Gizarte-garapeneko proiektuei laguntza

Finantza-laguntza ematea honako arlo hauetan gizarte-garapeneko proiektuak eta esperientziak gauzatu nahi dituzten elkarte eta herriei: autonomia, prekaritatea eta gizarte-dinamikak.

Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 14a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Diruzko laguntza Laguntza teknikoa

Internet bidez egin liteke

Euskal Elkargoko GEHZk (Gizarte Ekintzako Udal Zentroa) finantza-laguntza ematen die gizarte-garapeneko proiektuak eta esperientziak gauzatu nahi dituzten elkarteei, honako arlo hauetan: autonomia, prekaritatea eta gizarte-dinamikak.

Egitasmoak 3 atal ditu.
 

Atala: Autonomia

Ardatza: “Mendekotasuna duten pertsonak eta elbarrituak etxean atxikitzen laguntzea”

Zertan datza laguntza?

Esperimentu eta ekimen kolektiboak babestea, pertsonei etxean egoten laguntzeko.

Nork jaso dezake laguntza?

Elkarteek (estatutuak prefeturan erregistratuak dituztenak), herrriek.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

Proiektuaren ingeniaritza, komunikazioa, bideragarritasun-azterketa, proiektuaren sorrerarekin eta diseinuarekin lotutako beste funtzionamendu-gastu batzuk.

Zer irizpide bete behar ditu nire proiektuak?

Ez du zertan proiektu berritzailea izan behar, baina berrikuntza bat ekarri behar du instalatzen den lurraldean. Beharraren edo bideragarritasunaren azterketa funtsezkoa da proiektuaren egokitasuna babesteko. Lotura bat egin behar da gizarte-premien azterketarekin, proiektuaren izaerarako eskala egoki batean (Hirigune elkargoa, bizi eremua, herria, etab.).

Irizpide geografikoak

Proiektuaren sustatzaileak Hirigune elkargoaren perimetroan izan behar du administrazio-egoitza (edo adar baten froga aurkeztu). Proiektua perimetro beraren barnean kokatu behar da. Proiektuak herrien arteko irismena izan behar du, hau da, herri desberdinetako publikoentzat izan daiteke, edo herri baten mugak gainditzen dituen lurralde bat estaliko du. 

Proiektuaren dimentsio kolektiboa

Proiektua elkarte batek babesteak dimentsio kolektiboa duela adierazten du. Hala ere, beste faktore batzuk ere kontuan hartuko dira proiektuaren izaera kolaboratiboan: proiektuaren arduradunak, elkarte bat bada, beste bazkide publiko eta/edo pribatu batzuekin lan egiteko duen gaitasuna; herri batek beste bazkide batzuk inplikatzeko duen gaitasuna, elkarteak izan edo ez.

Trantsizio ekologikoa

Proiektu sustatzaileak dimentsio hori kontuan hartu behar du bere proiektua diseinatzean edo proiektua eramateko moduan.

Baterako finantzaketa publikoa

Proiektu sustatzaileak beste finantzaketa-erakunde publiko batzuekin dituen edo aurreikusten dituen kontaktuak adierazi behar ditu. Finantzatzaile publikoen arteko bilkura bat antola daiteke, proiektuaren izaeraren arabera. Euskal Elkargoko GEHZren inplikazioa bateragarria izan daiteke beste bazkide publiko batzuen finantza-engaiamenduarekin (Europa, Estatua, Eskualde Kontseilua, Departamentu Kontseilua, Herria).

Zenbatekoa izan daiteke finantza-laguntza?

Euskal Elkargoko GEHZk erabakiko du zenbateko laguntza emanen duen, proiektuaren beharren, beste finantza-bazkide publiko edo pribatuen parte hartzearen eta bere finantza-ahalmenaren arabera.

10 000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, hitzarmen bat finkatuko da. Hitzarmen horren arabera, proiektuaren arduradunak GEHZren finantzaketari esker abiatutako ekintzaren urteko ebaluazioa egin beharko du.

Urte anitzeko finantzaketa behar izanez gero, proiektuaren sustatzaileak urtero berritu beharko du eskaera.

Ardatza: “Hiriguneetan eta landa-eremuetan etxebizitzaren eta mugikortasunaren arloan belaunaldien arteko elkarte-esperientziak garatzea eta babestea”

Zertan datza laguntza?

