Geldilekuak antolatzeko laguntzak herrientzat
Herrientzako diruzko laguntza TXIK TXAK garraio publikoaren sareko geldilekuak helgarri egin ditzaten. Sostengu funtsen kopurua urtean 200 000 eurotarainokoa izan liteke.
Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 16a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Laguntzaren aurkezpena
Eskubide eta Aukeren Berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 11ko 2005-102 Legearen 45 eta 46 artikuluek behartzen dute helgarritasunerako eskema zuzentzailea presta eta gauzatzera.
Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua garraioen antolatzaile agintaria da eta, lege horren betetzearen ardura duenez, hiri sarearen helgarritasun moldeak zehaztu behar ditu.
Horrek honako hau dakar: 100 000 eta 200 000 euro arteko aurrekontu kopurua.
Hautagai izateko baldintzak
Laguntza Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren lurraldeko 161 herrientzat da (Euskal Elkargoaren 158 herriak, Ondres, Tarnoze eta Saint-Martin-de-Seignanx).
Hautagai diren gastuak
Mugikortasunen sindikatuaren esku hartze araudiak zehazten du aurrekontuaren banaketa:
- Bide propioko garraio kolektiboaren bideetan kokaturiko geldilekuak: % 100ean egituraren obraburuak bere kargura hartuak;
- Bide propioko garraio kolektiboaren bideetatik at: % 60 bideen kudeatzailearentzat (Departamendua, herria) eta % 40 mugikortasunen sindikatuak, geldileku bakoitzerako gehienez 5000 eurorekin.
Urteko gastua 100 000 eta 200 000 euro artekoa da, hau da, urtean 10-20 geldileku, geldileku bakoitza arauetan emateko batezbesteko gastua 10 000 eta 15 000 euro artekoa delarik.
Nire laguntza eskaria
Eskariak 2 alditan banaturik dira:
- Geldileku(ar)en antolaketa proiektua (aurreproiektuaren azterketa maila) igorri beharko zaie mugikortasunen sindikatuaren zerbitzuei, onarpen teknikoa eman dezaten geldilekuen antolaketa erreferentzien arabera;
- Lanak egin ondoren, dosier osoa igorriko zaio mugikortasunen sindikatuari. Dosierrak honako hauek ekarri beharko ditu: ohar teknikoa, kokalekuen planoa, geldilekuaren antolaketa planak eta lanen kopuruaren kitapen xehea.
Dokumentu baliagarriak
- Délibération du 4 avril 2019 PDF - 2 orriak - 872,23 Ko
- Référentiel technique pour l'aménagement des points d'arrêts PDF - 43 orriak - 2,73 Mo