Gertakari kulturalentzako sostengua
15.000 €-ra arteko laguntzak, Ipar euskal Herriko kultura elkarteak haien lana lurralde osoan hedatzen laguntzeko.
Eguneratzea:2025ko urtarrilaren 3a
Hautagaiei zabalik Bidaltzeko epemuga : 2025ko martxoaren 15
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke

Publiko hautagaiak
Dirulaguntza hau 1901 legedipeko elkarteentzako da:
- xede estatutario kulturala dutenak, honako sail artistikoetan salbuespenezko baimen berezirik izan ezean: antzerkia eta honekin loturiko arteak, dantza eta arte bisualak;
- haien egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoaren eremuan dutenak eta gutienez urte bateko izatea (edo, izen aldaketa soila izanez gero, aktibitate berarekin jarraitzea) justifikatzen dutenak;
- haien betebehar profesionalak bete dituztenak (soldaten eta zergen ordainketa, dagokien aktibitatearekin loturiko lege eta arauzko betebeharren errespetua, egile eskubideak, etab.);
- Gutienez Lanaldi Oso Baliokidean (LOB) norbait enplegatzea, postu administratibo batean Lan Kontratu Mugatuan (LKM) eta/edo Lan Kontratu Mugagabean (LKMg);
- Elkargoaren lurraldean gutienez urtean bi eguneko gertakari bat antolatzen dutenak (festibalak, erakustazokak, gertakari erakusketak, etab.), antzerkia eta honekin loturiko arteekin, dantzarekin, zinema eta arte bisualekin edo gazteentzako euskara/okzitaniera-gaskoizko literaturarekin loturikoak;
- Txostena aurkezteko mementoan gutienez urte bateko izatea edo, izen aldaketa soila izanez gero, aktibitate berarekin jarraitzea justifikatzen dutenak.
Hautagaiek urteko eta egiturako txosten bakarra aurkez dezakete.
Esleipen irizpideak
Dirulaguntzarako hautagai izan ahal izateko, proiektuak Euskal Elkargoaren kultura proiektuaren ardatz estrategikoekin egokitasunean egon behar du, eta gutienez honako lau xedetarik biri erantzun:
1. Haur eta gazteentzako kultura eskaintza kalitatezko, berritzaile eta sortzailea faboratzea
Helburu hori azpian diren irizpideekin neur daiteke bereziki:
- Elkartearen gaitasun profesionalak;
- Haurrei eta gazteei zuzenduriko obren sortzea, eta bereziki euskarazko edo okzitaniera-gaskoizko obrak;
- Haurrei eta gazteei zuzenduriko obren hedapena, eta bereziki euskarazko edo okzitaniera-gaskoizko obrak;
- Bitartekaritza eta/edo hezkuntza ekintza artistiko eta kulturala;
- Bitartekaritza eta/edo hezkuntza ekintza artistiko eta kulturalen bidez profesionalen esku hartzearekin praktika amateurra sustatzea (hezkuntza proiektu artistiko eta kulturalak, ikastaroak, maisu klaseak, topaketak erresidentzia denboran, tailerrak...).
2. Hurbilekoa, anitza eta kalitatezkoa den kultura eskaintza faboratu, elkargoaren lurralde osoan obren eta publikoaren hedatzea emendatzeko helburuz
Helburu hori azpian diren irizpideekin neur daiteke bereziki:
- Obren sortzea eta hauek hedatzea lurralde osoan, bereziki elkartearen finkatze herritik kanpo;
- Lurraldeko herri desberdinetatik heldu den publikoaren jatorria;
- Elkargoaren herri desberdinetan orotariko kultura ekintzak gauzatzea;
- Lurraldeko beste egitura batzuekin elkarlanean proiektuak garatzeko gaitasuna:
- Tarifa politika egokitua.
3. Helburutzat hartu den sail artistiko baten egituraketan parte hartzea: antzerkia eta honi loturiko arteak, dantza, musika eta arte bisualak
Helburu hori azpian diren irizpideekin neur daiteke bereziki:
- Dagokion sailean proiektu orokorrak izan duen eraginaren ebaluaketa egitea;
- Proiektu ekonomiko koherentea, baliabide anitzekoa;
- Enplegu kalifikatua eta iraunkorra sortu eta bermatzeko gaitasuna;
- Dagokion sailari loturiko aktibitateen garapena, tokiko lurraldean eta eskualdean / mugaz gaindi ospea duena;
- Irakaskuntza artistikoaren eta goi mailako formakuntzaren eremuetan etab. tutoretzaren eta esku hartzeen garapena.
