Formakuntza-proiektuen deialdia (APF)

200 000 €-ko laguntza, unibertsitateentzat, hasierako formakuntza berriak abiarazteko edo sendotzeko.

Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 22a

Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2025ko ekainaren 15

Diruzko laguntza

Proiektu deialdi hau hetsirik da eta ezin duzu hautagaitza aurkeztu 

Lagundutako proiektuak

Ipar Euskal Herriko goi-mailako irakaskuntza-institutuei laguntzea 5 ardatz estrategikoren inguruan:

  • 1. ardatza: Hasierako formakuntza berriak sortzeko prospekzio-/aukera-azterketak.
    Gaur egun lurraldean ez dauden ikasketa sail eta formakuntza berriak sortzeko aukerak;
  • 2. ardatza: Ekimen pedagogiko berritzaileei laguntzea. Ikuspegi pedagogikoak azkar aldatzen dira (MOOC*, proiektuko pedagogia, gaitasunen araberako ikuspegia, etab.) eta zenbait ibilbideren erakargarritasun-faktore izan daitezke. Hori bizkortu egin da egungo osasun-krisiari erantzuteko. Ardatz honen helburua da ikastetxeak bultzatzea dauden ibilbideetan berrikuntza pedagogikoak gara edo txerta ditzaten.

*MOOC "Massive Open Online Courses": online emandako ikastaro interaktiboak dira, guztiei irekiak.

  • 3. ardatza: Ikastetxeen arteko lankidetza
    • Lanbide-lizentzia berriak sortzea, lizeoekin lankidetzan;
    • Diploma bikoitzak
  • 4. ardatza: Hasierako formakuntza berriak
    • Formakuntza berriak garatzea, ibilbide desberdinen artean zubiak eraikitzeko;
    • Aldizkako formakuntzaren, aprendizgoaren eta lanbide-bihurtzeko kontratuen eskaintza indartzea.
  • 5. ardatza: Lurraldearen zerbitzura dauden proiektu berritzaile eta egituratzaileak
    • Bikaintasun gaiekin lotutako formakuntza eta master berriak sortzea
    • Espiritu ekintzailea garatzea;
    • Gizarte-erronka berriekin lotutako formakuntzak sortzea;

Nola aurkeztu?

Laguntza horiek Ipar Euskal Herriko goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeek bakarrik jaso ditzakete.

Oharra: Proiektuen deialdia urtarrilaren 14an itxi zen. Eskaerak 2024ko udaberrian aurkeztu ahal izango dira berriz.

Interesa duten ikastetxeetako arduradunek zuzenean igorri beharko dituzte proiektuak Goi Mailako Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaritzara, oraingo formatuari jarraituz, urtekoa edizio bakoitzerako finkatutako epemuga baino lehen.

Eskaerek honako hauek jaso beharko dituzte:

  • proiektuaren laburpena (5-10 orri), proiektuaren ikuspegia zehaztuz;
  • finantzaketa-plana (gastuak, diru-sarrerak, finantzatzaile potentzialak eta/edo eskuratuak, etab.) eta esku-hartzearen eta baterako finantzaketaren maila, ahal denean.

Nola ordaintzen da laguntza?

Proiektua irabazlea bada, funtsak finantzaketa-hitzarmenean finkatutako baldintzen arabera ordainduko dira. Oro har, finantzaketa-hitzarmena sinatu bezain laster ordaintzen da lehen zatia. Finantzaketa urte anitzekoa bada, proiektuaren aurrerapen-txostena aurkeztean aktibatuko dira hurrengo ordainketak.

Telekargatu

Irabazleak

APF 2024ak honako proiektuak hautatu ditu:

  • UPPAko (Paue eta Aturrialdeko Unibertsitateko) EEI (Europako eta Nazioarteko Ikasketen Goi Eskola): "Atzerriko eta eskualdeko hizkuntzak, literaturak eta zibilizazioak - Euskal ikasketak" proiektua. 5000 € jasoko ditu 2024an. Plataforma bat sortzeko proiektu honek Europako eta Ipar Amerikako euskara ikasleen arteko truke kultural eta intelektuala sustatuko du, eta Atlantikoaz gaindiko Summer school (udako eskola) bat egitea ahalbidetuko du (euskal kulturari, ondareari eta diasporari buruzko elkarrizketa);
  • "Erakundeen Kudeaketa Iraunkorra" Kudeaketa lizentzia sortzea Paue eta Aturrialdeko Unibertsitateko (UPPA) Europako eta Nazioarteko Ikasketen Goi Eskola (EEI). 35 000 € jasoko ditu      2024an eta 30 000 € 2025ean. Formakuntza berri horrek Baionan 175 ikasle hartzea aurreikusten du (50 L1n, 50 L2n eta 75 L3n), eta IAEren (Kudeaketa-eskola unibertsitarioa) proiekturik zabalenaren parte da, hau da, 5 urtetan Kudeaketako Unibertsitate Eskola bilakatzekoa;
  • UPPAko ISA BTP* eskolan ingeniaritzako formakuntza-ziklo berri bat sortzeko proiektua:  30 000 € jasoko ditu 2024an eta 30 000 € 2025ean. Formakuntzaren ardatza: Eraikuntza "diseinua, modelaketa eta obratik kanpoko eraikuntza", E2S formakuntza Katedra baten esparruan;*Eraikuntzaren eta Herri Lanen Akitaniako Goi Mailako Institutua
  • UPPAko STEEko* Goi Eskolak Osasun Zientzietako Lizentzia sortzeko aukera aztertzea. 2024an 20 000 € jasoko ditu. Formakuntzaren helburua da zientzialari eragileak prestatzea  osasun-sektorean (osasun-industriak, farmazia-laborategiak, osasun digitala, etab.) eta, zabalago, MedTech-en, osasun-arretarako berrikuntzak eta gailu teknologikoak biltzen dituena. Jasotako finantzaketari esker, bideragarritasun- eta aukera-azterketa bat eginen da, baita formakuntza neurtzeko azterketa bat ere;

* Energiarako eta Ingurumenerako Zientzia eta Teknologia

  • ESTIAk* "Ingeniari kudeatzaile" master bikoitza sortzea, Baionako IAErekin lankidetzan (UPPAko Kudeaketa-eskola unibertsitarioa). 2024an 20 000 € jasoko ditu eta 2025ean 20 000 €. Helburua, 2024ko irailetik aitzina, tokiko ingeniari kudeatzaileak prestatzea da, lurraldeko enpresen beharrei erantzuteko;

*Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola

  • ESTIAk ingeniaritzako 2 master europar berri sortzea: “Digital and sustainable Manufacturing” (Fabrikazio digitala eta jasangarria) (2025eko ikasturtearen hasiera) eta “Green Economy and sustainable Future” (Ekonomia berdea eta etorkizun iraunkorra) (2026ko ikasturtearen hasiera), 2024an 30 000 € jasoko ditu eta 2025ean 30 000 €.

Laguntza behar dut.

Proiektuen deialdiari buruzko galderarik baduzu, jar zaitez harremanetan “Goi Mailako Irakaskuntza, Ikerketa eta Formakuntza” Zuzendaritzarekin.

Armelle Roncin - Misio karguduna: a.roncincommunaute-paysbasquefr

Chrystelle Latxague - Zuzendaria: c.latxaguecommunaute-paysbasquefr