Herrien antolaketako ingeniaritzarako laguntza
Herrietako antolaketa proiektuak sustengatzeko ingeniaritzarako laguntzak. Urririkako zerbitzua.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 20a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Laguntza teknikoa
Internet bidez egin liteke
Zein da laguntzaren helburua?
Lurraldeko hautetsiek adierazi dituzten beharrei erantzuteko gisan, Euskal Hirigune Elkargoak antolaketa proiektuetan herriak sostengatzeko lurraldeko ingeniaritza zerbitzua plantan eman zuen 2017an.
Misio horrek, herri guziek haien egiturazko proiektuetarako sostengua eskura dezaten ahalbidetzeko borondatea agertzen du, bereziki bizilekuari, mugikortasunari, lurralde antolaketarik, energiari... loturiko politika publikoetarako.
- “Proiektu gisako” ikusmoldea, antolaketa proiektu orokorraren zerbitzuko gai guzien osagarritasuna bermatzen duena;
- “Antolaketari dagokion aldez aitzineko azterketa” laguntza funtsa, herriaren diru mailako ahalmenaren araberakoa dena eta azterketaren zenbatekoaren %50era iritsi daitekeena;
- Urririkako zerbitzua, herrien eskura dena;
- Interfaze zerbitzua, Elkargoko politika estrategikoen eta herrietako proiektuen artean.
Zein zerbitzu mota?
- Behaketa eta diagnostikorako laguntza;
- Estrategiaren ontzea, proiektu eta tresnen diseinua, ebaluatzea;
- Egingarritasun azterketak: aukera, aitzin egitasmoa, egitasmoa;
- Finantzamendu bilaketak;
- Gomendioak;
- Obra agintaritzarako sostengua.
Zein dira hautagai diren herriak?
Laguntza hori Euskal Hirigune Elkargoko 12.500 biztanletik beherako herri guzientzako da.
Ene laguntza eskaera
Desmartxa 4 urratsetan:
1- Esku hartze eskaera
Herriak Lurralde-eremuko arduradun teknikoarekin posta elektroniko bidez edo posta (ohiko harremanak) bidez harremanetan sartzen da, antolaketa proiektu baterako laguntza eskaera egiteko.
2- Eskaeraren azterketa
Lurralde-eremuak esku hartze araudiaren irizpideen araberako proiektuaren onargarritasuna aztertzen du eta, beharrez, birbideratzen du.
3- Misio proposamena
Izendaturiko proiektuburua herriarekin elkartzen da, bisita txostena idazten du, eskaera eta proiektuaren nondik norakoak zehazten ditu eta herriari igortzen dio onar dezan. Adostasunik bada, herriak onarturiko antolaketa fitxa igortzen du.
4- Esku hartzearen onartzea
Proiektua “Lurralde Estrategia, Antolaketa eta Bizilekuko” AZOko (Antolaketa Zuzendaritza Orokorra) hautetsiz osaturiko balioztatze batzordeari aurkezten zaio. Proiektuak Elkargoaren diru mailako parte hartzea berekin ekartzen duen kasuan, azken hau Elkargo kontseiluari delibera dezan aurkezten zaio.