Dirulaguntzak euskal mendiarentzat
Urte osoan bertan bizitzeko aukera ematen duen mendi bizi bat atxikitzeko proiektu kolektiboei laguntzeko finantza-laguntzak. Egitura mota guztietara irekia. Urtean 250.000 €-ko aurrekontua 2026ra arte.
Eguneratzea:2025ko otsailaren 4a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa


Ba al duzu proiekturik, aurkezteko prest edo kasik prest dena? Ezer baino lehen, jar zaitez gurekin harremanetan. Zure eskaera eta finantzaketa-plana formalizatzen lagunduko zaitugu (harremanetarako datuak orriaren amaieran).
Apustuak
Proiektuek, mendian bizitzeko eta mendia bizirik atxikitzeko aukera ahalbidetu behar dute Horretarako, honako 4 erronka hauetako bati erantzun behar diote:
- 1. erronka: hiri eta herri dinamikoak (etxebizitza aukerak, mendiko mugikortasuna, herrietako bizimodua, haranetako dinamika)
- 2. erronka: mugazgaindi antolatutako eta kudeatutako lurraldea (kudeaketa partekatua, artzaintza, bitarteko eremuak, arrisku naturalak eta klima-aldaketa, jardueren bizikidetza)
- 3. erronka: kalitatezko eskualdeak (laborantzaren, turismoaren eta aisialdien arteko oreka, zirkuitu laburrak eta elikagaien ekoizpena, sektoreen egituraketa, bereziki basogintzarena, ondarea eta paisaiak, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, biodibertsitatearen eta artzaintzaren arteko lotura)
- 4. erronka: ezagutuak, aitortuak eta legitimatuak izatea merezi duten emazteak eta gizonak (mendiko errealitateei akulturazioa, gazteen mobilizazioa, emaztearen lekua baserri munduan)
Onuradunak
Tokiko kolektibitateak, erakunde publikoak, mendi elkargoak, ekonomia alorreko ganberak, turismo-bulegoak, elkarteak, kooperatibak, lanbide-taldeak...
Onuradunek ikuspegi kolektiboa eta/edo parte-hartzailea izan behar dute. Hau izan daiteke proiektuaren definizioan eta/edo gauzatzean:
- hainbat onuradunen aldeko proiektua, lankidetza, eragile-sareak sortzea;
- lurraldean dauden beste proiektu batzuekiko artikulazioa eta koherentzia;
- Proiektuaren onuradunen integrazioa/inplikazioa/parte-hartzea (biztanleak, erabiltzaileak...).
Hauta daitezkeen proiektuak
Proiektu mota hauek hauta daitezke:
- Haranetako dinamiken animazioa sustatzen duten ekintza kolektiboak.
- Gizarte lotura eta belaunaldien arteko loturak sortzen edo birsortzen dituzten tokiko ekimenak
- Mendiko herrien erakargarritasuna eta gizarte lotura indartzen duten jendearentzako ekipamenduak eta zerbitzuak. (bereziki azken saltegia)
- Mugikortasunari eta etxebizitza eskuratzeko aukerei buruzko esperimentuak
- Artzaintza babestea eta bizkortzea xede duten proiektu kolektiboak
- Jardueren bizikidetza eta erabilera anitzen kudeaketa hobetzea helburu duten proiektuak
- Fenomeno naturalen eta klima-aldaketaren arriskuak eta inpaktuak aurreikustea edo murriztea ahalbidetzen duten azterketak eta prebentzio-ekintzak
- Bitarteko eremuak baloratzen dituzten esperimentazio eta ekimen kolektiboak
- Laborantza- eta basogintza-jardueretako produktuak elikatze-logika osasuntsu eta iraunkor batean balorizatzen dituzten proiektuak
- Egurraren/zuraren sektorearen egituraketa eta garapena ahalbidetzen duten proiektuak
- Kudeaketa-proiektuak, ondare- eta turismo-balorizazioko bai eta leku eta mendigune enblematikoetan fluxuak erregulatzeko proiektuak ere
- Natura- eta kultura-ondarea zaintzeko eta balioztatzeko partaidetza-ekintzak
- Transmisioa sustatzen eta baloratzen duten proiektuak
- Lurralde menditsu honetako praktika eta antze espezifikoak
- Gazteak lekuko bizian eta lurralde menditsu honen etorkizunean mobilizatzea sustatzen eta baloratzen duten proiektuak.