4. Trantsizio ekologiko eta energetikoaren erronkak kontuan hartu, ingurumenean proiektu orokorraren inpaktu ezkorra murrizteko eta erronka solidarioak kontuan hartzeko
Helburu hori azpian diren irizpideekin neur daiteke bereziki:
- Ipar Euskal Herriko Klima Planarekin adostasunean elkartearen aktibitatearen diagnostikoa eta ekintzak gauzatzea, proiektu orokorrak ingurumenean duen inpaktua murrizteko xedez:
- Bidaia kolektiboak sustatzea edo antolatzea;
- Energia kontsumoa murriztea
- Elikagai sano eta iraunkorrak kontsumitzea;
- Hondakinen gutitzea eta berrerabilpena;
- Zirkuitu laburren praktika;
- Ipar Euskal Herriko Eusko monetaren baliatzea;
- Ondare kultural eta naturalaren arteko bitartekaritzaren indartzea;
- Elkartearen funtzionamenduaren erdian emazte eta gizonen arteko berdintasunaren eta diskriminazioaren kontrako borrokaren gaiak barne hartzen duten ekintzen zutik ezartzea.
Onartezintasuna
Honako ekimenak antolatzeko eskaerak ez dira onartuko:
- jarraian 2 egunekoak baino gutiagokoak diren noizbehinkako ekimenak;
- errotik lekukoak izateko xedea duten animazio eta aisialdiko ekimenak (herriko bestak, ihauteriak, erritualak, etab.);
- izaera erlijiozkoak, humanitariokoak, karitatezkoak, politikokoak edo sindikalekoak diren ekitaldiak;
- merkataritza izaerako ekitaldiak (feriak, hatu salerosketak, artisau merkatuak, Eguberriko merkatuak, ganer husteak, etab.);
- estatu mailako ekimenak (liburuaren besta, ondarearen eguna, musikaren besta, uztailaren 14a, etab.);
- egitura kultural baten urtebetetzearen karietara antolaturiko ekitaldiak;
- praktika artistikoko ikastaroak, akademiak eta maisu klaseak;
- Euskal Elkargoaren lurraldez kanpoko ekimenak
Sostengurako modalitateak
Dirulaguntzaren zenbatekoa honako modalitateen arabera esleitua eta kalkulatua da:
Laguntza mota | Perimetro aplikagarria | Laguntzaren zenbatekoa (€-tan) |
---|---|---|
Laguntza sozialak | Ekimena | Gehienez N-1 urteko orotariko kargen %10 |
Laguntza osagarria | Euskara / okzitaniera-gaskoia bonusa | 8.000 €-ra arte |
Funtzionamendurako laguntzaren zenbatekoak ezin du zergarik gabeko 15.000 € gainditu.
Laguntzen esleipenerako xehetasun eta baldintzak
Laguntza sozialak
Oinarrizko laguntzaren zenbatekoa apaltzen ahal da, edo zeroan utzi, N-1 urteko Emaitza Kontua eta Finantza Balantzean eginiko finantza analisien emaitzen arabera (soberakin, diruzaintza, funtsa propioen mailak...).
Urte batetik bestera aitzinkontuan gorabehera handiak diren kasuan, Euskal Elkargoak azken 2 edo 3 urteetako negozio zifraren bataz bestea kontuan hartzeko eskubidea bere egiten du.
Laguntza osagarria: euskara / okzitaniera-gaskoia bonusa
Eragile kulturalek euskara/okzitaniera-gaskoiari garrantzizko leku bat eman diezaieten sustatzeko, eragile bakoitzaren engaiamendu mailari lotuko zaion gainsari bat plantan emana da:
- 1. Engaiamendua: euskara/okzitaniera-gaskoiz komunikatzen dut
- 2. Engaiamendua: euskara/okzitaniera-gaskoizko zerbitzua eskaintzen dut
Engaiamendu horien eskuratzea errazteko, borondatezko eragile kulturalei hizkuntza politika mailako laguntza gehigarria eskainiko zaie.
