Euskara zerbitzua sortzeko laguntza herriei
Diruzko eta teknikazko laguntzak herriei: hizkuntza politika proiektua elkarrekin eraikitzeko langile bat kontratatzea.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 27a
Hautagaiei zabalik Ditugun emaitzak Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Testuingurua eta jokagaiak
Elkargoaren hizkuntza politikak euskararen transmisioa eta erabilera sustatzen ditu herritarrei emaniko zerbitzuetan eskaintza elebiduna antolatzen arituz.
10 000tik gora biztanleko herrietan, udal zerbitzuetan euskara teknikari bat izatea da toki mailan hizkuntza politika garatzeko bide eraginkorrena eta asmo handienekoa. Euskal Elkargoak udal euskara zerbitzuak abian emateko eta garatzeko laguntza eman dezake.
2024an, baliabide horri esker, 7 herrik dute euskara zerbitzua: Baiona, Biarritz, Kanbo, Hendaia, Sara, Donibane Lohizune eta Urruña.
Norentzat da baliabidea?
Baliabidea bereziki 10 000tik gora biztanleko herrientzat da, baina izari ertaineko herrientzat ere izan liteke eta zerbitzua hainbat herriren artean parteka liteke ere.
Euskal Elkargoaren laguntza
Euskal Elkargoak teknikari lanpostua sortzeko diruzko laguntza proposatzen die herriei, 3 urtetan gutxitzen doana, honako muga hauekin:
- 15 000 € lehen urtean;
- 10 000 € bigarren urtean;
- 5000 € hirugarren urtean.
Laguntza teknikariaren lanaldiaren araberakoa izan liteke.
EHEren zerbitzuek herriaren hizkuntza politikako proiektua elkarrekin osatzen lagun dezake, bai eta partzuergo hitzarmenaren prestaketan ere. Udal langilea udal euskara teknikarien sarera sartuko da jarraian.
Laguntza behar dut
Euskara zerbitzu baten sortzeko herrintzako laguntzei buruzko zeinahi informaziotarako, jar zaitez Xan Antton Durruty-rekin harremanetan, honako e-helbide honetan: xa.durrutycommunaute-paysbasquefr