@communaute-paysbasque.fr 
Arte Bisualak sailaAmaia Licheratcua.licheratcu@communaute-paysbasque.fr
Zinema eta ikus entzunezko sailaGraxi Irigarayg.irigaray@communaute-paysbasque.fr

 

2. BALIABIDEA: Tresna-kutxa

2. Baliabidea: Erabilbidea

Txostena sareko plataforman aurkeztu

3. BALIABIDEA: Komunikaziorako laguntza

Artista profesionalentzako sostengua ikuskizungintza, musika, arte bisualak, zinema eta ikus entzunezkoen sektoreetan

Komunikaziorako laguntza honek lurraldeko artista profesional edo lurraldeko autore/errealizadore/gidoi egileen obrak ekoizten duten zinema eta ikus entzunezko enpresak sustatzeko du xede. Haien beharretara eta egungo komunikazio tekniketara egokituriko tresnak gara ditzaten ahalbidetzen du.

Modalitateak:

200 €ko gutieneko laguntza komunikazio proiektuaren gauzatzeari loturiko gastuen %40ri dagokio. Laguntza gastuen %50i dagokio euskara edo/eta okzitaniera-gaskoia barne hartzen duten euskarrietarako.

Goreneko muga, urteko eta onuradun bakoitzeko 4.000 €-tara mugatua da.

Onuradunak

Antzerkia eta honi loturiko arteak (zirkua, txotxongiloak), dantza, musika eta arte bisualak sailetako artista profesionalak.

Antzerkia eta honi loturiko arteak (zirkua, txotxongiloak), dantza, musika sailetatik heldu diren artista profesionalak ordezkatzen dituzten egiturak:

  • helburu estatutario kulturala dutenak lehenago aipaturiko sail artistikoaren baitan;
  • haien egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoaren eremuan dutenak eta gutienez urte bateko izatea (edo,izen aldaketa soila izanez gero, aktibitate berarekin jarraitzea) justifikatzen dutenak;
  • ikusgarri enpresa lizentziaren jabe direnak edo ordezkatzen duten artista taldeko artisten %50 profesionalak direla justifika dezaketenak (Pôle Emploi-ko ARE frogagiriak).

Arte bisualen eremuko (arte grafiko eta plastikoen saila) Artista-autoreak , SIRET zenbaki bidezko identifikatzea dutenak eta Euskal Elkargoaren lurraldean bizi direnak.

5911C edo 5911A (jario obren ekoizpenetik kanpo) APE kodigoak dituzten zinema eta ikus entzunezko saileko ekoizpen enpresek. Horiek ardura obrak (fikzioak, dokumentalak, animaziozko obrak) ekoizten dituzte eta egoitza nagusia Euskal Hirigune Elkargoko eremuan dute.

Egutegia 

Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke.

2026an, diru zama bi garaitan zatituko da:

  • Lehen garaia 2026ko martxoaren 1a eta agorrilaren 31 arteko proiektuei dagokie.
    • Plataformaren irekitzea: martxoaren 1ean
    • Plataforma hetsiko da garai horretako diru zama osorik baliatua izanen delarik.
  • Bigarren garaia 2026ko irailaren 1a eta 2027ko martxoaren 31 arteko proiektuei dagokie.
    • Plataformaren irekitzea: 2026ko uztailaren 1ean
    • Plataforma hetsiko da garai horretako diru zama osorik baliatua izanen delarik. 

Kontseilu Iraunkorraren egutegia eta txostenak aurkezteko epemuga beherago den “erabilbidea” dokumentua atzeman ezazu.

Ebaluaketa

Laguntzaren onuradun bakoitzak Euskal Hirigune Elkargoak eginiko sostenguaren ebaluaketarako edo balantzerako elkartzeko eskaera orori erantzun behar dio.

Argibideak

Laguntza bakoitza dagokion saileko erreferenteak tratatzen du:

Antzerkia eta honi loturiko arteak (zirkua, txotxongiloak)Julie Bercetchej.bercetche@communaute-paysbasque.fr
   Euskarazko/Gaskoia-okzitanierazko antzerkia eta dantza sailakXabina Claverie-Urrutyx.claverieu@communaute-paysbasque.fr
Musika sailaAnnelise Arnaud-Cazamayoua.arnaud@communaute-paysbasque.fr 
Arte Bisualak sailaAmaia Licheratcua.licheratcu@communaute-paysbasque.fr
Zinema eta ikus entzunezko sailaGraxi Irigarayg.irigaray@communaute-paysbasque.fr

 

3. BALIABIDEA: Tresna-kutxa

3 Baliabidea: Erabilbidea

Txostena sareko plataforman aurkeztu