Funtzionamendurako laguntza = oinarrizko laguntza + laguntza osagarria
funtzionamendurako laguntza oinarrizko laguntzaren eta laguntza osagarriaren metaketa da.
Laguntza Euskal Elkargoaren hedapen eta sorkuntza proiektuentzako laguntzei gehitzen ahal zaie. Baina ez zaie Euskal Elkargoaren irakaskuntza artistikoentzako eta Pindar proiektu Deialdiari gehitzen ahal.
Modalitate bereziak
- Funtzionamendurako laguntzaren onartzea hiru urteko alde anitzeko helburu eta baliabideen hitzarmenaren izenpetzearekin bat doa, baldintzapean berritu daitekeena eta, diru mailako laguntza baten esleitzearen eta/edo industria mailako ekarpen bidez (egoitzen eskura uztea, gaitasun teknikoen eskura ezartzea, etab.), gutienez Euskal Elkargoaren lurraldeko herri bat lotzen duena.
- Laguntza hitzarmen bidez adosturiko iraupenaren barnean berritu daiteke. Halere, laguntzaren zenbatekoa Euskal Elkargoaren Kontseilu iraunkorraren delibero bidez finkatzen da.
- Konbetzionamendua ez da derrigorrez alde anitzeko laguntza epealdia bukatzean berritzen. Ebaluaketa
Konbentzionamenduan finkaturiko helburuak urteko balantze bilkuran ebaluatzen dira, Kultura Partzuerren Zuzendaritzarekin.
Konbentzionamendutik ateratzea
konbentzionamenduaren azken urteko laguntzaren %50ean oinarrituz kalkulatua den urte bateko konbentzionamendutik ateratzeko laguntza baldintzapean eskaintzen ahalko zaie haien konbentzionamendua berrituko ez duten elkarteei.
Konbentzioamenduaz baliatzeko baldintzak gehiago betetzen ez dituzten elkarteak konbentzionamenduaren bukatzearen eta honen ez berritzearen aitzinean egon daitezke
Ene laguntza eskaera
Proiektu eramaileek haien hautagaitza txostena igor dezakete: Internet bidez sarean den hautagaitza formularioa betez.
Hautagaitzak txostena aurkeztean, posible den neurrian txostena osatzen duten dokumentuekin igorri behar dira.
Proiektu eramaileek haien proiektuaren ulermenerako baliagarri diren dokumentu guziak gehitzen ahalko dituzte. Elkargoko zerbitzuek dokumentu gehigarriak eskatzen ahalko dituzte.
Txostena eskuratzean, proiektu eramaile bakoitzari eskuratze agiria igorriko zaio 15 egunen barnean. Ez du neholaz ere txostenaren onargarritasuna iragartzen
Laguntzaren ordainketarako eta kontrolerako baldintzak beherago telekarga daitekeen Esparru Araudian zehazten dira.
Esleipen deliberoak
Eskaerak ikerketa tekniko batetik pasatzen dira. Ondotik, Kultura Batzordeari aurkezten zaizkio.
Proiektua onartzen bada, Kontseilu iraunkorrari bozka dezan aurkeztuko zaio Kontseilu iraunkorrak hartzen duen deliberoa lege kontrolerako Prefetari igortzen zaio.
Ondotik, proiektu eramaileari jakinarazte gutuna igortzen zaio.
Dirulaguntzaren ordainketa
Esleituriko 23.000 €-z gorako dirulaguntza ororentzako Euskal Elkargoaren eta proiektu eramailearen artean hitzarmena izenpetu behar da. Hitzarmenak dirulaguntzaren xedea deskribatzen du, baita proiektu eramailearen eta hirigune elkargoaren engaiamenduak ere.
Dirulaguntzaren ordainketa, hitzarmena proiektu eramaileak eta Euskal Elkargoko Lehendakariak edo honen ordezkariak izenpetu ondoren baizik ezingo da egin, dokumentu guziak helarazi direnaren baldintzarekin.
Ale bat izenpeturik igorri behar zaio txostena ikertu duen Euskal Elkargoko zerbitzuari. Ondotik, hitzarmena Prefekturako lege kontrolera igortzen da. Betearazlea den alea eskuratzean, dirulaguntzaren ordainketa ontzat ematen da.