Euskaratzeko laguntzak herriei

Diruzko eta teknikazko laguntza herriei eta herri sindikatuei euskarazko itzulpenen egiteko.

Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 30a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Diruzko laguntza Laguntza teknikoa

Testuingurua eta jokagaiak

Elkargoaren hizkuntza politikak euskararen transmisioa eta erabilera sustatzen ditu herritarrei emaniko zerbitzuetan eskaintza elebiduna antolatzen arituz.

Horren harira, laguntza proposatzen die lurraldeko herriei eta herriarteko sindikatuei. 

Herri bati, itzulpenerako laguntza, lehen etapa gerta dakioke, euskararen sustapenean ikusgarriago egiten baitu leku publikoan.

Norentzat da baliabidea?

Baliabide hori lurraldeko 10 000 biztanle baino gutxiagoko herri guztientzat eta herrien sindikatuentzat da.

Baliabidearen azalpena

  • 300 hitz baino gutxiagoko itzulpenak egitea, herri bakoitzarentzat urtean 40 eskarien mugarekin;
  • 300 hitz baino gehiagoko itzulpenak egitea, urtean 500 euroko mugarekin (aitzinamendu kontratutik kanpoko herriak);
  • Zuzenketen egitea.

Euskal Elkargoaren laguntza

Euskal Elkargoak proposatzen dizue, goian aipatu proposamenen araberako itzulpenen edota zuzenketen eskariei 48 orenetako epean erantzutea.

Eskaria egitea

Zuen eskariak honako helbide honetara igor itzazue: itzulpenakcommunaute-paysbasquefr

Laguntza behar dut

Zeinahi informaziotarako, e-mezua hona igor ezazu: itzulpenakcommunaute-paysbasquefr