Euri-uraren biltegia erosteko laguntza
1500 € arteko laguntza, euri-uren edozein biltegi mota erosteko (lurgainekoa edo lurperatua). Diru-sarrerak egiaztatu gabe ematen da laguntza hau. Dirulaguntzaren zenbatekoa biltegiaren neurriaren araberakoa da.
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 15a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke
Dirulaguntza jaso dezaketen publikoak
- Laguntza Ipar Euskal Herriko ur-zerbitzuarekin kontratua duen edozeini emanen zaio;
- Partikular bat, enpresa bat, elkarte bat etab. izan daiteke;
- Euri-urak berreskuratzeko biltegi bat erosia izan behar du 2023ko uztailaren 1etik aitzina;
- Laguntza ez da baliabide ekonomikoen/diru-sarreren baldintzapean.
Diruz lagundu daitezkeen ekipamendu motak
Laguntza edozein ekipamendu motari aplikatzen zaio (lurgaineko, lurpeko materiala), haren edukiera eta instalazio-kostuak edozein direla ere.
1000 L-tik gorako biltegien kasuan, eskatzaileak beste erakunde publiko baten (departamentua, Estatua, etab.) diru-laguntzarik jaso duten adierazi behar dute, eta zenbatekoa adierazi.
Laguntzen zenbatekoa
| Edukiera (litrotan) | Dirulaguntzaren zenbatekoa | Laguntzaren gehieneko muga | Baldintzak |
|---|---|---|---|
| 1000 litroko edo gutiagoko edukiera duten ekipamenduak | 50 € | 50 € | Ur-kontsumoa murrizteko engaiamendua hartzea |
| 1000 litrotik gorako edukiera duten ekipamenduak (instalazio-kostuak barne) | Gainerako kostuaren % 50, beste laguntza publiko batzuk kendu ondotik | 1500 € | Ur-kontsumoa murrizteko engaiamendua hartzea |
Adibideak:
- 300 litroko biltegia erosi baduzu 155 €-tan, laguntza 50 €-koa izanen da.
- 2000 litroko biltegia erosi baduzu 3000 €-tan, instalazioa barne, eta departamenduak 1000 €-ko laguntza eman badizu, Euskal Hirigune Elkargoak 1000 €-ko laguntza emanen dizu ere (3000-1000 = 2000 x 50/100 = 1000).
Nire laguntza-eskaera
Eskaerak urte osoan aurkez daitezke:
- Internet bidez, euri-ur biltegi bat erosteko laguntza-eskaeraren inprimakia betez;
- postaz, zure eskaera eta nahitaezko egiaztagiriak helbide honetara bidaliz:
Euskal Hirigune Elkargoa
Ur eta Saneamendu Zuzendaritza
Foch etorbidea, 15, CS 88 507 64185, 64185 BAIONA CEDEX
Nahitaezko egiaztagiriak
- Euri-ur biltegi bat erosi eta instalatzeagatik ordaindutako faktura izenduna (k)
- Bankuko Nortasun Agiria
Laguntzak emateko eta ordaintzeko baldintzak
Eskabideen izapidetzea
Jaso ondoren, Euskal Elkargoak aztertzen ditu eskabide-txostenak.
- Zure eskabide-txostena osatua bada: Postaz jakinaraziko zaizu zure eskaera onartu dela.
- Zure eskabide-txostena osatua ez bada: Euskal Elkargoak posta elektronikoz jakinaraziko dizkizu falta diren edo okerrak diren dokumentuak.
- Zure eskabide-txostena onartu ez bada: Euskal Elkargoak postaz jakinaraziko dizu zergatik ez den onartu.
Ordainketa
Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da onuradunaren kontura.
Onuradunaren eginbeharra
Laguntza jasotzearen truke, onuradunak hitzematen du:
- instalazioaren aldizkako mantenu lanak eginen dituela, behar bezala funtziona dezan.
- denboran zehar edateko uraren kontsumoa kontrolatuko eta murriztuko duela.
Araututako erabilerak
"Euri-urak bererabiltzen ditut" orrialdean, ekipamenduak erabiltzeko betebeharrei buruzko informazioa aurkituko duzu, bai eta horiek instalatzeko eta mantentzeko aholku praktikoak ere.