Ikuskizun bizia sorkuntza artistikoko proiektuentzako sostengua
Euskal Elkargoaren lurraldean erresidentzia artistikoak sortzeko laguntzak
Eguneratzea:2025ko urtarrilaren 3a
Hautagaiei hetsirik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke

Proiektu deialdi hau hetsirik da eta ezin duzu hautagaitza aurkeztu
Laguntzaren epealdia
Laguntza hau urte osoan eskaintzen da.
Helburuak
- Haurrei eta gazteei zuzenduriko sorkuntza artistiko profesionala edo euskarazko edo okzitaniera-gaskoizko antzerkia eta honekin loturiko arte sorkuntza artistiko profesionala sostengatzea.
- Talde artistikoak haien egituraketan eta garapenean laguntzea eta tokiko, eskualdeko, mugaz gaindiko, estatu mailako edota nazioarteko sare profesionalen baitan sar daitezen ahalbidetzea.
Publiko hautagaiak
Dirulaguntza hori honakoei zuzentzen zaie:
- Publiko gaztearentzako sorkuntza proiektuak:
- Antzerkia eta honekin loturiko arteak, dantza eta musika sailetako profesionalak;
- Euskal Elkargoaren lurraldeko edo kanpoko ikuskizun biziko talde artistiko profesional oro.
- Publiko guziei zuzenduriko euskara/okzitaniera-gaskoizko antzerki sorkuntza proiektuentzako:
- Antzerkia eta honekin loturiko arteak sailetako profesionalak;
- Euskal Elkargoaren lurraldeko edo kanpoko ikuskizun biziko talde artistiko profesional oro.
Hautagaiek urteko eta egiturako txosten bakarra aurkez dezakete
Estimatzeko irizpideak
Proiektua estimatzeko irizpideak honako hauek dira:
- Urraspide artistikoa: formulazioa, argumentatzea, originaltasuna, zorroztasuna, lantzen diren gaiaren edo gaien ikerketa maila, Euskal Elkargoaren euskara/okzitaniera-gaskoizko gazteria eta antzerkia proiektuaren lerro artistikoarekin bat egitea;
- Proiektua eramaten duen talde artistikoa: sektorearen aitortza (kolektibitateek, partzuerrek, profesionalek... emaniko babesa), esperientzia maila, formakuntza maila, elkarlan artistikoak (kanpoko ikuspegia, aholku artistikoak, partzuerrak...), bitartekaritza gaitasuna (hezkuntza artistiko eta kulturala, sentsibilizatzea, bitartekaritzarako tresnak...);
- Proiektuaren bideragarritasuna: egingarritasun teknikoa, aitzinkontu zenbatetsiaren koherentzia, proiektuarentzat mobilizatu diren taldeentzako aurreikusiriko ordainketa, proiektu eramailearen finantza egoera, garaturiko partzuergoak (tokikoa, eskualdekoa, mugaz gaindikoa, estatu mailakoa), produkzioaren koherentzia (koprodukzioak, aitzin-erosteak, partzuer publiko/pribatuen diru mailako babesa...), planifikaturiko egutegia (ekoizpena eta hedapena), gutienez bi data dituen hedapenerako plan finkoa Euskal Elkargoaren lurraldean;
- Trantsizio ekologiko eta energetikoaren erronkak eta elkartasunezko erronkak kontuan hartzea, proiektuak ingurumenean lukeen inpaktu ezkorra apaltzeko, emazte/gizon berdintasunaren errespetuan eta diskriminazioen aurkako borrokan parte hartzeko eta ondare natural eta kulturalaren arteko bitartekaritza indartzeko gisan.
Irizpide guziak aztertuko dira konpainiaren eta honen garapenaren arabera (finantza egoera, aitzineko ekoizpenaren eta hedapenaren muntaketa, ikusgarrien ustiaketa).
Sostengurako modalitateak
Sorkuntza artistikorako laguntzak Euskal Elkargoko funtzionamendurako laguntzarekin metatu daitezke.
Laguntza horrek erresidentzia artistikoak finantzatzen ditu. Euskal Elkargoak erresidentzia artistikorako bi aukera (ezin dira metatu) eskaintzen ditu:
- Sorkuntza erresidentzia
- Ikerketa/animazio erresidentzia
Sorkuntza erresidentzia
Honako gastuak ordaintzen dira: soldatak, erresidentzia artistikoan gutienez 5 egunez presente diren artista/teknikari bakoitzaren ostatatze eta apairu gastuak.
