Herriak helbideratze sistema eguneratzen laguntzea
Euskal Hirigune Elkargoko herriei laguntza teknikoa eta metodologikoa ematea, helbideratze-prozesuarekin (bideen izenak eta zenbakiak) segi dezaten eta datuak Frantziako Helbideen Base Nazionalean (BAN) zabal ditzaten.
Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 18a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Laguntza teknikoa
Xede-publikoa
Hirigune Elkargoko 158 herriek helbideak eguneratzeko zerbitzu komunarekin bat egitea aukera dezakete, betiere Frantziako Helbideen Base Nazionalean (BAN) BAL formatuko tokiko helbideen base bat badute.
Zertarako balio du laguntza horrek?
Helbideak eguneratzeko zerbitzu komunak etengabe bermatzen du herriei helbideratzean laguntzea, laguntza metodologiko, tekniko eta koordinazio laguntzaren bidez. Laguntza horren baitan sartzen dira:
- Aditu-ebaluazio metodologikoa
- helbideratze-doktrina eguneraturik atxikitzea;
- tokiko jagoletza eta jagoletza nazionala.
- Aditu-ebaluazio teknikoa
- Helbideen Base Nazionalean helbideratzea eraikitzeko eta zabaltzeko tresna bat eskura jartzea. Tresna hau GéoBasque-n ostatatua da (Elkargoko GISen);
- tresnaren mantentzea eta bilakaera teknikoa;
- tresnen arteko elkarreragingarritasuna (aukera teknikoen arabera).
- Herriak formatzea eta tresnaren erabiltzaileen kontuak administratzea
- Laguntza tekniko eta metodologiko jarraikia
- Proiektuaren koordinazioa helbideratze arloko eragileen artean (SDIS*, DGFIP*, Fibre64, EHEko hizkuntza-zerbitzua, EHE barneko helbideratzearen erabiltzaileak: hondakinen bilketa, fiskalitatea, ura, lurzoru eskubidearen baimena*), eta herrien artean, herriarteko bideak edo bide mugakideak. harmonizatzeko.
*SDIS = suteen eta salbamenduen departamenduko zerbitzua
*DGFIP = Finantza Publikoen Zuzendaritza Nagusia
* ADS = Lurzoru eskubidearen baimena
Gainera, Euskal Hirigune Elkargoak eskuragarri jartzen du Elkargoko datuen oinarrira sartzeko GIS tresna (Geografía-informazioko Sistema).
Zerbitzuaren kostua
2023ko urtarrilaren 1az geroztik, helbideak eguneratzeko zerbitzu komunean parte hartzeko herriek ordaindu behar dute, eta hitzarmen bat sinatu behar da.
Izen ematea edo ezeztatzea noiznahi egin daitezke. Urtesaria herriko biztanleriaren araberakoa da.
| Taldea | Biztanle kopurua | Kostua (Hego Lapurdiko elkargoa izan ezik) | Kostua (Hego Lapurdiko elkargoarentzat) |
|---|---|---|---|
| C1 | 10 000tik 60 000ra | 1 400 € | 350 € |
| C2 | 5 000tik 9 999ra | 900 € | 225 € |
| C3 | 2 000tik 4 999ra | 750 € | 188 € |
| C4 | 500dik 1 999ra | 500 € | 125 € |
| C5 | 200dik 499ra | 175 € | Herririk ez |
| C6 | 0tik 199ra | 75 € | Herririk ez |
Zergatik tarifa espezifiko bat Hego lapurdiko elkargorako?
Hego Lapurdiko herriek jadanik badute helbideak eguneratzeko tresna bat, partekatutako GIS zerbitzu komunean sartua. Urtesarian, laguntza metodologikoa eta proiektuaren koordinazioa soilik sartzen dira.
Izen-emate eskaera
Eskaerak urtean zehar egin daitezke.
Helbideak eguneratzeko zerbitzu komunean parte hartu nahi duten herriek Herriko kontseiluan deliberatu beharko dute eta sinatutako hitzarmenaren bi ale itzuli beharko dituzte herriek helbide honetara:
Euskal Hirigune Elkargoa
LEAB ZON*, Administrazio eta Finantza Zerbitzua
Foch Marexalaren hiribidea, 15 - CS 88 507 - 64185 BAIONA
*DGA STAH = Direction Générale Adjointe Stratégie Territoriale, Aménagement et Habitat
*LEAB ZON = Lurralde estrategiaren, Antolaketaren eta Bizilekuaren Zuzendariordetza Nagusia
Beherago, Herriko kontseiluan eztabaidatzeko proposamen bat aurkituko duzu (deskargatzeko), baita hitzarmen-eredu bat ere.
deskargatzeko
- Convention d'adhésion au service commun mutualisé adressage PDF - 8 orriak - 172,95 Ko
- Délibération en conseil communautaire du 10 décembre 2022 (adressage) PDF - 6 orriak - 422,34 Ko
- Proposition de délibération en conseil municipal d'adhésion au service commun de mise à jour de l'adressage DOCX - 25,04 Ko
Laguntza behar dut
Edozein informazio nahi izanez gero, Euskal Hirigune Elkargoko helbideratze-misioarekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetara idatziz:
adressagecommunaute-paysbasquefr edo online harremanetarako formularioa betez.
Ohiko galderak
Zergatik da garrantzitsua helbideratze ona izatea?
Helbideratzearen definitzea eta eguneratzea erronka garrantzitsua dira zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako, baina baita lurraldeko herritarren eta enpresen eguneroko bizitzarako ere. BAN (Helbideen Base Nazionala), Open Datako erreferentzia-oinarriaren helburua, helbide-erabiltzaile guztiek erabiltzea da:larrialdi-zerbitzuek, Postak, erakunde publikoek, enpresa pribatuek eta abarrek.
Erreferentzia-oinarri bakar horretan helbideak eguneratuta edukitzearen helburua, administrazio-izapideak gardenagoak eta sinpleagoak izatea da.
Zein gunetan kontsulta ditzaket Helbideen Base Nazionalaren (BAN) datuak?
BAN Helbide Basearen datuak adresse.data.gouv.fr webgunean kontsulta daitezke.
Nahitaezkoa al da helbideratze prozesua herri batentzat?
Bai. 2022ko otsailaren 21eko 2022–217 Legeak, bereizketa, deszentralizazioa eta deskontzentrazioari buruzkoak (3DS legea), herriek helbideratze-arloan duten eskumena aitortzen du. Bide publikoak eta zirkulazioari irekitako bide pribatuak izendatzera eta zenbakitzera behartzen ditu. Helbideratzea, Helbideen Tokiko Basearen (BAL) oinarrizko formatu estandarizatuan definitzen da. Herri bakoitzeko BALek Helbideen Base Nazionalaren datu-basea elikatzen du.