Berrikuntza tailerra, berrikuntza trantsizioen zerbitzura

250.000 euroko laguntza lurraldeko ekonomia produktiboko TPE/PMEei, haien berrikuntza-proiektuak sustatzeko.

Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 22a

Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2025ko uztailaren 18

Diruzko laguntza Laguntza teknikoa Publizitatea

Internet bidez egin liteke

Testuingurua eta helburuak

2025ean, Euskal Hirigune Elkargoak "Berrikuntza Tailerra" proiektu deialdiaren hamabigarren edizioa kudeatzen du. Proiektu deialdi honen helburua, ekonomia produktiboaren esparruan proiektu berritzaileak garatzen dituzten lurraldeko enpresei laguntza ematea da.

Enpresa eta proiektu hautagarriak

Proiektu-eramaileen hautagarritasuna

Honako irizpide guztiak betetzen dituzten proiektu-eramaileak hauta daitezke:

  • 250 langile baino gutiagoko (denbora osoko baliokidea) enpresa eta elkarte-enplegatzailea (kopuru finkatua);
  • Banakako enpresa edo lankidetza-proiektu baten bidez elkartutako enpresa-taldea. Kontuan hartzekoa: taldekatzearen kasuan, enpresa pilotu bat izendatu beharko da, eta aurkeztutako proiektuari emandako dirulaguntzaren onuradun bakarra izanen da.
  • Ekoizpen-ekonomiaren eragilea: ekoizpen-jarduera Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean egiten duen enpresa. Jarduera-sektore guztiak aurkeztu daitezke, nekazaritza/nekazaritzako elikadura/arrantza adarra izan ezik, honek berariazko laguntza-egitasmoak dituelako.
  • Historia eta hazkunde-potentziala (azken bi jardueren txostenak)
  • Proiektua finantzatzeko gaitasuna;
  • Erabakigunea Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean duen enpresa.

Euskal Elkargoak berrikuntzarako dirulaguntza ez emateko baldintza:

  • azken bi urteetan inkubazioko dirulaguntza baten parte gisa;
  • azken hiru urteetan inkubazioko dirulaguntzaren faltan.

Proiektuen hautagarritasuna

Proiektu berritzaileak

"Berrikuntza tailerra" proiektu deialdia berrikuntzarekin zerikusia duten proiektuei buruzkoa da, kasu honetan berrikuntza zentzu zabalean. Beraz, prozesu, metodo, erabilera edo produktu berri bat da, honako eremu hauetan zabalduko dena: ekonomian, gizartean, ingurumenean edota antolaketan. 

Berrikuntzak, beraz, mota eta intentsitate guztizkoak dira (berrikuntza disruptiboa, inkrementala edo mihiztatzekoa).

Aitzineko edizioetan bezala, ekonomia sozial eta solidario produktiboaren egitura edo proiektuek ere beren engaiamendua baliarazten ahalko dute.


Proiektu jasangarriak

Ingurumenerako, lurralderako eta gizarterako eragin baikorra duten berrikuntzak bultzatu nahi ditu Euskal Hirigune Elkargoak. Proiektu deialdi honen helburua, eragina duten berrikuntzak aurkezten dituzten enpresei laguntzea da, hots, gaurko ingurumen- eta gizarte-arazoei erantzun bat ematen dieten enpresei. 

Engaiamendu-maila bakoitza balioetsiko da, dela ingurumen- edo gizarte-gaiak kontuan hartzea, dela start-up edo inpaktua duen enpresa bat garatzea.

Elkargoak ur-baliabidea aurrezteko engaiamendua hartu duenez, gai hori baloratuko da eskabideak aztertzerakoan, baina ez da bakarra izanen. Beraz, ur-baliabideetan eragin guti izanen duten proiektu berritzaileak eta industria-prozesuetan, etxeko erabileretan, eraikuntzan eta abarretan ura aurreztea helburu izanen dutenak bultzatuko dira.