Etxearen eta MAPOren (Mendekotasuna duten Adineko Pertsonen Ostatalekua) arteko bizileku-proiektuen edo mugikortasun-proiektuen aitzineko azterketetan edo inkestetan laguntzea.

Nork jaso dezake laguntza?

Elkarteek (estatutuak prefeturan erregistratuak dituztenak), tokiko agintariek, establezimendu pribatuek, publikoeak eta erdi publikoek (errentatzaile sozialak).

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak


Proiektuaren ingeniaritza, komunikazioa, bideragarritasun-azterketa, proiektuaren sorrerarekin eta diseinuarekin lotutako beste funtzionamendu-gastu batzuk.

Zer irizpide bete behar ditu nire proiektuak?

Beharraren edo bideragarritasunaren azterketa funtsezkoa da proiektuaren egokitasuna babesteko.

Lotura bat izan behar da gizarte-premien azterketarekin, proiektuaren izaerarako eskala egoki batean (Hirigune elkargoa, bizi eremua, herria, etab.). Proiektuak bat etorri behar du Tokiko Bizileku Programaren lehentasun estrategikoekin.

  • Irizpide geografikoak

Proiektuaren sustatzaileak Hirigune elkargoaren perimetroan izan behar du administrazio-egoitza (edo adar baten froga aurkeztu). Proiektua perimetro beraren barnean kokatu behar da. Proiektuak herrien arteko irismena izan behar du, hau da, herri desberdinetako publikoentzat izan daiteke, edo herri baten mugak gainditzen dituen lurralde bat estaliko du.

  • Proiektuaren dimentsio kolektiboa

Proiektua elkarte batek babesteak dimentsio kolektiboa duela adierazten du. Hala ere, beste faktore batzuk ere kontuan hartuko dira proiektuaren izaera kolaboratiboan: proiektuaren arduradunak, elkarte bat bada, beste bazkide publiko eta/edo pribatu batzuekin lan egiteko duen gaitasuna; herri edo alokatzaile sozial batek beste bazkide batzuk inplikatzeko duen gaitasuna, elkarteak izan edo ez.

  • Trantsizio ekologikoa

Proiektu sustatzaileak dimentsio hori kontuan hartu behar du proiektua diseinatzean edo proiektua eramateko moduan.

  • Baterako finantzaketa publikoa

Proiektu sustatzaileak beste finantzaketa-erakunde publiko batzuekin dituen edo aurreikusten dituen kontaktuak adierazi behar ditu. Finantzatzaile publikoen arteko bilkura bat antola daiteke, proiektuaren izaeraren arabera. Euskal Elkargoko GEHZren inplikazioa bateragarria izan daiteke beste bazkide publiko batzuen finantza-engaiamenduarekin (Europa, Estatua, Eskualde Kontseilua, Departamentu Kontseilua, Herria).

 Zenbatekoa izan daiteke finantza-laguntza?

Euskal Elkargoko GEHZk erabakiko du zenbateko laguntza emanen duen, proiektuaren beharren, beste finantza-bazkide publiko edo pribatuen parte hartzearen eta bere finantza-ahalmenaren arabera.

10 000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, hitzarmen bat finkatuko da. Hitzarmen horren arabera, proiektuaren arduradunak GEHZren finantzaketari esker abiatutako ekintzaren urteko ebaluazioa egin beharko du.

Urte anitzeko finantzaketa behar izanez gero, proiektuaren sustatzaileak urtero berritu beharko du eskaera.

Atala: Prekaritatea

Ardatza: “Herritar ahulenei harrera edo zerbitzua eskaintzea”

Zertan datza laguntza?

Pobrezia larrian direnentzako instalazioak sortzea, kudeatzea edo eskuragarri jartzea.

Nork jaso dezake laguntza?

Elkarteek (estatutuak prefeturan erregistratuak dituztenak), herriko etxeek.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

Proiektua sortzeko eta diseinatzeko funtzionamendu-gastuak (bideragarritasun-azterketa, proiektua sortzea).

Proiektua gauzatzeko inbestimendu-gastuak (obralari publikoaren kasuan, Euskal Hirigune Elkargora bideratzea).

  • Proiektuaren egokitasuna

Ostatu-proiektu baten kasuan (aterpetzea, etxebizitza soziala, hotel soziala), ekimena Estatuarekin lankidetzan gauzatu behar da (DDETS (Departamenduko Enplegu, Lan eta Elkartasun Zuzendaritza) zuzendaritza deszentralizatuaren bidez,), hura baita esparru horretan eskumena duen eragile instituzionala. 

