Etxez etxeko otordu banaketa

Etxez etxeko otorduak banatzea 60 urtetik gorakoentzat edo ahultasun-egoeran daudenentzat (urritasuna, ospitaletik itzultzea, etab.). Xiberoa, Baigorri-Garazi eta Iholdi Oztibarre, Hazparnealdea eta Bidaxunealde eremuetako biztanleentzat soilik.

Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 16a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Laguntza teknikoa

Zertan datza laguntza?

Egunero otordu bat emateaz gain, zerbitzu honen helburua da isolamendua haustea, segurtasuna ematea hozkailuaren egoera kontrolatuz (gelditzen diren otorduak, iraungitze-datak, etab.) eta senideei edo larrialdi-zerbitzuei deitzea, seinale kezkagarririk balitz.

Zerbitzu hori erregularki edo noizean behin erabil daiteke.


Operadoreen arabera, menuak eskatzailearen behar espezifikoetara egokitu daitezke (dietak, patologia bereziak, etab.).

Nork jaso dezake zerbitzua?

Zerbitzu hau 60 urtetik gorako edo egoera ahulean diren pertsona guztiei zuzendua da (urritasuna, ospitaletik itzultzea, etab.).
Euskal Elkargoko GEHZren (Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroa) laguntza, eremu hauetan bizi diren pertsonek soilik jaso dezakete:

  • Xiberoa
  • Baigorri-Garazi
  • Iholdi Oztibarre
  • Hazparnealdea
  • Bidaxunealdea

Gainerako eremuetarako, jar zaitez harremanetan zure GEUZrekin (Gizarte Ekintzako Udal Zentroa).

Nola eska dezaket laguntza?

Zerbitzu hau jaso nahi lukeen edonor bere herriko Euskal Elkargoko GEHZren adarrarekin jarri behar da harremanetan. 

Lehen kontaktuaren ondotik, bilkura bat antolatuko da zure etxean administrazio-ordezkari batekin

  • zure egoeraren ebaluazio pertsonalizatua egiteko;
  • laguntza aukerak aztertzeko;
  • finantzaketa-aukerak bilatzeko.

Zure beharretara egokitutako aurrekontua eta laguntza-plana proposatuko zaizu.

Dirulaguntza 

Onuradunak dirulaguntza jaso dezake zerbitzuaren kostuaren zati bat ordaintzeko, diru-sarreren arabera.

Laguntza behar dut

Etxez etxeko otordu banaketari buruzko galderarik baduzu, jar zaitez harremanetan zure herriko Euskal Elkargoko GEHZren adarrarekin.