Elgarweb, eskuragarria eta eko-sortua den webgune baten diseinatzeko herrientzako laguntza
Arauen araberakoa (elbarritasuna, eko-diseinua) den webgune bat sortzeko herriei zuzenduriko laguntza teknikoa eta laguntza funtsak (2.000 €-ra arte)
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 23a
Hautagaiei zabalik Ditugun emaitzak Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Internet bidez egin liteke
Elgarweb baliabidearen aurkezpena
Elgarweb Ipar Euskal Herriko herriek haien webgunea sor edo berriz egin zezaten ahalbidetzeko 2022an abian ezarri zen baliabidea da. Elgarweb tresnak ahalbidetzen du:
- herriaren ordezkatzen duten koloreak dituen goi-mailakoa eta eko-diseinatua den webgune bat sortzea;
- ahalmen urritasun egoeran diren pertsonentzako helgarritasun numerikoari dagokion araudia errespetatzea
- kostuak eta lan denbora menperatzea “prefabrikatua” den aterabide prest-presteko tresna hori baliatuz
Elgarweb, Euskal Hirigune Elkargoak eta helgarritasunerako Herrietako batzordeetako / Herriarteko batzordeetako hautetsiek nahi izan eta sustatu duten mutualizazioaren fruitua da.
Publiko hautagaiak
Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean kokatuak diren herri guziek balia dezakete baliabide hau.
Elgarweb baliabideak proposatzen duena
Tresna teknikoa
Eskematikoki, webgune bat hiru atalez osatzen da:
- Atal teknikoa / garapena (bereziki webguneak proposaturiko elkarteen aurkitegia edo gertakariei buruz informatzeko agenda bezalako funtzionalitateak);
- Grafismoa, herriaren karta grafikoa agertzen duena;
- Edukiak eta hauek antolatzeko moldea.
Atal teknikoa, Elgarweb baliabidean oinarriturik sorturiko webgune guzientzako bera da. Aldi berean eskuragarria eta eko-diseinatua den oinarri komuna osatzen du. Gisa horretan, webguneek oinarri horrek eskainiriko funtzionalitate guziak baliatzen dituzte. Honek duen interesa da oinarri komunari loturiko webgune guziak automatikoki baliatzen direla gehitzen diren funtzionalitate berriez.
Grafismoa eta koloreak herri bakoitzak pertsonalizatzen ditu. Gainera, sorturiko webgune bakoitza bakarra da.
Ingeniaritza bat
Helgarritasun Misioa herrien sostenguz agertzen da, haien proiektuaren definitzean eta helgarritasun numerikoari dagozkion arauzko betebeharren plantan ezartzean laguntzen ditu.
Diru mailako laguntza
Euskal Hirigune Elkargoak Elgarweb laguntza funtsa plantan ezarri du, haien webgunea Elgarweb baliabidean oinarriturik sortu duten 5.000 biztanle baino gutiagoko herrientzako.
Laguntza funtsa horrek inbertsioaren %50era irits daitekeen diru maiako laguntza eskuratzea ahalbidetzen du, betiere proiektu bakoitzeko 2.000 €-ko gehiengoaren barnean.
Laguntza behar dut
Proiektuari buruzko argibide ororentzako, Elgarweb aliabideari eskainiriko palataforma kontsulta zenezake.
Diru mailako laguntzari eta laguntza teknikoari buruzko galderentzako, Euskal Elkargoaren Helgarritasunerako Misioarekin harremanetan sar zaitezke:
- Claudine Celhaiguibel: telefonoz +33613936750 edo posta elektronikoz c.celhaiguibelcommunaute-paysbasquefr;
- Claire Sarthou: telefonoz +33648511329 edo posta elektronikoz c.sarthoucommunaute-paysbasquefr.