Edozein proiektu motatarako, beharraren edo bideragarritasunaren azterketa funtsezkoa da proiektuaren egokitasuna babesteko. Lotura bat izan behar da gizarte-premien azterketarekin, proiektuaren izaerarako eskala egoki batean (Hirigune elkargoa, bizi eremua, herria, etab.) eta dauden eskemekin (larrialdietarako ostatu-plana, Tokiko Bizileku Programaren, egoera ahulean dauden pertsonei ostatu emateko departamenduko ekintza-plana (PDALPD), etab.). 

  • Irizpide geografikoak

Proiektuaren sustatzaileak Hirigune elkargoaren perimetroan izan behar du administrazio-egoitza (edo adar baten froga aurkeztu). Proiektua perimetro beraren barnean kokatu behar da. Proiektuak herrien arteko irismena izan behar du, hau da, herri desberdinetako publikoentzat izan daiteke, edo herri baten mugak gainditzen dituen lurralde bat estaliko du.

  • Trantsizio ekologikoa

Proiektu sustatzaileak dimentsio hori kontuan hartu behar du proiektua diseinatzean edo proiektua eramateko moduan.

  • Baterako finantzaketa publikoa

Proiektu sustatzaileak beste finantzaketa-erakunde publiko batzuekin dituen edo aurreikusten dituen kontaktuak adierazi behar ditu. Finantzatzaile publikoen arteko bilkura bat antolatuko da, proiektuaren izaeraren arabera. Euskal Elkargoko GEHZren inplikazioa bateragarria izan daiteke beste bazkide publiko batzuen finantza-engaiamenduarekin (Estatua, Familien Laguntza Kutxa, Departamentu Kontseilua, Herria).

Zenbatekoa izan daiteke finantza-laguntza?

Euskal Elkargoko GEHZk erabakiko du zenbateko laguntza emanen duen, proiektuaren beharren, beste finantza-bazkide publiko edo pribatuen parte hartzearen eta bere finantza-ahalmenaren arabera.

Funtzionamendurako dirulaguntzaren kasuan, 10 000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, hitzarmen bat finkatuko da. Hitzarmen horren arabera, proiektuaren arduradunak GEHZren finantzaketari esker abiatutako ekintzaren urteko ebaluazioa egin beharko du.

Urte anitzeko finantzaketa behar izanez gero, proiektuaren sustatzaileak urtero berritu beharko du eskaera.

Inbestimendurako dirulaguntzaren kasuan, proiektuaren kudeaketa publikoaren kasuan, Euskal Hirigune Elkargoak zuzenean aztertuko du finantzaketa-eskaera, GEHZk ez baititu proiektu horiek kudeatzen. Era berean, lehiaketa funtsaren bidez, herri proiektuen sostengatzeari buruz herriek Herri Elkargoaren araudiaren bidez helarazitako eskaerei erantzutea posible izanen da.

Ardatza: "Publiko ahulen enpleguaren bidez gizarteratzea sustatzea"

Zertan datza laguntza?

Integrazio ekonomikoko jardueren inkubazioa eta garapena bultzatzea. 

Nork jaso dezake laguntza?

Elkarteek (estatutuak prefeturan erregistratuak dituztenak), jarduera ekonomikoaren bidezko integrazioaren sektoreko enpresek (Gizarteratze enpresa, Laneratzeko aldi baterako enpresa, Gizarteratze tailerra eta obra, Bitarteko elkartea, Gizarteratzeko eta Kualifikaziorako Enpresaburuen Elkartea).

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

Proiektuaren ingeniaritza, bideragarritasun-azterketa, proiektuaren garatzearekin lotutako funtzionamendu-gastuak.

Zer irizpide bete behar ditu nire proiektuak?

Beharraren edo bideragarritasunaren azterketa funtsezkoa da proiektuaren egokitasuna babesteko. Lotura bat izan behar da gizarte-premien azterketarekin, proiektuaren izaerarako eskala egoki batean (Hirigune elkargoa, bizi eremua, herria, etab.).

