Gazteek diote: euskal mendiko lurraldean, gazteen parte hartzea sustatzea
Tokiko bizitzan eta lurraldeko etorkizunean gazteak azkarki parte hartzera akuilatzen duten proiektuak sustatzeko diru eta teknika mailako laguntzak
Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 22a
Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2024ko azaroaren 11
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Dispositiboaren aurkezpena
Proiektu deialdi hori Euskal Hirigune Elkargoaren Mendia Batzordeak duen xedetik dator, daraman 2023-2026 Mendia Politikaren engaiamenduekin loturan, 15 eta 30 urte arteko gazteei haien lurraldeko bizitzan parte hartzeko bidea eskaintzea delarik. Mendiko herri eta ibar horietan, geroa gazteekin eraiki behar da, mendia urte osoan biztanleduna eta bizia egon dadin. Hautetsiz, gizarte arloko profesionalez eta elkarte ordezkariz osaturiko Mendia Batzordeak gazteek gogoetetan parte har dezaten nahi izan du, tailer parte hartzaile batzuen harira. Helburua zen denei hitza ematea eta ikuspuntuak trukatzea lurraldearen aldeko parte hartzeak har ditzakeen moduei buruz.
Tailerrek agerian ezarri dute gazteak lurraldeari biziki atxikiak direla, baina engaiamenduaren urratsa egitea ez dela beti aise. Proiektu deialdia tokiko bizitzan eta lurraldeko etorkizunean gazteak azkarki parte hartzera akuilatzen duten proiektuak sustatzeko xedez eramaniko talde lan horren emaitza da.
2024an, 100 000 €ko diru zamari esker, 25 proiektu lagunduak izan dira.
Hautagarri diren publikoak eta proiektuak
Gazteak parte harrarazten dituen proiektu kolektibo bat ekartzen duen tokiko egitura oro
Proiektu hautagarriak
- Gazteei hitza/lekua emateko bidea eskaintzen duten proiektuak, haien kezkak entzuteko eta tokiko instantzietan haiei lekua uzteko gisan
- Gazteei elkar ezagutzeko bidea eskaintzen duten proiektuak, talde dinamikak eraikitzeko eta engaiatzeko gogoa pizteko gisan
- Gazteei lurraldeko abantailak, erronkak, antzeak eta taldeko baloreak ezagutarazteko eta transmititzeko bidea eskaintzen duten proiektuak, borondate oneko lanak dakartzan abantailak norberarentzat aberasgarri direlarik
- Gazteen herritartasuna garatzeko eta munduari irekitzeko helburua duten proiektuak
- Gazteek duten aritzeko gogoan eta ahalduntzeko beharrezkoak diren gaitasunak azkartzean laguntzeko bidea eskaintzen duten proiektuak
Nola aurkeztu hautagaitza?
Gazteek diote proiektu deialdirako hautagaitzak aurkezteko epea bururatu da 2024ko azaroaren 11tik. Proiektu deialdia ez da berritua izanen.
Proiektu deialdiaren saridunak
2024an, 100 000 €ko diru zamari esker, 25 proiektu lagunduak izan dira.
