Estatuak labelizaturiko kultura eragileentzako laguntza
Estatuak labelizatzen dituen eta Euskal Elkargoaren kultura politikaren helburuetan sartzen diren kultura eragileen garapena laguntzeko dirulaguntzak.
Eguneratzea:2025(e) ko azaroaren 12a
Hautagaiei zabalik Bidaltzeko epemuga : 2026ko otsailaren 27
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke
Laguntza hau 2025eko abendoaren 15etik 2026eko otsailaren 27ra arte irekia da, gauerdian.
Publiko hautagaiak
Dirulaguntza hori honakoei zuzentzen zaie:
- Estatuak labelizaturiko edo abian emaniko kultura proiektu bat garatzen duten egitura profesionalak;
- haien egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoaren eremuan duten eta gutienez urte bateko izatea (edo, izen aldaketa soila izanez gero, aktibitate berarekin jarraitzea) justifikatzen duten pertsona moralak;
- haien betebehar profesionalak (soldaten eta zergen ordainketa, dagokien aktibitatearekin loturiko lege eta arauzko betebeharren errespetua, etab.) betetzen dituzten egitura juridikoak;
- Estatuaren aitortza duten eta haien kategoriako baldintzen bilduma errespetatzen dituzten egiturak:
Hautagaiek urteko eta egiturako txosten bakarra aurkez dezakete
Esleipen irizpideak
Dirulaguntzarako hautagai izan ahal izateko, proiektuak Euskal Elkargoaren kultura proiektuaren ardatz estrategikoekin egokitasunean egon behar du, eta gutienez honako lau xedetarik biri erantzun:
1. Haur eta gazteentzako kultura eskaintza kalitatezko, berritzaile eta sortzailea faboratzea
Helburu hori azpian diren irizpideekin neur daiteke bereziki:
- Elkartearen gaitasun profesionalak;
- Haurrei eta gazteei zuzenduriko obren sortzea, eta bereziki euskarazko edo okzitaniera-gaskoizko obrak;
- Haurrei eta gazteei zuzenduriko obren hedapena, eta bereziki euskarazko edo okzitaniera-gaskoizko obrak;
- Bitartekaritza eta/edo hezkuntza ekintza artistiko eta kulturala;
- Bitartekaritza eta/edo hezkuntza ekintza artistiko eta kulturalen bidez profesionalen esku hartzearekin praktika amateurra sustatzea (hezkuntza proiektu artistiko eta kulturalak, ikastaroak, maisu klaseak, topaketak erresidentzia denboran, tailerrak...).
2. Hurbilekoa, anitza eta kalitatezkoa den kultura eskaintza faboratu, elkargoaren lurralde osoan obren eta publikoaren hedatzea emendatzeko helburuz
Helburu hori azpian diren irizpideekin neur daiteke bereziki:
- Obren sortzea eta hauek hedatzea lurralde osoan, bereziki elkartearen finkatze herritik kanpo;
- Lurraldeko herri desberdinetatik heldu den publikoaren jatorria;
- Elkargoaren herri desberdinetan orotariko kultura ekintzak gauzatzea;
- Lurraldeko beste egitura batzuekin elkarlanean proiektuak garatzeko gaitasuna:
- Tarifa politika egokitua.
3. Helburutzat hartu den sail artistiko baten egituraketan parte hartzea: antzerkia eta honi loturiko arteak, dantza, musika eta arte bisualak
Helburu hori azpian diren irizpideekin neur daiteke bereziki:
- Dagokion sailean proiektu orokorrak izan duen eraginaren ebaluaketa egitea;
- Proiektu ekonomiko koherentea, baliabide anitzekoa;
- Enplegu kalifikatua eta iraunkorra sortu eta bermatzeko gaitasuna;
- Dagokion sailari loturiko aktibitateen garapena, tokiko lurraldean eta eskualdean / mugaz gaindi ospea duena;
- Irakaskuntza artistikoaren eta goi mailako formakuntzaren eremuetan etab. tutoretzaren eta esku hartzeen garapena.
4. Trantsizio ekologiko eta energetikoaren erronkak kontuan hartu, ingurumenean proiektu orokorraren inpaktu ezkorra murrizteko eta erronka solidarioak kontuan hartzeko
Helburu hori azpian diren irizpideekin neur daiteke bereziki:
- Ipar Euskal Herriko Klima Planarekin adostasunean elkartearen aktibitatearen diagnostikoa eta ekintzak gauzatzea, proiektu orokorrak ingurumenean duen inpaktua murrizteko xedez:
- Bidaia kolektiboak sustatzea edo antolatzea;
- Energia kontsumoa murriztea
- Elikagai sano eta iraunkorrak kontsumitzea;
- Hondakinen gutitzea eta berrerabilpena;
- Zirkuitu laburren praktika;
- Ipar Euskal Herriko Eusko monetaren baliatzea;
- Ondare kultural eta naturalaren arteko bitartekaritzaren indartzea;
- Elkartearen funtzionamenduaren erdian emazte eta gizonen arteko berdintasunaren eta diskriminazioaren kontrako borrokaren gaiak barne hartzen duten ekintzen zutik ezartzea.
Sostengurako modalitateak
Lankidetza urte anitzeko eta alde-anitzen arteko helburu eta baliabideen hitzarmen baten bidez formalizatzen da. Euskal Elkargoaren diru mailako parte hartzearen zenbatekoa urtero zehazten da, finantza gehigarri baten bidez.
