Etxalde ttipien instalatzeko laguntza

Ipar Euskal Herrian etxalde ttipiak instalatzea errazteko 3.000 €-ko laguntza. 1.4 milioi €-ko aitzinkontua.

Eguneratzea:2025ko urtarrilaren 28a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Diruzko laguntza

Testuingurua

Baliabide honen bidez, Euskal Hirigune Elkargoak lurraldean Etxalde Ttipien mantentzea eta garapena laguntzeko borondatea agertzen du. Izan ere, etxalde ttipiek lurraldeko etxaldeen %40a ordezkatzen dute, eta haien egitekoa erabakigarria da lurralde antolaketari, usu eremu behartsuetako enpleguari, desmartxa kolektiboetako parte hartzeari, kalitatezko berme ofiziala duten ekoizpenari eta etxaldean transformatzeari dagokionez. Hala ere, hauen ahuleziak ezagunak dira eta 2010 eta 2020artean Ipar Euskal Herriko Etxalde Ttipien %23a desagertzea ezin izan da saihestu.

Joera hori aldatzen entseatzeko gisan, 2024ko martxoaren 23ko Elkargo Kontseiluak etxalde ttipi horien sostengurako lehen baliabidea bozkatu zuen, bereziki 3.000 €-ko instalatzeko laguntza. 

Proiektu hautagaiak

Etxalde ttipiak instalatzeko laguntza instalatze urtean soilik eta 2024 urterako 2024ko urtarrilaren lehenerako atzeraeraginarekin eska daiteke.

Euskal Elkargoaren instalatzeko laguntza eskuratzeko, hautagaiak bi baldintza bete behar ditu:

  1. Akitania Berriko Eskualdeko instruktore zerbitzuaren DNJAaren esleipen onarpenari dagokion deliberoa ukaitea
  2. 2023/12/9an Euskal Elkargoko Elkargo Kontseiluak bozkaturiko (ikus beherago) Etxalde Ttipien definizioan sartzea

Etxalde Ttipien definizioa

Honako 3 irizpideak bete behar dira.  

FEK (Familia Eremuz Kanpoko) eta LME (laborantza mundukoak ez diren) instalatzeentzat, 2. eta 3. irizpideak baizik ez dira galdeginen.

1. irizpidea

2. irizpidea

3. irizpidea

Zergarik gabeko negozioa zifraren zenbatekoaz azpikoa (PACaren 1. zutabeko laguntzak barne)

PACaren 1. zutabeko laguntzaren gehienezko kopurua**

ELE (Erabilitako Laborantza Eremua, fr. SAU) Landa eta Alhagiz kanpo

56.027 € 1 LAUentzat*

70.034 € 1.5 LAUentzat

84.041 € 2 LAUentzat

112.054 € 3 LAUentzat

140.068 € 4. LAUetik aitzina

 

16.808 € 1 LAUentzat

22.411 € 2 LAU eta gehiagorentzat

 

30 Ha 1 LAUentzat

40 Ha 2 LAUentzat

50 Ha 3 LAUentzat

60 Ha 4 LAU eta gehiagorentzat

                *LAU = Laborantza Lan Unitatea, laboraria(k) eta langilea(k) barne hartzen dituena

                ** PACaren 1. zutabeko laguntzaren zenbatekoa: 1. zutabeko laguntza guziak LGLG (laborari gazteentzako laguntza gehigarria) kenduz

Instalatzeko laguntzaren zenbatekoa

Gaineko baldintza horiek betez gero, 3.000 €-koa den instalatzeko laguntza eskura zenezake.

Ene laguntza eskaera

Hautagaitzak urte guzian irekiak dira.

Eskaerak Euskal Elkargoko Laborantza, Arrantza, Elikagaigintza eta Elikadura Zuzendaritzara igorri behar dira:

Euskal Hirigune Elkargoa
Laborantza, Arrantza, Elikagaigintza eta Elikadura Zuzendaritza
15, Maréchal Foch etorbidea - CS 88 507 64 185 BAIONA CEDEX

Egiaztagiriak 

Hautagaitza txostenek honako egiaztagiriak ukan behar dituzte

  • Akitania Berriko Eskualdeko Instruktore Zerbitzuaren DNJAren esleipen deliberoaren kopia
  • MSA ziurtagiriaren kopia (6 hilabete baino gutiagokoa);
  • Sozietate forma hartzen den kasuan: estatutuen kopia;
  • Familia Eremuko instalazioen kasuan:
    • ELEari buruzko irizpideentzat: “PAC récapitulatif des assolement” dokumentuaren kopia
    • PACaren 1. zutabearen gehienezko zenbatekoari buruzko irizpidearentzat: “PAC Relevé de situation de la campagne précédente” dokumentuaren kopia (eskuraturiko azken dokumentua);
    • Negozio Zifra / LAUari buruzko irizpidearentzat: “Zerga aitorpena”
  • LME Familia Eremuz Kanpoko instalatzeentzat:
    • Akitania Berriko Eskualdeko Instruktore Zerbitzuan DNJA eskuratzeko pausaturiko EGP Enpresaren Grapen Planaren kopia.  
  • Kanpoko langilerik bada: zerga aitorpenaren kopia
  • Minimisen ziurtagiri izenpetua (1 gehigarria)
  • Bankuko Nortasun Agiria (BNA, fr. RIB)
  • Euskal Elkargoaren Etxalde Ttipiak instalatzeko laguntza eskaeraren gutun datatu eta izenpetua.

Hautagaitza txostena telekargatu

Laguntzaren esleipen eta ordainketarako baldintza

Txosten osoa eskuratzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek instrukzioa eginen dute araudian agertzen diren irizpideen arabera. Txostena onartzen bada, ordainketa moldeak zehazten dituen hitzarmen bat eginen da Kontseilu Iraunkorretik iragan eta berehala eta proiektuaren eramaileari jakinaraziko zaio izenpetu dezan.

Laguntza behar dut

Baliabideari buruzko argibide ororentzako honakoarekin harremanetan sar zaitezke:

Maité GOYHENETCHE
Instalatzea Transmisioa misio karguduna
e-posta: m.goyhenetchecommunaute-paysbasquefr
Tel.: +336 19 20 90 95+335 59 37 99 94