Erresidentziaren ordainketak 10 laneguneko goreneko muga du, 20.000 €-ko mugan.
Euskara/okzitaniera-gaskoizko sorkuntzentzako, ordainketak 15 eguneko goreneko muga du, 25.000 €-ko mugan.
Erresidentzia lekua talde artistiko bakoitzaren eskura utz daiteke, ordaintzen den erresidentziaren iraupena barne hartzen duen gehienezko 3 asteko iraupenarentzako. Erresidentziaren egiazko iraupena talde artistiko bakoitzarekin adosten da, sorkuntza laguntzeko eskuragarri den urteko aitzinkontuaren mugan.
Sasoi bakoitzean gehienez 3 talde artistikori harrera eginen zaie, zeinen lantaldeak 9 eta 14 pertsona artekoak izanen diren. Tokiko konpainiei arreta berezia eskainiko zaie.
Esleitzen den dirulaguntzaren zenbatekoa honako modalitateen arabera kalkulatzen da:
Ordainketa motak | Zenbatekoa €-tan (eguneko eta pertsonako) |
---|---|
Soldata gordina 2022ko ekainaren 1eko Syndeacen tarifen arabera | 113,44 € |
Nagusien kotizazioak | 58,85 € |
Soldata osoa | 172,29 € |
Soldata garbia | 87,85 € |
Apairuak | 35 € |
Ostatatzea | 25 € eta 60 € artean (itsasbazterreko zerrendako ostatatzearentzat) |
Garraioa | Ez, ostatatze gasturik sortzen ez duten Euskal Elkargoaren lurraldeko talde artistikoentzat izan ezik. Tokiko garraioak 0,35 €/km-ren heinean ordaintzea, lan egin den erresidentzia egunentzat (eskura diren kredituen mugan) |
Ikerketa-bitartekaritza erresidentzia
Ikerketa-bitartekaritza erresidentzia 10 laneguneko epealdikoa da, zeinean talde artistiko bakoitzak ikerketa erresidentziarako denbora eta bitartekaritzarako denbora aldizkatzen dituen.
Esperimentazioari eta ikerketari eskaintzen zaion laborategiko denbora da (teknika berriak, teknologia numerikoak, bideoa, bitartekaritza molde berriak, etab.). Ez du ikusgarri bat ondorio izaten baina lurraldeko publiko jakin batekin elkartzeko eta mintzatzeko mementoetarako parada eman lezake.
Ikerkuntza denborari dagokionez, sorkuntza laguntzarako baldintza berak aplikatzen dira: erresidentzia artistikoan presente diren artista/teknikari bakoitzaren soldaten, ostatatzearen eta apairu gastuen ordainketa. Ordainketaren goreneko muga 20.000 €-ko da.
Bitartekaritza denborari dagokionez, honako gastu gehigarriak ordaintzen dira: artista bakoitzak bermaturiko bitartekaritza ordu bakoitza eta dagozkien garraio gastuak.
Ordainketa motak | Zenbatekoa €-tan eguneko eta pertsonako |
---|---|
Soldata gordina 2022ko ekainaren 1eko Syndeacen tarifen arabera | 113,44 € |
Nagusien kotizazioak | 58,85 € |
Soldata osoa | 172,29 € + 60€ bitartekaritza orena |
Soldata garbia | 87,85 € |
Apairuak | 35 € |
Ostatatzea | 25 € eta 60 € artean (itsasbazterreko zerrendako ostatatzearentzat) |
Garraioa | Ez, bitartekaritza denborarentzako izan ezik. Tokiko garraioak 0,35 €/km-ko heinean ordaintzea (eskura diren kredituen mugan) |
Ebaluaketa
Kultura Partaidetzen Zuzendaritzari balantze kalifikatzailea eta finantzarioa helarazi behar zaio, berantenik lehen ikusgarria eman eta 6 hilabetera edo ikerketa-bitartekaritza erresidentzia bukatu eta 3 hilabetera.
Laguntzen esleipenerako xehetasun eta baldintzak
Laguntza sozialak
Oinarrizko laguntzaren zenbatekoa apaltzen ahal da, edo zeroan utzi, N-1 urteko Emaitza Kontua eta Finantza Balantzean eginiko finantza analisien emaitzen arabera (soberakin, diruzaintza, funtsa propioen mailak...).
