Euskaraz Josta baliabidea euskarazko harrererako aisialdi harlekuetan
Laguntza tekniko eta diruzkoa Ipar Euskal Herriko adingabeen heziketa izaerako talde harlekuentzat (AHTH-ACMCE) euskarazko harrera egituratzeko: langileen formakuntza, iratzartze materiala, itzulpenak eta animazioen antolaketa.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 27a
Hautagaiei zabalik Ditugun emaitzak Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Testuingurua eta jokagaiak
Euskarazko aisialdi harrerako eskaintza jokagai azkarra da hizkuntza transmisioaren alorrean; eskolaren jarraipena eginez, haurra hizkuntzarekin harremanetan izateko aldia luzatzeko aukera ematen du, eta gainera, jostetan izanik, atsegina gaineratzen zaio eta eragin ona du haurrak euskara ikasi eta erabiltzeko gogoa ukan dezan.
Halatan, bada, lurralde osoan euskarazko aisialdi harrerako eskaintza garatu nahiz, Euskal Elkargoak Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzaile elebidun eta euskarazkoen labelizatze baliabidea zehazteko aritu da lanean.
2024an, baliabide horri esker, 7 egitura izan dira lagunduak:
- 5 elkargo erakunde: Goxolekua (Irisarri), Joko (Donibane Garazi), Elgarrekin (Ortzaize), Xiberoa Soule (Sohüta/Aloze), Amoba (Arrueta-Sarrikota).
- 2 herri erakunde: Ziburu eta Urruña.
Norentzat da baliabidea?
Labelizatze baliabide hori euskarazko harrera eskaini nahi duten herrien nola herriarteko elkargoen aisialdi zentro publiko nahiz pribatuentzat da. Baliabideak kudeatzaileak lagundu nahi ditu beren zentroaren funtzionamendu orokorrean hizkuntza proiektua pixkanaka sar dezaten, euskara argi eta garbi presente izan dadin eta, aldi berean, harreraren kalitatea bermatua.
Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzaileen harreran hizkuntza aukera guztiak ikusgarri eta ulergarri egiteko aukera ematen du eta, halatan, familien hautu askea laguntzen du.
Harrera hizkuntzako 4 molde hautuan
Hizkuntza moldeek honako bi gomendio nagusi hauek betetzen dituzte:
- Gutxienez harrera aldiaren %50 euskaraz, baitezpadako atalasea baita kalitatezko hizkuntza harrera bermatzeko eta gazteari euskara erabiltzeko aukera emateko;
- Molde anitz eskaintzea euskarazko harrera aisialdi zentro mota orotan erabili ahal dadin.
ERDIZKA moldea – elebiduna, maila berean
Taldeak osatzerakoan zaintzen da haur bakoitzak, egunero, euskaraz ukan dezan gutxienik jardute denboraren % 50.
ALDIZKA moldea – euskaraz ahal bestean
Animatzaile guztiak elebidun izan eta, kopuruek horretarako aukera ematen duten bakoitzean, elebidun diren haurrak biltzen dira animazioak erabat euskaraz egin daitezen.
TALDEKA moldea – euskarazko ataleko harrera
Zentroak euskarazko ala frantsesezko atala hautatzeko aukera eskaintzen du. Elebidun eta elebakar diren haurrak harrera aldietan eta apairu aldietan biltzen dira.
PILAKA moldea – zentro euskalduneko harrera
Zentroak euskarazko harrera proposatzen du egun osoan zehar.
Molde bakoitza gauzatze moldeak zehazten dituen baldintza orri batean zehaztua da.
Labelizatze batzordea
«Hizkuntza politikak» eta «Gizarte Kohesioa» gaikako batzordeetako hautetsi bolondresek osatzen dute eta labelizatze eskariak bideratzen ditu.
Halatan, bada, egiturak dituen euskarazko baliabideen egoera aztertu eta, hautatu den baldintza orriaren arabera, Labelizatze Batzordeak honako hauek erabaki ditzake:
- Egitura 3 urtetarako labelizatzea;
- Egitura labelizatze bidean dela adieraztea, betiere Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzailearen kudeatzailea engaiatzen bada baldintza orriaren baldintzak betetzera EHEren eta gainerako diruzko partzuerren laguntzaz eta laguntza plan baten harira;
- Labelik ez ematea.
Euskal Elkargoaren laguntza
Euskaraz Josta baliabidearen harira, Euskal Elkargoak euskarazko harrera eskaini nahi duten Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzaileak laguntzen ditu:
- Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzailearen kudeatzaileari ematen dio jakitera zeintzuk diren labelizatze baliabidearen edukiak eta funtzionamendua;
- Hizkuntza moldea hautatzen laguntzen du egiturak egin duen eskariaren arabera;
- Eskaria bideratu ondoren:
- Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzailea labelizatua izan denean, «Euskaraz josta» sarera sartzen da eta, aisialdi eskaintza hori ikusgarriago egiteko, EHEren komunikazio jarduerak balia ditzake;
- Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzailea labelizatze bidean dela adieraziz gero, laguntza tekniko eta diruzko plan batera sartuko da egitura Euskal Elkargoarekin, gerora labelizatzera heltzeko xedez.
- Euskal Elkargoak animatuko du euskarazko aisialdi harlekuen sarea Gizarte Kohesioaren Departamendu Zuzendaritzaren ondoan.
Labelizatze bidean direla adierazitako Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzaileen laguntza planak urteroko bide orriak dakartzaten hainbaturteko hitzarmen bitartez gauzatzen dira, zeinetan zehaztuko baitira hala epeak nola aurrekontuak eta baldintza orria betetzeko beharko diren baliabideak eskuratzeko plantan eman beharreko neurriak.
Laguntza plan horien harira, Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzaileen kudeatzaileak Euskal Hirigune Elkargoaren diruzko sostengua jaso lezake, hizkuntza harrera plantan emateak lekarzkeen kostu gehigarrien kitatzeko:
- Lanbide formakuntzarako laguntza euskara ikasteko, zentro zuzendarientzat eta animatzaileentzat (langile iraunkorrentzat bakarrik), B2 hizkuntza maila eskura dezaten. Horretan sartzen dira pedagogia gastuak eta ordezkapen gastuak;
- Euskarazko pedagogia materiala erosteko laguntza; egitura bakoitzak urtean 150 € gehienez;
- Euskarazko animazioetarako laguntza kanpoko esku hartzaileek proposatzen dituztenetan; egitura bakoitzak urtean gehienez 800 €;
- Itzulpen gastuetarako laguntza; egitura bakoitzak urtean gehienez 650 €;
- Hizkuntza proiektua prestatzeko egun erdi gehigarri baten diruztapena udako oporren zaintzaileekin; egitura bakoitzak urtean gehienez 750 €.
Esku hartze maila
- Laguntza horiei dagokienean, Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzaile publiko nahiz pribatuentzat, Euskal Elkargoak CNFPT edo OPCO erakundeen parte hartzea kenduz geratzen den kostu osoaren %50ean hartzen du parte, herriekin elkarlanean haiek alorrean esku dutenean.
- Euskal Elkargoak bere gain hartzen du Adingabeen Taldekako Harleku Hezitzaile publiko nahiz pribatuen laguntza planen gastu guztiak ken CNFPT edo OPCO erakundeen parte hartzea, elkargoak duenean alor horretan eskua.
Laguntza behar dut
Euskaraz Josta baliabideari buruzko zeinahi informaziotarako, jar zaitez Peio Labeyrie-rekin harremanetan e-helbide honetan: p.labeyriecommunaute-paysbasquefr