Etxez etxeko laguntza-zerbitzua

60 urte baino gehiago duen eta egoera ahulean den, edo desgaitasuna duen edozein pertsonarentzako etxez etxeko laguntza-zerbitzua. Garazi-Baigorri, Xiberoa eta Bidaxunealdean bizi direnentzat bakarrik

Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 16a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Laguntza teknikoa

Zertan datza laguntza?

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren eginkizuna da zure etxean egoten laguntzea, eguneroko zereginetan eta jardueretan lagunduz.

Nork jaso dezake laguntza?

Egoera ahulean den edonork, 60 urtetik gora baditu edo desgaitasun bat badu.

Euskal Elkargoko GEHZren laguntza, eremu hauetan bizi direnek soilik jaso dezakete:

  • Garazi-Baigorri;
  • Xiberoa;
  • Bidaxunealdea

Gainerako eremuentarako, jar zaitez harremanetan zure GEUZrekin (Gizarte Ekintzako Udal Zentroa).

Nola eska dezaket laguntza?

Norbaitek etxez etxeko laguntza-zerbitzu bat eskatu nahi badu, herriko GEHZaren adarrarekin jarri behar du harremanetan lehenik.

Lehen kontaktuaren ondotik, bilkura bat antolatuko da zure etxean administrazio-ordezkari batekin

  • zure egoeraren ebaluazio pertsonalizatua egiteko;
  • laguntza aukerak aztertzeko;
  • finantzaketa-aukerak bilatzeko.

Zure beharretara egokitutako aurrekontua eta laguntza-plana proposatuko zaizu.

Etxeko laguntzailea/Zainketa laguntzailea: zer egiten dute?

Etxeetan lan egiten duten profesionalak 2 kategoriatan banatzen dira: etxeko laguntzaileak eta zainketa laguntzaileak. Etxeko laguntzaileek etxeko lanetan laguntzen dute. Zainketa laguntzaileek laguntza pertsonalizatua ematen dute, teknikotasuna eskatzen duten keinu eta egintzekin.

Etxeko laguntzaren zeregina

  • etxea garbitzea (zolak, altzariak, sukaldea, etab.)
  • otorduak prestatzen laguntzea
  • berinak eta ispiluak garbitzea
  • arropa garbitzea
  • landareak zaintzea
  • etxe animalia ateratzea

Zainketa laguntzailearen zeregina

  • ohetik altxatzen, garbitzen eta janzten laguntzea
  • ohetik aulkira eta aulkitik ohera joaten laguntzea
  • sendagailuak hartzen laguntzea
  • etxe barnean eta kanpoan mugitzen laguntzea
  • otorduak prestatzea
  • erosketak egiten laguntzea
  • administrazio-izapideetan laguntzea
  • laguntza gizarte- eta harreman-jardueretan: ibilaldiak, aisialdiak, etab.

Laguntza ekonomikoa

Ebaluaketa bat egiten da etxean, eskatzaileak APA (Autonomiarako Laguntza Pertsonalizatua), PCH (Ezintasunagatiko konpentsazio-sorospena) edo beste laguntza-mota batzuk (erretreta kutxak, mutualitateak) jasotzeko eskubidea duen zehazteko.

Finantza-laguntza horiek ebaluazioan zehar zehaztutako autonomia-mailan eta finantza-baliabideetan oinarritzen da.

Laguntza plana zehaztua delarik, pertsonak erabakitzen du zein egitura komeni zaion laguntza emateko. Lurraldearen arabera, egitura GEHZ, elkarte bat edo enpresa pribatu bat izan daiteke.

Laguntza behar dut

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuari buruzko galderarik baduzu, jar zaitez harremanetan zure herriko GEHZren adarrarekin.