| Egitura ekarlea | Proiektua | Esleituriko zenbatekoa |
Xalbador Kolegioa (Seaska ikastolen federazioari eratxikiriko ikastetxea) | Mendiak badu zer konda! (la Montagne a beaucoup à nous dire !) Kanboko bigarren mailako 68 gaztek euskal mendiko aberastasunak eta jarduerak ezagutzea. Gazteek dute egonaldiaren logistika antolatu beharko. | 3 165 € |
Lasako besten batzordea (elkartea) | Lasako Kabalkada – Lasar Xoriak Besten batzordeko gazteek Lasako kabalkadaren historia kontatzeko erreportai bat egitea, 1969an sortu zenetik. | 2 000 € |
Aitzindariak (elkartea) | Artisten egonaldiak Xiberotar gazteen ekimenez Xiberoan dantza eskolak batzen dituen elkarteko gazte talde batek 2 sorkuntza egonaldi antolatzea, 118 parte hartzaile bilduz (3/4 30 urtez pekoak), 26 herrietatik datozenak, elkarrekin ikuskizun bat sortzeko asmoz. | 5 000 € |
ELB Gazte (Laborantza sindikatua) | ELB Gazte bidean Komunikazio kanpaina bat egitea laborari gazteei hitza emateko, beste gazteak laborantzara erakartzeko xedez. | 1 465 € |
Frantsesenia lizeoa (Laborantza irakaskuntzako ikastetxe pribatua) | Ikasleek beren geroko lanbidea ezagutaraztea eta balioan ezartzea Frantsesenia lizeoko ikasleek (16 urte) laborantza iraunkorrean ari diren laborarien lanbidea ezagutarazteko eta balioan ezartzeko bisitak eta jarduerak antolatzea, Garazi Baigorri eta euskal kostaldeko ikastetxeetako haurrei zuzendurik. | 1 000 € |
Baigurako Libertimendua (elkartea) | Baigurako libertimendua azkartzea Baigura mendiguneko 8 herrietatik datozen 14-30 urte arteko hogeita hamar bat gazte biltzen dituen elkarte gaztea azkartzea, iaz sortua, Libertimenduaren ohitura indartzeko. Laguntza jantziak sortzeko baliatuko da nagusiki. | 5 000 € |
Agrocampus 64/ (Laborantza irakaskuntzako ikastetxe pribatua) | Haranedereko Xola zaharberritzea Arkitekturan bi diplomadun berrik artzain-etxola bat zaharberritu nahi dute. Etxola, Azkaineko transhumantzian ari den azken artzainarena da. Obrak CFAA ikastetxeko ikastunek dituzte eginen, eskola-obra baten harira. | 5 000 € |
Azia (elkartea) | Xiberoko gazteriari sustengua Gazte elkarte horren ekintzak sustatzea gazteak lurraldeko etorkizun ekonomikoan parte harrarazteko xedez (lanbideen foroa, Ate Irekiak enpresetan...) | 5 000 € |
Urruñako Herriko Etxea (tokiko elkargoa) | Urruña-Bidarteko gazteen obrak “Gazteen obrak” egonaldi bat sortzea Urruñan, Urruñako eta Bidarteko aisialdi zentroetako 32 gazte bilduz, ingurumen-ondarearen zaintzan parte har dezaten. Gazteek egonaldiaren antolaketan parte hartuko dute. | 5 000 € |
Bertz Xiloa (elkartea) | Dantzatzeko eta dantzarien jantziak sortzeko gela bat antolatzea Gamere-Zihigako dantza taldeak 7-35 urte arteko 30 gazte biltzen ditu, herriak 90 biztanle dituelarik.
| 5 000 € |
Pitzgarri (elkartea) | 15-18 urte artekoei zuzenduriko egonaldiak eta formakuntzak apailatzea 15-18 urte arteko 15 gaztez osaturiko talde batek dakartzan proiektuak laguntzea, dantzaren inguruan, Kataluniako gazteekin elkartruke egonaldi batekin.