- Emazteen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten eta emazteek lekuko bizian duten tokia baloratzen duten proiektuak
Kontuan hartzekoa: ekitaldien antolaketa ez da “Mendia” finantzamenduetan sartzen (proiektu deialdi jakin batzuk izan ezik)
Laguntzaren zenbatekoa
Esleitutako zenbatekoa proiektu bakoitzerako espezifikoa izanen da. Zure finantzaketa-planak prestatzen laguntzen zaitugu, gainerako finantzatzaileekin lotura eginez (Estatua, Akitania Berriko Eskualde Kontseilua eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseilua).
Euskal Elkargoak urtean 250 000 €-ko funtsa aurreikusi du, 2026ra arte.
Gainera, posible da egitura-proiektuetarako finantzaketa europarrak mobilizatzea. EGEF funtsetik (Eskualde Garapenerako Europar Funtsa = FEDER) eta LEADER programatik 4 milioi euro aurreikusten dira mendiarentzat 2023-2027 aldirako.
Diruz lagundutako proiektuen hautaketa
EHEko 30 hautetsik, mendiguneetako 7 hautetsi kudeatzaile kolektibok, 21 kide sozio-profesionalek eta bazkide gonbidatuek osatzen duten Euskal Elkargoko mendi batzordeak proiektuak aztertuko ditu eta irizpen bat emanen du, eztabaida-instantziei helaraziko zaiena.
Batzordea urtean 3-6 aldiz biltzen da. Jean-Baptiste LABORDE-LAVIGNETTE, Sarako auzapeza, buru duelarik.
Proiektuak honako elementu hauen arabera aztertuko dira:
- 4 erronketako bati erantzuteko proiektuaren interesa;
- proiektuaren dimentsio kolektibo eta/edo parte-hartzailea;
- proiektua non kokatzen den garapen iraunkorraren erronkei dagokienez (atal soziala, ekonomikoa, trantsizio ekologikoaren eta energetikoaren atala)
- alde berritzailea/esperimentala/transferigarria.
Nire laguntza eskaera
Eskaera, Euskal Hirigune Elkargoko “Mendia” zerbitzuan aurkeztu behar duzu. Horretarako, beherago deskarga daitekeen formularioa helbide honetara igorri behar da: montagne.paysbasquecommunaute-paysbasquefr
Ohiko galderak
Partikular bat naiz eta mendiko erronka bati erantzuten dion proiektu bat badut, hautagarria al naiz?
Ez, proiektu kolektibo eta/edo parte-hartzaileak soilik dira hautagarriak.
Nire proiektua formalizatzeko zailtasunak ditut, laguntzarik jaso dezaket?
Bai, animatzaileek zure proiektua eraikitzen lagunduko zaituzte. Partaide teknikoak eta finantzarioak aurkitzen lagunduko zaituzte, eta zure proiektuaren edukiari buruzko aholkuak eskainiko dizkizute, mendiko politikaren itxaropenei dagokienez.
Ekitaldi bat antolatu nahi dut, hautagarria al naiz?
Ez. Ekitaldien antolaketa ez da “Mendia” finantzamenduetan sartzen (proiektu deialdi jakin batzuk izan ezik)
Nola jakin dezaket noiz aurkeztuko den nire proiektua Batzordean?
Animatzaileek data jakinaraziko dizute eta aurkezpena nola iraganen den azalduko dizute.

Laguntza behar dut
Baduzu proiekturik? Dirulaguntza eskaera aurkeztu aitzin, gomendatzen dizugu gure taldearekin harremanetan jartzea, zure galderei erantzunen duelako eta zure proiektua eraikitzen lagunduko zaituelako:
- Emmanuelle YOHANA: +33 6 73 78 97 87
- Cécile AGUERRE: +33 6 50 79 66 58
- Kattin TEILLERIE: +33 5 59 57 89 54