Erresilientzia- eta etekin-kontratua
200 000 € arteko finantza-laguntza, industria-etekina, ingurumen-aztarna murritza eta lurraldean eragin sozial positiboa sortu nahi duten Ipar Euskal Herriko enpresa ekoizleentzat.
Eguneratzea:2025ko otsailaren 20a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Apustuak
2019ko otsailean, Euskal Hirigune Elkargoak Garapen Ekonomikorako Eskema onartu zuen. Hasiera batean lurraldearen apustu nagusiak idatzi ondoren, eskemak Elkargoak lurraldearen ekonomia produktiboa eta berrikuntza garatzen laguntzeko epe labur eta ertainera eramaten dituen asmo handiak berresten ditu, eta, aldi berean, etorkizuneko erronka sozial, ekologiko eta energetikoak aurreratzen ditu.
Ematen duen laguntza areagotzeko, Euskal Elkargoak zuzeneko laguntza egitasmo berri bat zabaldu du: erresilientzia- eta etekin-kontratua.
Egitasmoaren aurkezpena
Egitasmoaren helburu nagusia enpresa ekoizleen garapena bizkortzea da, industria-etekina, ingurumen-aztarna murriztea eta gizarte-eragin positiboa sortzea uztartuz. Egitasmoari esker, lagundutako enpresen kopurua handitu ahal izango da eta enplegu kualifikatuak eta iraunkorrak sortzen lagunduko dira.
Egitasmoak Euskal Hirigune Elkargoaren eta enpresa onuradunaren arteko kontratu batean oinarrituta funtzionatzen du. Egitasmoak, enpresaren lanbide-berezitasunei, erronkei, antolaketa-heldutasunari eta ikuspegi estrategikoari egokitutako ekintza-plan bat eraikitzea ahalbidetzen du.
Laguntzaren iraupenak (3 urte) Euskal Hirigune Elkargoaren eta enpresaren arteko harreman iraunkorra ezartzea ahalbidetzen du, enpresan ikuspegi globala eta sekuentziatua bultzatzea, garapen-estrategiaren epe ertain eta luzerako proiekzioarekin.
Erresilientzia- eta etekin-kontratua hiru gaien inguruan egituratzen da:
- Trantsizio ekologikoa eta energetikoa;
- Produktibitatea eta lan-baldintzen hobetzea;
- Berrikuntza eta erresilientzia.
Zutabe bakoitza Euskal Hirigune Elkargoarentzat lehentasunezkoak diren hainbat ekintzatan banatzen da, enpresei industria-eredu erresiliente, berritzaile eta arduratsu baterako trantsizio iraunkorra ahalbidetzeko.
Egitasmo horren bidez laguntzak jasotzen dituzten enpresek proiektu orokor bat aurkeztu beharko dute eta 3-6 ekintza egiteko engaiamendua hartu beharko dute, gutienez “Trantsizio ekologikoa eta energetikoa” zutabeko bat barne: industria-prozesuen eta -guneoen deskarbonizazioa, industria-jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko premia larria dela eta.
Nori zuzendua da egitasmoa?
Erresilientzia- eta etekin-kontratua enpresa ekoizleei edo produkzioarekin lotutako ekipamenduak dituzten produkzio-zerbitzuetako enpresei zuzentzen zaie, betiere 3 urte baino gehiagoko antzinatasuna badute eta 5 eta 250 langile artean badituzte. Ekoizpen-jarduera duten elkarte enplegatzaileak onartzen dira ere.
Enpresek ekoizpen-ekonomiaren eragile izan behar dute, hau da, ekoizpen-egintza Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean egin behar dute, eta erabakiak bertan hartzeko ahalmena ere.
Zertan datza laguntza?
Erresilientzia- eta etekin-kontratuen egitasmoaren esparruan diruz lagundutako proiektuek 200 000 € arteko dirulaguntza jasotzen dute proiektu bakoitzeko.
Hautatutako ekintzen arabera, diruz lagundu daitezkeen gastuak hiru motatakoak izan daitezke:
- aholkularitza eta kanpo-zerbitzuak;
- inbestimenduak;
- langile berrien hartzea.
Enpresek beste laguntza-modu batzuk eska ditzakete, laguntza publikoen metaketa arautzen duen araudiaren arabera.
Eskaera aurkezten den egunetik, aurkeztutako proiektuen aurretiazko egutegia honako hau izan beharko da:
- Hautatutako ekintzak hurrengo 24 hilabeteetan abiatzea, gehienez.
- Hautatutako ekintzak hurrengo 36 hilabeteetan egitea, gehienez.
Nola eska dezaket laguntza?
Proiektu bat baduzu eta Elkargoak egitasmo honen bidez laguntzea nahi duzu?
- 1. urratsa: eskaera gutun bat igortzen diozu Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari, zure enpresa eta garapen-proiektua deskribatuz eta Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza eskatuz.
- 2. urratsa: Euskal Hirigune Elkargoko instruktore bat zurekin harremanetan jarriko da onargarritasuna egiaztatzeko, eta zurekin lan egingo du erresilientzia- eta etekin-kontratuan sartuko diren ekintzen edukia zehazteko. Ondotik, txosten bat bidaliko zaizu zure eskaera formalizatzeko.
- 3. urratsa: Eskabide-txostena betetzen duzu (egiaztagiri guztiak barne), eta posta elektronikoz helarazten diozu Euskal Elkargoko instruktoreari.
- 4. urratsa: Eskaera osoa jaso ondoren, proiektua aztertuko da. Ondotik, urtean 8 aldiz biltzen den Euskal Elkargoko Kontseilu iraunkorrean hautetsiei proposatuko zaie finantza-laguntzaren alde eta kontra bozkatzea.
- 5. urratsa: Dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena gutun bidez igortzen da. Lagundutako enpresaren eta Euskal Elkargoaren artean hitzarmen bat sinatzen da.

Laguntza behar dut
Erresilientzia- eta etekin-kontratuari buruzko edozein informazio nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Mathilde Garcia Petetin-ekin: m.garciacommunaute-paysbasquefr