| 5 000 € |
Andoze (elkartea) | Ura da, gu gira Kultura- eta heziketa-antzeak trukatzea mendiko hiru herrien artean (Urepele, Ortzaize, Lexantzü-Zunharre) uraren arazoaren inguruan, gazteria tokiko bizitzan parte harraraziz | 5 000 € |
SA Mauléonnais zango baloi taldea (elkartea) | Xiberoan etorkinen loratzea sustatzea Lurraldeko kultura-aberastasunak ezagutaraztea zango baloi taldean ari diren etorkin adingabeei. Taldeko gazteen parte hartzea 17 urteko herritar zerbitzuko hiru kontratuen bidez. | 5 000 € |
Barkoxe Bizi (elkartea) | Dantza xiberotarra gaur egun iruditan Dantzari buruzko komiki eta fresko baten sortzea, gazteek eramaniko talde lan baten ondotik. | 1 000 € |
Nafar Gazte (elkartea) | Lizeoko ikasleak lurraldearen alde Lokal bat irekitzea eta antolatzea Donibane Garazin Garazi eta Baigorriko bi lizeoetako gazteek elkartu, elkarrekin proiektuak muntatu, kanpamenduen antolaketan parte hartu eta Lurdako adineko eta erientzako zerbitzuak gara ditzaten. | 5 000 € |
Prefosta elkartea (elkartea) | Prefosta libürütegia Liburutegi/jostailutegi parte hartzailea sortzea elkartearen lokalen azken solairuan, Atharratzeko trinketaren ostatu ohia biziarazten duen gazte elkarteko boluntarioen zaintza zerbitzu erregularrekin. | 5 000 € |
Zinka bizirik (elkartea) | Mauleko elkarte-kafetegia hobetzea Gazteek obrak egitea Mauleko burgu barneko elkarte-ostatuak ibiltzen segi dezan eta kontzertuak eta beste kultura-ekitaldiak proposa ditzan beste tokiko elkarteekin. | 5 000 € |
Basaburutarrak elkartea (elkartea) | Bioaniztasunarendako santutegia Oihangabeturiko eremuak oihaneztatzea Mondarrain mendigunean, elkarteko gazteen eta zaharragoen eskutik, animaliendako aterpeak sortzeko eta janaria ekoizteko, zuhaitzen fruituei esker. | 5 000 € |
Basaizea Kultur Batasuna (elkartea) | Haize Basa kontzertu aldia Baigorri ibarreko gazteen ekimenez, kontzertu aldi bat antolatzea euskaraz Baigorrin.
| 4 000 € |
Üsinalde (elkartea) | Denen eta besteak beste Xiberoko elkarteen esku utziriko gune bat sortzea Gazteek lantegi ohi baten 170 m2-ko lokal bat zaharberritzea gazte gune bat proposatzeko burgu barnean (Mauleko gaztetxeak ez du lokalik). | 5 000 € |
ODACE (elkartea) | Cap Alternance Ikasle gazteak beren aldizkako formakuntzaren sustenguaren eragile egitea (Sistemen mantentze-lanak GTB Xiberoko lizeoan, lehen ikasturtea 2024ko irailean hasi delarik). | 5 000 € |
Zaharrer Segi (elkartea) | Gazteak pilotan Proiektuak gazteak taldeko bizitzan boluntario gisa parte harrarazteko xedea du, formakuntza eta txapelketak antolatzeko zenbait ekintzen bidez. | 5 000 € |
Les Petits Débrouillards (elkartea) | Tratu egin dezagun gure mendiko bioaniztasunaren alde Gazteek 3 lizeoetako nerabeak mendiko ingurumen-erronkei buruz sentsibilizatzea eta parte harraraztea profesional desberdinekin elkartuz. | 5 000 € |
VS Familles rurales Guzientzat (elkartea) | Eguberriko merkatu alaitua antolatzea Donibane Garazin Proiektua elkarteko gazteek dute eramaten. Eguberriko merkaturik gabe gelditu den lurralde batean, helburua da ohitura berpiztea. | 1 185 € |
Arroka (elkartea) | Gazteek kudeaturiko eskalada ateraldia Zortzi mendi ibilketa eta eskalada ateraldi edo egonaldi antolatzea gazteentzat (15-30 urte), diplomadunen ardurapean, euskal mendian. | 1 185 € |
Harremanetarako
Gazteek diote dispositiboari buruzko edozein argibiderako, dispositiboaren arduradun batekin harremanetan sartu:
- Cécile AGUERRE: 05 59 42 40 31 / 06 50 79 66 58 edo c.aguerre@communaute-paysbasque.fr
- Emmanuelle YOHANA: 05 59 57 89 63 / 06 73 78 97 87 edo e.yohana@communaute-paysbasque.fr
- Kattin TEILLERIE: 05 59 57 89 54 edo k.teillerie@communaute-paysbasque.fr