Autokidetza aparkalekuak antolatzeko laguntzak herriei

75 000 € arterainoko diruzko laguntzak herriei autokidetza guneak sortu, antolatu edota zabaltzeko proiektuak egiten laguntzeko. Ipar Euskal Herriko 158 herrientzat eta Ondres, Tarnoze eta Saint-Martin-de-Seignanx herrientzat.

Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 16a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Diruzko laguntza Laguntza teknikoa

Laguntzaren aurkezpena

Laguntza honen xedea eskema lurraldean gauzatzen laguntzea da, horretarako autokidetza aparkalekuen sare bat hedatzen lagunduz. A eta B autokidetza guneetan aplikatzen da eta herrien edo herriartekoen gidaritzapeko proiektuentzat da.

Hautagai izateko baldintzak

Esku hartze araudiak diruz laguntzen ditu autokidetza guneak sortu, antolatu edota zabaltzeko proiektuak. Hainbat erabileratarako aparkatze guneen kasuan (saltegiak, autokidetza, etab.) autokidetzarako erreserbaturiko leku helgarri eta hala seinalaturik direnak izan litezke esku hartze araudi honetarako hautagai.

Hautagai izan litekeen oinarria eskuhartze araudian topatuko duzu.

Hautagai izan litezkeen gastuak

Azterketak eta lanak

Gehienezko esku hartze maila

Hautagai izan litezkeen gastuen oinarriaren muga

SMPBA-IEHAMS delakoaren esku hartzearen muga

B kategoria% 50150 000 €75 000 €
A kategoria% 5010 000 €5000 €

Nire laguntza eskaria

Hautagaitza dosierra Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuari (harremanetarako ohikoei) behar zaio igorri eta honako elementu hauek behar ditu ekarri: 

  • Egituraren legezko ordezkariaren gutuna;
  • Aurreikusi den antolakuntzari legozkiokeen lanak eta proiektua onartzen duen obraburuaren deliberamendua;
  • Proiektuaren azalpen teknikoa;
  • Aurreikusten diren kostuen xehetasuna.

Dokumentu baliagarriak