Energia berritze eraginkorra egiteko laguntza

Energia-berritze orokorrak eta eraginkorrak eta material biooinarrituen erabilera sustatzeko finantza-laguntza. Laguntza Ipar Euskal Herriko 158 herrietan baliagarria da. Dispositibo hori frantses Estatuak berrikuntzarako ematen dituen laguntzekin metatu daiteke.

Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 14a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Diruzko laguntza

Internet bidez egin liteke

Zertan datza laguntza ?

Laguntza horren bidez, trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren alde indarrez jarduteko borondatea adierazten du Euskal Hirigune Elkargoak.

Jabeei eta jabetza-administratzaileei zuzendutako laguntza horrek nabarmen sustatzen ditu energia-berritze global eta eraginkorrerako proiektuak eta jatorri biologikoko materialen erabilera.

Nori zuzendua da dispositiboa?

Dispositibo hau, jabe pribatu okupatzaileei, alokazaleei, gozamendunei, ondasun baten erabilera ematen duen eskubide erreal baten titularrei edo jabekide guztien adostasunarekin indibisioan dauden jabeei zuzentzen zaie. Jabe soilak eta pertsona moralak ez dira hautagarriak.

Soilik Anah-n berrikuntza energetikoaren esparruan aurkeztutako dosierrak dira hautagarriak.

Alokazaleen proiektuei dagokienez, soilik Anah-n "Loc 'Avantages" dispositiboan aurkeztutako dosierrak dira aukeragarriak.

Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza, baliabide-maila desberdinek eta lortu beharreko energia-aurrezkiak baldintzatzen dute. 2024rako baliabideen mugak Anah-k “Oso Apalak”, “Apalak” eta “Tartekoak” kategorietarako ezarritako mugei dagozkie. “Goikoak” kategoriarako baliabideak ere mugatuak dira.
 

Familia osatzen duten 
pertsonen kopurua

Diru sarrera oso apalak
dituzten familiak (€)

Diru sarrera apalak
dituzten familiak (€)

Tarteko diru sarrerak
dituzten familiak (€)

Goiko diru sarrera
dituzten familiak (€)

1

17 173

22 015

30 844

46 320

2

25 115

32 197

45 340

69 480

3

30 206

38 719

54 592

83 376

4

35 285

45 234

63 844

129 696

5

40 388

51 775

73 098

129 696

pertsona gehigarri
bakoitzeko

+ 5 094

+ 6 525

+ 9 254

 

Zenbateko horiek zerga-aitorpenean adierazitako “zergapeko irabaziak” dira. 2025an aurkeztutako laguntza-eskaera baterako, 2024ko zergapeko irabazia hartu behar da kontuan. 

Zeintzuk dira lagundutako obrak ?

  • Berritze proiektuak honako hauek egiaztatu behar ditu:
    • obren ondotik eta etapa bakarrean, A edo B etiketa energetikoa lortzea, 3 CL-2021 kalkulu-metodoaren arabera,
    • soilik material biooinarrituak, mineral-jatorrikoak eta ehungintza-industriaren birziklapenetik datozen isolamendu termikoko materialak erabiltzea,
    • energia fosilak (gasa eta fuel-olioa) ez gehiago erabiltzea. Salbuespen bat eman daiteke (deliberatu ondotik) 5 urte baino gutiagoko kondentsazio-gaseko instalazio bat duten etxebizitzetarako, 
    • obren ondotik udako erosotasun "ona" lortu dela, 3CL-2021 kalkulu-metodoaren arabera. 

  • Aireko hermetikotasun-proba (baitezpadakoa dena obretarako dirulaguntzak lortzeko);
     
  • Aireztapen-emariaren proba (baitezpadakoa dena obretarako dirulaguntzak lortzeko).

Zeintzuk dira eskura sauden diru laguntzak ?

Lortutako energia-irabazien maila desberdinek (klase-jauziak) baldintzatzen dute laguntza, eta lanen kostuaren zenbatekoaren arabera kalkulatzen da (BEZa barne).
 

 

Ménages aux
revenus très modestes 

Ménages aux revenus
modestes (€)

Ménages aux revenus
intermédiaires (€)

Ménages aux revenus
supérieurs (€)

2 klase-jauzi  

%20

%18

%15

%13

3 klase-jauzi

%20

%18

%15

%13

4 klase-jausi

%25

%22

%20

%18

Eraikinaren aireko hermetikotasun-proba + aireztapen proba

 

% 100 1000 €-ra mugatua 
 

Nola eska dezaket laguntza ?

Zure aurre-eskaera kontuan hartzeko, harremanetan jarri behar duzu Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin. Zure dosierra osatua delarik, eskaerak urte osoan egin daitezke Internet bidez, energia-berritze osoa eta eraginkorrerako laguntza-eskabidearen inprimakia betez.


Nahitaezko egiaztagiriak:

  • “Mon Accompagnateur Rénov” (MAR) kontratua eta Anah-ren etxebizitzaren analisi-taularen sintesia;
  • Ebaluazio energetikoaren edo energia-ikuskatzearen txosten osoa (indarrean den Anah araudiaren arabera);
  • Obren aurrekontuak;
  • Hermetikotasun- eta aireztapen-proba egitearekin lotutako aurrekontuak (ikerketa-bulegoko Qualibat 8741 eta/edo 8711 ziurtagiriak barne);
  • Eskatzailearen familia osatzen duten pertsona guztien zerga agiria(k);
  • Anah-ren finantzaketa-erabakia;
  • Eskatzailearen izenean den bankuko nortasun agiria.


Euskal Hirigune Elkargoak, dosierra ulertzeko beharrezkoak diren dokumentu osagarri guztiak eskatzeko eskubidea du.

Laguntza esleitzeko eta ordaintzeko baldintzak

Eskabideen azterketa

Eskabideak jasotzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek aztertzen dituzte dosierrak.

  • Zure dosierra osatua bada: onarpena gutun bidez jakinaraziko zaizu;
  • Zure dosierra osatu gabe bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek posta elektronikoz adieraziko dizkizute falta diren edo zuzenak ez diren dokumentuak;
  • Zure dosierra onartzen ez bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek postaz adieraziko dizute zergatik ez duten onartu

Laguntzaren ordainketa

Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da onuradunaren kontura, Anah-k emandako dirulaguntzaren saldoa ordaindu ondotik. Ez da abantzurik edo zati ordainketarik ordainduko. 

Laguntza behar dut

Laguntza honi edo zure laguntza-eskaeraren dosierrari buruzko edozein informazio edo galderatarako, sar zaitez harremanetan Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin
Zure eskaera izapidetzearekin zerikusia duen beste edozein galderatarako, Bizileku Pribatuak zerbitzura idatz dezakezu:  habitat@communaute-paysbasque.fr