Bizilekuak Hobetzeko eta Hirigintza Berritzeko Eragiketa Programatua (BH-HB-EP)
“Biharko Hiri Ttipiak” baliabidearen baitan, Hazparne, Maule-Lextarre, Donibane Garazi eta Donapaleu herrien erdian bizitegiak berritzeko salbuespenezko diru laguntzak.
Eguneratzea:2024(e) ko abenduaren 16a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Zer da BH-HB-EPa?
Bizilekuak Hobetzeko eta Hirigintza Berritzeko Eragiketa Programatua, BH-HB-EP izena ere hartzen duena, eremu zehatz batean kokatuak diren bizitegi pribatuen zaharberritzea xedetzat duen 5 urterako (2024-2028) abian emaniko ekintza da. BH-HB-EPak diru laguntza publikoak eskuratzea ahalbidetzen du eta proiektu eramaile guziei urririkako laguntza tekniko eta administratiboa bermatzen die.
Nori zuzentzen zaie baliabide hori?
Baliabide hori honakoei zuzentzen zaie:
- haien bizitegian bizi diren jabeei;
- alokatuak edo hutsak dituzten alokairuzko bizitegien jabeei;
- jabekidetasun sindikatuei;
- etorkizuneko erosleei (bizitegi nagusi gisa bizitegi bat erosi eta hiri erdigunean kokatu nahi duten bikoteak, eta merkatuan kalitatezko alokairuzko bizitegiak berriz sartu nahi dituzten alokatzaileak).
15 urte baino gehiagoko bizitegi pribatuei dagokie, jendea barnean bizi ala ez (egokitzapen lanei loturiko proiektuek ez dituzte irizpideak betetzen).
Zein esku hartze eremu?
Finkaturiko Hazparne, Maule-Lextarre, Donibane Garazi eta Donapaleu herrien eremuan bizi bazara, programa horretarako hautagai izan zaitezke.
Beherago hunkituak diren eremuen irudiak deskubritu itzazu.
(irudietan klika ezazu handitzeko)
BH-HB-EPak hunkitzen dituen eremu desberdinak
Zein lan motarako?
BH-HB-EPaz hunkituak diren lanak dira:
- Bizitegien zaharberritze energetikoa (murruen barnealdeko isolatzea, sabaien/teilatupeen isolatzea, arotziaren ordezkatzea, berokuntza-aireztatze sistema...);
- Mugikortasun ahalmena galdu duten adinekoentzako edo ezinduentzako bizitegien egokitzea;
- Alokatuak edo hutsak diren duintasunik gabeko edo andeaturiko bizitegien hobekuntza lanak;
- Etxe aitzinaldeen garbitzeak;
- Bizitegi eraikinen zati komunen zaharberritzea.
Zerrenda ez osoa. Ez dagokie edertze lanei
Zein baldintza errespetatu behar da?
BH-HB-EPaz baliatu nahi diren jabeek baldintza batzuk bete behar dituzte:
- Bizitegiak 15 urte baino gehiago du eta BH-HB-EParen eremuan kokatua da;
- Jabea bizitegian bizi da lanak bukatu eta 3 urteren barnean gutienez;
- Jabe alokatzaileak bizitegia alokatu nahi du 6 hilabetez gutienez;
- Energia lanek gutienez 2 isolatze ekintza dituzte eta 2 maila energetikoren jauzia egitea ahalbidetzen dute.
- Lanak eraikuntzako profesionalek egin behar dituzte (RGE ziurtagiria zaharberritze energetikoko lanentzat);
- Lanek hirigintza arauak errespetatu behar dituzte (lanen aldez aitzineko deklarazioa edo onarturiko eraikitzeko baimena, Frantziako eraikinen arkitektoaren iritzia).
Kasu: Lanak ez dira dirulaguntzen onarpena eskuratu aitzin hasi behar.
Nola lagundua izan eta ene laguntza eskaera nola egin?
Programa hori behar bezala burutzeko, Euskal Elkargoak, hautagai diren lanei buruzko lehen xehetasunetatik finantzamendu txostenen hestera arte, jabeak haien dirulaguntza eskaera osatzen laguntzeko betebeharra behar duen URBANIS kabinetearen esku utzi du BH-HB-EParen animatzea. URBANISek “Mon Accompagenment Rénov’” obespena du.
Gisa horretan, jabeak laguntza administratiboaz eta aholku tekniko pertsonalizatuez urririk balia daitezke. Laguntza hori osoki haien gain hartzen dute Euskal Elkargoak eta haren partzuerrek.
Urbanisekin harremanetan sartu
Telefono bidez: +335 59 27 00 27
Posta elektroniko bidez: alexis.poulalion@urbanis.fr
Permanentzia hitzordua harturik soilik
- Hazparne: Hilabeteko 1. astearte guziez, 10:00etatik 12:30era Elgar zentroan;
- Hendaia: Hilabeteko 1. astearte guziez, 14:00etatik 16:30era Gizarte Ekintzako Udal Zentroan;
- Maule-Lextarre: Hilabeteko 2. astearte guziez, 10:00etatik 12:30era Herriko etxean;
- Donapaleu: Hilabeteko 2. astearte guziez, 14:00etatik 16:30era Herriko etxean;
- Donibane Garazi: Hilabeteko 1. astearte guziez, 10:00etatik 12:30era Herriko etxean;