Proiektuaren egokitasuna hainbat irizpideren arabera ebaluatuko da: posizionamendua/lehiakideak; proiektu eramaleak teknikoki eta komertzialki garatzeko duen gaitasuna; lana lortzeko zailtasunak dituzten biztanle-kategoriei arreta ematea (gazteak, emakumeak, seniorrak); proiektuak lurralderako eremurako duen balio erantsia.

  •  

Proiektuaren sustatzaileak Hirigune elkargoaren perimetroan izan behar du administrazio-egoitza (edo adar baten froga aurkeztu). Proiektua perimetro beraren barnean kokatu behar da. Proiektuak herrien arteko irismena izan behar du, hau da, herri desberdinetako publikoentzat izan daiteke, edo herri baten mugak gainditzen dituen lurralde bat estaliko du.

  • Proiektuaren dimentsio kolektiboa

Proiektuaren elkarte-izaera balioetsiko da, proiektu arduradunak bere proiektuan lagun diezaioketen beste bazkide publiko eta/edo pribatu batzuengana hurbiltzeko duen gaitasunaren bidez (herriko etxeak, Departamendu Kontseilua, "Pôle emploi" (Frantziako enpleguaz arduratzen den erakunde publikoa), "Mission Locale" (16 eta 25 urte arteko gazteei integrazio profesional eta sozialean laguntzen dien zerbitzu publikoa), formakuntza-erakundeak, merkataritza-enpresak...).

  • Trantsizio ekologikoa

Proiektu sustatzaileak dimentsio hori kontuan hartu behar du proiektua diseinatzean edo proiektua eramateko moduan.

 

  • Baterako finantzaketa publikoa

Proiektu sustatzaileak beste finantzaketa-erakunde publiko batzuekin dituen edo aurreikusten dituen kontaktuak adierazi behar ditu. Finantzatzaile publikoen arteko bilkura bat antola daiteke, proiektuaren izaeraren arabera. Euskal Elkargoko GEHZren inplikazioa bateragarria izan daiteke beste bazkide publiko batzuen finantza-engaiamenduarekin (Europa, Estatua, Eskualde Kontseilua, Departamentu Kontseilua, Herria).

Zenbatekoa izan daiteke finantza-laguntza?

Euskal Elkargoko GEHZk erabakiko du zenbateko laguntza emanen duen, proiektuaren beharren, beste finantza-bazkide publiko edo pribatuen parte hartzearen eta bere finantza-ahalmenaren arabera.

10 000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, hitzarmen bat finkatuko da. Hitzarmen horren arabera, proiektuaren arduradunak GEHZren finantzaketari esker abiatutako ekintzaren urteko ebaluazioa egin beharko du.

Urte anitzeko finantzaketa behar izanez gero, proiektuaren sustatzaileak urtero berritu beharko du eskaera.

Atala: Dinamika sozialak

Ardatz estrategikoa: “Egiturak, proiektuak eta esperimentuak diruz laguntzea, herritarren parte-hartzeari bultzada bat emanez”

Zertan datza laguntza?

Elkarte-proiektu berritzaileen garapenean laguntzea, herritarrak herriaren bizian mugiaraziz (60 eta 75 urte artekoak barne).

Nork jaso dezake laguntza?

Elkarteek (estatutuak prefeturan erregistratuak dituztenak).

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

Funtzionamendu-gastuak edo ekipamendu arinen erosketa-gastuak.

 Zer irizpide bete behar ditu nire proiektuak? 

Ez du zertan proiektu berritzailea izan behar, baina berrikuntza bat ekarri behar du instalatzen den lurraldean. Beharraren edo bideragarritasunaren azterketa funtsezkoa da proiektuaren egokitasuna babesteko. Lotura bat egin behar da gizarte-premien azterketarekin, proiektuaren izaerarako eskala egoki batean (Hirigune elkargoa, bizi eremua, herria, etab.).

  • Irizpide geografikoak

Proiektuaren sustatzaileak Hirigune elkargoaren perimetroan izan behar du administrazio-egoitza (edo adar baten froga aurkeztu). Proiektua perimetro beraren barnean kokatu behar da. Proiektuak herrien arteko irismena izan behar du, hau da, herri desberdinetako publikoentzat izan daiteke, edo herri baten mugak gainditzen dituen lurralde bat estaliko du. 

