Ibai-errekak eta ertzak zaintzeko aholkuak
Diagnostikoa eta aholkuak urririk nire ibai-erreka zaintzeko egin beharrekoetaz (landaredia, sendotze lanak) ibai ertzen higadura edo uholde arazoak dituzten bizitegientzat.
Eguneratzea:2024(e) ko abuztuaren 27a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Laguntza teknikoa
Onuradunak
Euskal Elkargoak uholdeen prebentzioaren eskumena zuzenean duen arroetan bizi den pertsona fisiko nola moral oro. Hau da:
- Euskal Kostaldeen sektorean;
- Errobi sektorean;
- Biduzeren sektorean.
Euskal Elkargoak bere eskumena beste bati utzi dion sektoreetako antzeko laguntzen ezagutzeko:
- IAISM-SMBAM delakoarekin jar zaitez harremanetan Aturriren behealderako;
- OMUASM-SIGOM delakoarekin jar zaitez harremanetan Ühaitzaren eta Uhaitzen Sektorerako.
Laguntzaren azalpena
Elkargoaren ibai teknikari bat arituko da nire bizilekuan eta diagnostikoa emanen dit egin beharrekoen aholkuekin ditudan arazoen arabera eta alde tekniko eta araudikoak kontuan hartuz: landarediaren zaintza, sendotze lanak, etab.
Bisitaren luzea dituzun arazoen araberakoa izanen da. 30 minutu eta 2 oren artean aurreikus ezazu egoera korapilatsurik bada.
Nola jaso laguntza?
Laguntza horren jasotzeko, Euskal Elkargoaren ibai teknikariekin jar zaitez harremanetan: rivierescommunaute-paysbasquefr
Teknikariak deituko zaitu data baten adosteko. Igurikatze epea 2 aste eta 2 hilabete artekoa da.
Ibaiertzak eta ibaiak zaintzeko gure aholkuak hemen ikus: «Ene jabetzako erreka zaintzen dut».