Herriei laguntza, okzitaniera-gaskoi zerbitzu bat sortzeko
Herriei finantza-laguntza eta laguntza teknikoa: langile baten hartzea, hizkuntza-politikaren proiektua elkarrekin eraikitzea.
Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 16a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Testuingurua eta apustuak
Euskal Elkargoaren okzitaniera-gaskoiaren aldeko hizkuntza-politikaren helburua hizkuntza zabaltzeko ekimenak bultzatzea da, okzitaniera-gaskoia herrien eskumenetan integratzearen alde lan eginez.
Herriko Etxe handientzat (10.000 biztanletik gorakoak), okzitaniera-gaskoiaz arduratuko den teknikari bat zerbitzuetan egotea da tokiko hizkuntza-politika garatzeko modurik eraginkorrena eta handinahiena.
Horretarako, Herriko Etxeetan okzitaniera-gaskoi zerbitzuak sortzeko eta garatzeko laguntza ezartzea proposatzen da.
Nori zuzendua da egitasmoa
Egitasmo 10.000 biztanletik gorako herrietara zuzendua da bereziki, baina neurri ertaineko herriek ere erabil dezakete, zerbitzua hainbat herrien artean partekatzeko aukerarekin.
Euskal Elkargoaren laguntza
Euskal Elkargoak, apalduz joanen den finantza-ekarpena eskaintzen die herriei 3 urtez, teknikari-lanpostu bat sortzeko, honako muga hauetara arte:
- 15 000 € lehen urtean,
- 10 000 € bigarren urtean,
- 5 000 € hirugarren urtean.
Laguntza teknikariaren lan-denborarekiko proportzionala izan daiteke.
Euskal Elkargoko zerbitzuek lagundu dezakete herriko hizkuntza-politikaren proiektua eraikitzen eta lankidetza-hitzarmena idazten.
Laguntza behar dut
Hobekuntza kontratuari buruzko edozein informazio nahi izanez gero, igorri mezu bat helbide honetara: f.lartigotcommunaute-paysbasquefr