  • Proiektuaren dimentsio kolektiboa 

Proiektua elkarte batek babesteak dimentsio kolektiboa duela adierazten du. Hala ere, beste faktore batzuk ere kontuan hartuko dira proiektuaren izaera kolaboratiboan: elkarteak beste bazkide publiko eta/edo pribatu batzuekin lan egiteko duen gaitasuna; elkarteak Herriko etxearekin eta kolektibitateekin  dituen loturak (edo proiektua finkatuko den herriko GEUZa); elkarteak herritarrengana zuzenean iristeko duen gaitasuna, elkarteetan parte hartzen ez dutenak barne, eta, bereziki, herritar berriak; herritarrak ahalduntzeko duen gaitasuna.

  • Trantsizio ekologikoa

Proiektu sustatzaileak dimentsio hori kontuan hartu behar du bere proiektua diseinatzean edo proiektua eramateko moduan.

  • Baterako finantzaketa publikoa

Proiektu sustatzaileak beste finantzaketa-erakunde publiko batzuekin dituen edo aurreikusten dituen kontaktuak adierazi behar ditu. Finantzatzaile publikoen arteko bilkura bat antola daiteke, proiektuaren izaeraren arabera. Euskal Elkargoko GEHZren inplikazioa bateragarria izan daiteke beste bazkide publiko batzuen finantza-engaiamenduarekin (Europa, Estatua, Eskualde Kontseilua, Departamentu Kontseilua, Herria).

Zenbatekoa izan daiteke finantza-laguntza?

Euskal Elkargoko GEHZk erabakiko du zenbateko laguntza emanen duen, proiektuaren beharren, beste finantza-bazkide publiko edo pribatuen parte hartzearen eta bere finantza-ahalmenaren arabera.

10 000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, hitzarmen bat finkatuko da. Hitzarmen horren arabera, proiektuaren arduradunak GEHZren finantzaketari esker abiatutako ekintzaren urteko ebaluazioa egin beharko du.

Urte anitzeko finantzaketa behar izanez gero, proiektuaren sustatzaileak urtero berritu beharko du eskaera.

Nahitaezko egiaztagiriak:

Osatua izateko, laguntza-eskabideak honako dokumentu hauek izan behar ditu:

Proiektuaren egitura juridikoari buruzko dokumentuak:

  • elkartearen estatutu sinatuen copia
  • Aldizkari ofizialean argitaratzearen fotokopia
  • Administrazio Kontseiluaren eta Bulegoaren osaera
  • azken aldiko jarduera-txostenak
  • Biltzar nagusiak onartutako eta erakundeko lehendakariak eta diruzainak ziurtatutako azken aldiko kontuak eta emaitzen kontua.
  • proiektua babesten duen egitura juridikoaren izeneko Bankuko nortasun agiria

Proiektua aurkezteari buruzko dokumentuak:

  • eskaera-inprimakia (ikus beherago)
  • proiektuaren deskribapen zehatza, proiektua gauzatzeko aurreikusitako egutegiarekin
  • aurreikusitako aurrekontua, gastuetan eta diru-sarreretan orekatua, dirulaguntza eskatzen den urterako.

Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa 23 000 €-tik gorakoa bada, erantsi honako hauek ere:

  • azken finantza aldiko biltzar nagusien agiriak 
  • azken 3 finantza aldietako bilanak eta emaitzen kontuak, dagozkien kontu mandatariaren txostenekin batera, jasotako dirulaguntza publikoen zenbateko osoa 153 000 €-tik gorakoa bada.
  • Oharra: 23 000 €-tik gorako dirulaguntzetarako, hitzarmen bat sinatu behar da, 2000ko ekainaren 6ko 2001-495 Dekretuaren xedapenen arabera. Dekretu horren bidez, erakunde publikoek emandako laguntzen finantza-gardentasunari buruzko 2000ko apirilaren 12ko 2000-321 Legearen 10. artikulua aplikatu zen.

Euskal Elkargoko GEHZk eskaera izapidetzeko beharrezkoak diren edozein dokumentu gehigarri eska dezake.

Nire dirulaguntza eskaera:

Dirulaguntza eskaera aurkezten laguntzeko eta zure proiektua aipatzeko, jar zaitez harremanetan gure talde arduradunarekin, helbide honetan: n.arthapignet@communaute-paysbasque.fr

Eskabideak honela aurkez daitezke:

Euskal Elkargoko Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroa 

Foch etorbidea, 15 - CS 88 507 - 64185 BAIONA CEDEX