Ikasleen ekimenetarako deialdia (AIE)

25 000 €-ko dirulaguntza urtean, ikasleek Ipar Euskal Herriko Campus-eko elkarteetan parte har dezaten laguntzeko.

Eguneratzea:2026(e) ko ekainaren 6a

Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2024ko azaroaren 24

Diruzko laguntza

Proiektu deialdi hau hetsirik da eta ezin duzu hautagaitza aurkeztu.

Aurkezpena

Proiektuak dituzten Ipar Euskal Herriko Campus-eko ikasleen elkarte-engaiamendua laguntzea eta babestea:

  • formakuntza-ibilbideei lotutako hezkuntza-proiektuak
  • garapen kolektibo eta solidarioko proiektuak
  • kultura-sorkuntza eta ondarearen balorizazioa sustatzen duten proiektuak
  • kirolaren eta elikaduraren bidez osasun ona sustatzera bideratutako proiektuak

25 000 €-ko aurrekontu orokorra, urtero aurkeztuko dena.

Egutegia

Proiektu deialdi hau hetsirik da eta ezin duzu hautagaitza aurkeztu.

Hautagarritasun-irizpideak

  • Egitasmo honetan parte hartzeko eskaera Ipar Euskal Herriko Campus-eko ikasleen elkarte batek aurkeztu behar du. Hau da, ez da banakako eskaerarik onartuko.
  • Aurkeztutako proiektuek pedagogia-, kultura- edo kirol-arlokoak izan beharko dute. Ekimen zibikoak eta solidarioak barne hartu beharko dituzte eta/edo Ipar Euskal Herriko Campusa garatzen lagundu beharko dute. Kolokio-, kongresu- eta mintegi-proiektuak (ikerketa-laborategi batekin lankidetzan) eta oporraldi- edo turismo-proiektuak (rally-etan parte hartzea, ikasle-jaiak, integrazio-asteburuak, etab.) ezin dira aurkeztu;
  • Proiektuak hasia den ikasturtean abiatu beharko dira, eta ezin izanen dira ikasturte horretatik haratago luzatu.
  • Ikasleen ekimenetarako deialdiaz eta dagokion prozeduraz gain, ez da beste finantzaketarik emanen.

Prozedura

Eskabide-txostenak, proiektuaren deskribapena, aurrekontu orokorra, eskaeraren zenbatekoa eta elkartearen bankuko nortasun agiria erantsita, posta elektronikoz bidali behar dituzte ikasle-elkarte interesadunek zuzenean Goi Mailako Hezkuntza, Ikerketa eta Prestakuntza Zuzendaritzara, deialdi bakoitzerako ezarritako epemuga baino lehen, indarrean dagoen formatua nahitaez erabiliz (10 orri gehienez).

Kontaktua

Armelle Roncin– a.roncincommunaute-paysbasquefr
Goi Mailako Hezkuntzako Ikerketa eta Formakuntzako misio karguduna
Foch etorbidea, 15 - 64 185 Baiona Cedex

Laguntza behar dut

Proiektu deialdiari buruzko galderarik baduzu, jar zaitez harremanetan “Goi Mailako Irakaskuntza, Ikerketa eta Formakuntza” Zuzendaritzarekin.

Armelle Roncin - Misio karguduna: a.roncincommunaute-paysbasquefr

Chrystelle Latxague - Zuzendaria: c.latxaguecommunaute-paysbasquefr