Balioa sortuko duten proiektuak

Aurkeztutako proiektuak edozein direla ere, balioa gehitu beharko diote enpresari, merkatu edo eskualde jakin batean. Horrela, enpresaren garapena eta hazkundearen bizkortzea bilatuko dute. Ildo horretan, eta enpresaren hazkundea bizkortzeko ahalmena dutela erakusten duen negozio-plan eta aurreikuspen-plan zehatz bat izan beharko dute. 

Produktu horren garapenaren, fabrikazioaren eta merkaturatzearen zati handi bat Ipar Euskal Herrian egin beharko da.

Prezioa: finantzaketa eta laguntza

Proiektu deialdi honen baitan lagundutako proiektuek finantza mailako laguntza jasoko dute, bai eta proiektura egokitutako laguntza ere.

Finantzamendua

"Berrikuntza tailerra" proiektu deialdiak 250.000 euroko aurrekontua du guztira. Diru kopuru hau irabazleen artean banatuko da, enpresari ordaindutako zuzeneko laguntza gisa.

Elkargoko dirulaguntzaren tasa hautaketa-batzordeak ebaluatu eta onartu ondoren zehaztuko da, aintzat hartutako sektoreei aplika dakiekeen estatu-laguntzen esparruaren arabera.

Nolanahi ere, esku-hartze tasak ezin izanen du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50.

Adibide gisa, orain arte diruz lagundutako proiektu irabazleek 10.000 eta 30.000 € arteko dirulaguntzak jaso dituzte.

Laguntza

Proiektuari eskainitako laguntza pertsonalizatua Euskal Elkargoko garapen ekonomikoko taldeek emanen dute, gehienez 24 hilabetez, irabazleak izendatu eta hitzarmena sinatzen denetik aitzina.

Instrukzio modalitateak

Proiektu deialdiaren egutegia

2024ko "Berrikuntza tailerra" proiektu deialdiaren edizioa aurreikusitako egutegi honen arabera iraganen da:

  • Hautagaitzak aurkezteko lehen eguna: 2025eko maiatzaren 2a, ostirala
  • Hautagaitzak aurkezteko azken eguna: 2025eko uztailaren 18a, ostirala, 23:59
  • Hautagaitza-txostenen azterketa, batzorde teknikoa eta hautespen epaimahaia: 2025eko uztailaren eta irailaren artean
  • Kontseilu Iraunkorrean irabazleak aukeratzea: 2025eko urriaren 21a, asteartea
  • Proiektu irabazleak aurkezteko jendaurreko ekitaldia: 2025eko laugarren urte laurdena 

Euskal Hirigune Elkargoak proiektu deialdia ezeztatzeko edo gibelatzeko eskubidea du, inolako erantzukizunik izan gabe.

Sariak ekitaldi ofizial batean banatuko dira.

Proiektuak hautatzeko irizpideak 

Proiektuak honako irizpide hauen arabera hautatuko dira:

  1. Proiektuaren berrikuntza-maila (erabilera-berrikuntza, negozio-ereduaren berrikuntza, gizarte- berrikuntza, etab.) eta I+Grako edo berrikuntzaren beste sargai batzuetarako ezarritako bitartekoak;
  2. Ingurumen-, teknologia-, ekonomia- edota gizarte-trantsizioaren egungo erronkekiko koherentzia, Néo Terra Score-aren analisi batek –Akitania Berriko Eskualdeak egindako autodiagnostikoak– segurago eginez;
  3. Epe luzerako lurraldearekiko lotura eta berrikuntzak tokiko lurraldearen garapenean duen balio erantsi esanguratsua (enpleguak, irudia eta erakargarritasuna, ekosistema, elkarteak, etab.);
  4. Merkatuaren eskaera bati emandako erantzun-maila (merkatuko posizionamendu bereizlea);
  5. Eredu ekonomikoaren bideragarritasuna: proiektuaren koherentzia eta gaitasuna enpresa-estrategiarako integrazio-mailarekin, proiektua gauzatzeko eta merkaturatzeko gaitasuna, proiektuaren egokitasuna eta eskainitako baliabideak; proiektua ekonomikoki iraunarazteko gaitasuna:
  6. Berrikuntza sozialeko proiektuei dagokienez, ebaluazio-taula espezifiko bat proposatzen da, proiektuak sei irizpideren arabera aztertzeko.
  7. Proiektuaren izaera berritzailea eta zehatza, arrisku-hartzearen maila (tentsioak, erresistentziak, ez jabetzea, etab.) eta proiektuaren esperimentazioa, ekarritako berritasunari dagokionez;
  8. Proiektuaren izaera iraunkorra (ingurumen- eta gizarte-erronkak kontuan hartzea, enpresa berrien edo eragineko enpresen desmartxak, etab.);
  9. Gaur egun asea ez den lurraldearen gizarte-behar bati erantzuteko maila, eta epe luzerako eragina neurtzeko gaitasuna izatea;
  10. Bideragarritasun ekonomikoa, proiektua ekonomikoki iraunarazteko gaitasuna eta barreiatzeko gaitasuna, proiektu berriak inspiratzeko edota eskalaz aldatzeko;
  11. Lurraldeko partaideen (publikoak eta pribatuak) eta onuradunen inplikazio-maila ase gabeko gizarte-beharren identifikazioan eta soluzioen elkarrekilako eraikuntzan.

Hautaketa-prozesua

"Berrikuntza-tailerra" proiektu deialdia Euskal Hirigune Elkargoak eta Technopole Pays Basque berrikuntzari laguntzeko tresnak eramaten dute.

Hautetsi epaimahai batek aukeratuko ditu proiektu irabazleak, batzorde tekniko batek azterketa teknikoa egin ondoren, gorago aurkeztutako hautagarritasun- eta hautaketa-irizpideen arabera. Euskal Hirigune Elkargoak sustatzen du batzorde teknikoa, BPI France, ESTIA Entreprendre eta Ipar Euskal Herriko French Tech-ekin lankidetzan.

Proiektu irabazle bakoitzari kredituak esleituko zaizkio indarrean dagoen araudiaren arabera eta Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek aztertu ondoren. Ondotik, dirulaguntza bakoitza Euskal Hirigune Elkargoko Kontseilu Iraunkorrean aurkeztuko da, erabaki bat har dezan, berantenaz 2024aren bukaeran.

Nolanahi ere, eta proiektuen egokitasunaren eta kalitatearen arabera, finantzaketa-beharren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera, Euskal Hirigune Elkargoa da proiektu baten egokitasuna balioetsi dezakeen, dispositibo horren baitan laguntza bat eman dezakeen eta zenbatekoa zehaztu dezakeen bakarra.

Dirulaguntzaren ordainketa

Dirulaguntza modalitate hauen arabera ordainduko da:

  • % 50eko aurrerakina finantzaketa-hitzarmena sinatzean;
  • % 50eko saldoa finantza-egiaztagiriak eta egiaztagiri teknikoak aurkeztean.

Proiektu hautagarriak gehienez bi urteko epean egin beharko dira, eta enpresa irabazleek 2026/12/31ra arteko epea izanen dute hautatutako proiektuari lotutako gastuak justifikatzeko.

Hautagaitza-txostena

Hautagaitzen aurkezpena

Hautagaitza-txostenean nahitaez agertu beharko dira beherago eskatzen diren dokumentuak. Eskatutako dokumentu guztiak jasotzean egiazkotuko da hautagaitza. Osatu gabeko txostenak ez dira aztertuko.

Hautagaitzak aurkezten ahalko dira honako plataforma honen bidez: https://atelierdelinnovation.communaute-paysbasque.fr/

Hautagaitzak aurkeztu beharko dira 2025eko uztailaren 18a ostirala 23:59ak baino lehen, plataformaren aurkezpeneko GMT data eta ordua horren berme izanez.

Laguntza behar dut

Euskal Hirigune Elkargoko Ekonomia Zuzendaritza proiektu eramaileen eskura dago edozein argibide emateko.

Kontaktua: deveco@communaute-paysbasque.es