Hedapenerako laguntza
Ikuskizun biziko, musikako eta arte bisualetako artista profesionalak programazioan laguntzeko hiru baliabide.
Eguneratzea:2025(e) ko abenduaren 14a
Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2025ko uztailaren 3
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke
Zergatik hedapenerako laguntza?
Osasun krisiaren ondotik sorturiko 2021-2023 sostengu plana zen BERPIZTUren segida hartuz, Euskal Hirigune Elkargoak lurraldeko artistak haien sorkuntzak hedatzen laguntzeko borondatea baieztatzen du. 2023ko otsailean bozkatu zen Euskal Elkargoaren Kultura Proiektuaren baitan sartuz, baliabide horiek lurraldean hurbileko kultura eskaintza anitza sostengatzean eta sail artistikoak egituratzean parte hartzen dute.
Aldi berean ikuskizun bizia (antzerkia, dantza, zirkua, txotxongiloak, etab.), musika eta ikusmen arteak hunkitzen ditu.
Hauen helburua da:
- Lurraldeko artista profesionalen sorkuntzen hedapena sostengatzea,
- Tokiko artisten enplegu kulturala eta iraunkortasuna sostengatzea, hedapen sare berrietara iritsi daitezen ahalbidetuz,
- Euskal Elkargoko lurraldean eta haratago sorkuntza artistikoaren ospea sustatzea,
- Artistak haien egituraketan eta garapenean laguntzea.
Ordainduriko laguntzak, lurraldeko ekonomia osoaren sostengatzean parte har dezaten, euskotan ordain daitezke.
Beherago laguntza horiei buruzko xehetasun guziak atzeman itzazu, baita zure laguntza eskaera txostenak aurkeztea ahalbidetuko dizun plataformarako lotura ere.
1.1 BALIABIDEA - Ikuskizun bizia eta musika: Eskualdatze kontratu baten baitako hedapenerako laguntza
Baliabide honek, ikuskizun biziaren (antzerkia, karrika arteak, dantza, zirkua eta txotxongiloak) eta musikaren alorrean aritzen diren lotiko konpainiak eta artistak sostengatzeko helburua du. Eskualdatzearen %40 eta %50 arteko kostua haren gain hartuz, Euskal Elkargoak tokiko artisten programatzea sustatu nahi du, bai Ipar Euskal Herrian baita hemendik kanpo ere.
Modalitateak
Programatzeak eskualdatze kontratu baten izenpetzeari bide eman behar dio.
Laguntza eskualdatzearen %40ko kostuari dagokio, goreneko muga urteko eta onuradun bakoitzeko 10 saiotara edo 5.000 €-tara mugatua da.
Euskarazko edo Okzitaniera-Gaskoizko hedapen proiektuentzako, laguntzak eskualdatzearen %50eko kostua barne hartzen du. Goreneko muga, urteko eta onuradun bakoitzeko 10 saiotara edo 6.000 €-tara mugatua da. Hedapen proiektuak hizkuntza desberdinetan aurkezten dituzten artistentzako, 6.000 €-ko goreneko muga, Euskarazko edo Okzitaniera-Gaskoizko hiru ikusgarriren ondotik aktibatuko da.
Kontratuaren baitan enplegaturiko artista eta teknikarien ordainsariak gutieneko sozialak errespetatu behar ditu.
- Euskal Elkargoak 2024ko urtarrilaren 1ean kontuan harturiko gutieneko sozialen taula indikatiboa:
| Langile kopurua | Gutieneko sozialak (soldata gordina)* |
| 1 | 150 € |
| 2 | 300 € |
| 3 | 450 € |
| 4 | 600 € |
| 5 | 750 € |
| 6 | 900 € |
| 7 | 1050 € |
| 8 | 1200 € |
| 9 | 1350 € |
| 10 | 1500 € |
*Syndeacen hitzarmenezko gutieneko soldatan oinarritua
MODALITATE BEREZIAK
Euskal Hirigune Elkargoko eremuko ostatu eta tabernetan gertatzen diren hedapen proiektuek ezin dute diru laguntza hau eskatu, ostalari eta tabernariek EHEk diruztatzen duen "GIP Café culture" dispositiboa erabiltzen ahal dutelako horretarako.
Onuradunak
Laguntza antzerkiaren eta honekin loturiko arteen (zirkua, txotxongiloak...), dantzaren eta musika sailetakoak diren artista profesionalei zuzentzen zaie, ordezkatzen dituen egitura baten (konpainia, ekoizpen enpresa...) babesa dutelarik :
- helburu estatutario kulturala dutenak lehenago aipaturiko sail artistikoaren baitan;
- haien egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoaren eremuan dutenak eta gutienez urte bateko izatea (edo, zen aldaketa soila izanez gero, aktibitate berarekin jarraitzea) justifikatzen dutenak
- ikusgarrien enpresa lizentziaren jabe direnak
Egutegia
Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke, 2025eko azaroaren 7ra arte.
Kontseilu Iraunkorraren egutegia eta txostenak aurkezteko epemuga beherago den “erabilbidea” dokumentua atzeman itzazu.
Ebaluaketa
Laguntzaren onuradun bakoitzak Euskal Hirigune Elkargoak eginiko sostenguaren ebaluaketarako edo balantzerako elkartzeko eskaera orori erantzun behar dio.