Laguntzen esleipenerako xehetasun eta baldintzak
Laguntza sozialak
Oinarrizko laguntzaren zenbatekoa apaltzen ahal da, edo zeroan utzi, N-1 urteko Emaitza Kontua eta Finantza Balantzean eginiko finantza analisien emaitzen arabera (soberakin, diruzaintza, funtsa propioen mailak...).
Urte batetik bestera aitzinkontuan gorabehera handiak diren kasuan, Euskal Elkargoak azken 2 edo 3 urteetako negozio zifraren bataz bestea kontuan hartzeko eskubidea bere egiten du.
Laguntza osagarria: euskara / okzitaniera-gaskoia bonusa
Eragile kulturalek euskara/okzitaniera-gaskoiari garrantzizko leku bat eman diezaieten sustatzeko, eragile bakoitzaren engaiamendu mailari lotuko zaion gainsari bat plantan emana da:
- 1. Engaiamendua: euskara/okzitaniera-gaskoiz komunikatzen dut
- 2. Engaiamendua: euskara/okzitaniera-gaskoizko zerbitzua eskaintzen dut
Engaiamendu horien eskuratzea errazteko, borondatezko eragile kulturalei hizkuntza politika mailako laguntza gehigarria eskainiko zaie.
Funtzionamendurako laguntza = oinarrizko laguntza + laguntza osagarria
funtzionamendurako laguntza oinarrizko laguntzaren eta laguntza osagarriaren metaketa da.
Laguntza Euskal Elkargoaren hedapen eta sorkuntza proiektuentzako laguntzei gehitzen ahal zaie. Baina ez zaie Euskal Elkargoaren irakaskuntza artistikoentzako eta Pindar proiektu Deialdiari gehitzen ahal.
Modalitate bereziak
- Funtzionamendurako laguntzaren onartzea hiru urteko alde anitzeko helburu eta baliabideen hitzarmenaren izenpetzearekin bat doa, baldintzapean berritu daitekeena eta, diru mailako laguntza baten esleitzearen eta/edo industria mailako ekarpen bidez (egoitzen eskura uztea, gaitasun teknikoen eskura ezartzea, etab.), gutienez Euskal Elkargoaren lurraldeko herri bat lotzen duena
- Laguntza konbentzionamenduan adosturiko iraupenaren barnean berritu daiteke. Halere, laguntzaren zenbatekoa Euskal Elkargoko Kontseilu iraunkorraren delibero bidez urtero definitzen da.
- Konbetzionamendua ez da derrigorrez alde-anitzeko laguntza epealdia bukatzean berritzen.
Konbentzionamendutik ateratzea
Konbentzionamenduaren azken urteko laguntzaren %50ean oinarrituz kalkulatua den urte bateko konbentzionamendutik ateratzeko laguntza baldintzapean eskaintzen ahalko zaie haien konbentzionamendua berrituko ez duten elkarteei.
Konbentzioamenduaz baliatzeko baldintzak gehiago betetzen ez dituzten elkarteak konbentzionamenduaren bukatzearen eta honen ez berritzearen aitzinean egon daitezke.
Ene laguntza eskaera
Proiektu eramaileek Internet bidez igorri behar dute beren hautagaitza txostena, hautagaitza formularioa online betez.
Kandidaturekin batera, ahal den neurrian gordailutze unean, dosierra osatzen duten piezak aurkeztubehar dira.
Proiektu eramaileek beren proiektua ulertzeko baliagarriak diren dokumentu guziak erantsi ahal izanen dituzte.
Diru laguntza dosierra ukan ondoren, errezibitze agiri bat igortzen zaio proiektu eramale bakotxari 15 egun barne .
Laguntzaren ordainketa eta kontrolaren baldintzak ondoko Esparru Araudian zehaztuak dira.
Esleipen deliberoak
Eskaerak ikerketa tekniko batetik pasatzen dira. Ondotik, Kultura Batzordeari aurkezten zaizkio.
Proiektua ontzat ematen bada, Kontseilu iraunkorrari bozka dezan aurkeztuko zaio. Kontseilu iraunkorrak hartzen duen deliberoa lege kontrolerako Prefetari igortzen zaio.
Ondotik proiektu eramaileari jakinarazte gutuna igortzen zaio.
Dirulaguntzaren ordainketa
Esleituriko 23.000 €-z gorako dirulaguntza ororentzako Euskal Elkargoaren eta proiektu eramailearen artean hitzarmena izenpetu behar da. Hitzarmenak dirulaguntzaren xedea deskribatzen du, baita proiektu eramailearen eta hirigune elkargoaren engaiamenduak ere.
Dirulaguntzaren ordainketa proiektu eramaileak eta Euskal Elkargoko Lehendakariak edo honen ordezkariak hitzarmena izenpetu ondoren baizik ezingo da egin, dokumentu guziak helarazi izanaren baldintzarekin.
Ale bat izenpeturik igorri behar zaio txostena ikertu duen Euskal Elkargoko zerbitzuari. Ondotik, hitzarmena Prefekturako lege kontrolera igortzen da. Betearazlea den alea eskuratzean, dirulaguntzaren ordainketa ontzat ematen da.