Argibideak
Laguntza bakoitza dagokion saileko erreferenteak tratatzen du:
| Antzerkia eta honi loturiko arteak (zirkua, txotxongiloak) | Julie Bercetche | j.bercetche@communaute-paysbasque.fr |
| Euskarazko/Gaskoia-okzitanierazko antzerkia eta dantza sailak | Xabina Claverie-Urruty | x.claverieu@communaute-paysbasque.fr |
| Musika saila | Annelise Arnaud-Cazamayou | a.arnaud@communaute-paysbasque.fr |
1.2 BALIABIDEA - Ikuskizun bizia eta musika: Estatuak labelizaturiko eragile bidezko zuzeneko enplegu baten baitako hedapenerako laguntza
Baliabide honek, ikuskizun biziaren (antzerkia, karrika arteak, dantza, zirkua eta txotxongiloak) eta musikaren alorrean aritzen diren tokiko konpainiak eta artistak sostengatzeko helburua du. Enplegatzailearen %40 eta %50 arteko kostua haren gain hartuz, Euskal Elkargoak tokiko artistak Ipar Euskal Herrian programatzea sustatu nahi du.
Modalitateak
Programatzeak, labelizaturiko egitura bidezko artisten eta teknikarien zuzeneko enpleguari bide eman behar die (eskualdatze kontratutik pasa gabe).
Laguntzak enplegatzailearen kostu osoaren %40 bere gain hartzen du. Goreneko muga, urteko eta onuradun bakoitzeko 10 saiotara edo 5.000 €-tara mugatua da.
Euskarazko edo Okzitaniera-Gaskoizko hedapen proiektuentzako, laguntza eskualdatzearen %50eko kostuari dagokio. Goreneko muga, urteko eta onuradun bakoitzeko 10 saiotara edo 6.000 €-tara mugatua da. Hedapen proiektuak hizkuntza desberdinetan aurkezten dituzten artistentzako, 6.000 €-ko goreneko muga Euskarazko edo Okzitaniera-Gaskoizko hiru ikusgarriren ondotik aktibatuko da.
Kontratuaren baitan enplegaturiko artista eta teknikarien ordainsariak gutieneko sozialak errespetatu behar ditu.
- Euskal Elkargoak 2024ko urtarrilaren 1ean kontuan harturiko gutieneko sozialen taula indikatiboa:
| Langile kopurua | Gutieneko sozialak (soldata gordina)* |
| 1 | 150 € |
| 2 | 300 € |
| 3 | 450 € |
| 4 | 600 € |
| 5 | 750 € |
| 6 | 900 € |
| 7 | 1050 € |
| 8 | 1200 € |
| 9 | 1350 € |
| 10 | 1500 € |
*Syndeacen hitzarmenezko gutieneko soldatan oinarritua
Onuradunak
Estatuak labelizaturiko proiektu artistiko eta kulturalak garatzen dituzten egitura profesionalak, haien egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldean dutenak eta lurraldeko artistak enplegatzen dituztenak.
Egutegia
Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke, 2025eko azaroaren 7ra arte.
Kontseilu Iraunkorraren egutegia eta txostenak aurkezteko epemuga beherago den “erabilbidea” dokumentua atzeman itzazu.
Ebaluaketa
Laguntzaren onuradun bakoitzak Euskal Hirigune Elkargoak eginiko sostenguaren ebaluaketarako edo balantzerako elkartzeko eskaera orori erantzun behar dio.
Argibideak
Laguntza bakoitza dagokion saileko erreferenteak tratatzen du:
| Antzerkia eta honi loturiko arteak (zirkua, txotxongiloak) | Julie Bercetche | j.bercetche@communaute-paysbasque.fr |
| Euskarazko/Gaskoia-okzitanierazko antzerkia eta dantza sailak | Xabina Claverie-Urruty | x.claverieu@communaute-paysbasque.fr |
| Musika saila | Annelise Arnaud-Cazamayou | a.arnaud@communaute-paysbasque.fr |
1.3 BALIABIDEA - Arte bisualak: Artista-autoreentzako hedapenerako laguntza
Baliabide honen helburua artista-autoreek arte bisualen eremuan garatzen dituzten proiektuen hedapena sostengatzea da. Ordainsariaren %40 haren gain hartzearekin, Euskal Elkargoak artista-autoreen lanaren aitortzan eragin nahi du eta egile eskubideak kontuan hartzea sustatu.
Modalitateak
Laguntza %40ko ordainsari artistikoari dagokio, “Akitania Berriko ordainketa artistikorako erreferentzian” finkatzen dituen aktibitateen baitan:
- jendaurreko ikusgarri baterako eskubidea
- topaketa publikoak
- erakusketen muntaketa
- erakusketa baten sorkuntza
praktika artistikoko tailerrei eta obra baten sorkuntzari, segimenduari eta gauzatzeari loturiko ordainketa artistikoak ez ditu laguntzarako baldintzak betetzen.
Argibide gehiago: http://reseau-astre.org/contrat-de-filiere/referentiel/
Ordainketa artistikoa kontratu baten baitakoa izan behar da (autore eskubideen eskualdatzea edo zuzenbide arrunteko beste kontratuak).
Baliabidearen goreneko muga, urteko eta onuradun bakoitzeko 5.000 €-tara mugatua.
Onuradunak
Artista-autoreak:
- arte bisualen eremuan (arte grafiko eta plastikoen saila): info gehiago hemen
- SIRET zenbaki bidezko identifikatzea
- Euskal Elkargoaren lurraldean bizi direnak
Egutegia
Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke, 2025eko azaroaren 7ra arte.
Kontseilu Iraunkorraren egutegia eta txostenak aurkezteko epemuga beherago den “erabilbidea” dokumentua atzeman itzazu.
Ebaluaketa
Laguntzaren onuradun bakoitzak Euskal Hirigune Elkargoak eginiko sostenguaren ebaluaketarako edo balantzerako elkartzeko eskaera orori erantzun behar dio.
Argibideak
Laguntza bakoitza dagokion saileko erreferenteak tratatzen du:
| Arte Bisualak saila | Amaia Licheratcu | a.licheratcu@communaute-paysbasque.fr |