Urte batetik bestera aitzinkontuan gorabehera handiak diren kasuan, Euskal Elkargoak azken 2 edo 3 urteetako negozio zifraren bataz bestea kontuan hartzeko eskubidea bere egiten du.
Laguntza osagarria: euskara / okzitaniera-gaskoia bonusa
Eragile kulturalek euskara/okzitaniera-gaskoiari garrantzizko leku bat eman diezaieten sustatzeko, eragile bakoitzaren engaiamendu mailari lotuko zaion gainsari bat plantan emana da:
- 1. Engaiamendua: euskara/okzitaniera-gaskoiz komunikatzen dut
- 2. Engaiamendua: euskara/okzitaniera-gaskoizko zerbitzua eskaintzen dut
Engaiamendu horien eskuratzea errazteko, borondatezko eragile kulturalei hizkuntza politika mailako laguntza gehigarria eskainiko zaie.
Funtzionamendurako laguntza = oinarrizko laguntza + laguntza osagarria
funtzionamendurako laguntza oinarrizko laguntzaren eta laguntza osagarriaren metaketa da.
Laguntza Euskal Elkargoaren hedapen eta sorkuntza proiektuentzako laguntzei gehitzen ahal zaie. Baina ez zaie Euskal Elkargoaren irakaskuntza artistikoentzako eta Pindar proiektu Deialdiari gehitzen ahal.
Modalitate bereziak
- Funtzionamendurako laguntzaren onartzea, baldintzapean berritu daitekeen urte bat eta hiru urte arteko alde anitzeko helburu eta baliabideen hitzarmenaren izenpetzearekin doa, diru mailako laguntzen eta/edo industria mailako ekarpenen bidez (egoitzen eskura ezartzea, gaitasun teknikoak eskura ezartzea, etab.) bederen Euskal Elkargoaren lurraldeko herri bat partzuer ezartzen duena.
- Laguntza hitzarmen bidez adosturiko iraupenaren barnean berritu daiteke. Halere, laguntzaren zenbatekoa urtero Euskal Elkargoko Kontseilu iraunkorraren delibero bidez finkatzen da.
- Konbentzionamendua ez da derrigorrez alde-anitzeko laguntza epealdia bukatzean berritzen. Ebaluaketa
Konbentzionamenduan finkaturiko helburuak Kultura Partzuerren Zuzendaritzarekin urtero egiten den balantze bilkuran ebaluatzen dira.
Konbentzionamendutik ateratzea
Konbentzionamenduaren azken urteko laguntzaren %50ean oinarrituz kalkulaturiko urte bateko konbentzionamendutik ateratzeko laguntza baldintzapean eskaintzen ahalko zaie haien konbentzionamendua berrituko ez duten elkarteei.
Konbentzioamenduaz baliatzeko baldintzak gehiago betetzen ez dituzten elkarteak konbentzionamenduaren bukatzearen eta honen ez berritzearen aitzinean egon daitezke.
Ene laguntza eskaera
Proiektu eramaileak haien hautagaitza txostena igor dezakete:
- Ahalaz Internet bidez sarean den hautagaitza formularioa betez;
- Posta elektroniko bidez, egituraren lehendakariak eta legezko ordezkariak izenpeturiko hautagaitza txostena t.biscary@communaute-paysbasque.frhelbidera igorriz;
- Posta bidez, hautagaitza txostena egituraren lehendakariak eta legezko ordezkariak izenpeturik honako helbidera igorriz: Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza 15, Foch Etorbidea Kultura Zuzendaritza CS 88507 64185 Baiona cedex
Hautagaitzak txostena aurkeztean, posible den neurrian txostena osatzen duten dokumentuekin igorri behar dira.
Proiektu eramaileek haien proiektuaren ulermenerako baliagarri diren dokumentu guziak gehitzen ahalko dituzte. Elkargoko zerbitzuek dokumentu gehigarriak eskatzen ahalko dituzte.
Dirulaguntza txostena eskuratzean, proiektu eramaile bakoitzari eskuratze agiria igorriko zaio 15 egunen barnean. Ez du neholaz ere txostenaren onargarritasuna iragartzen.
Laguntzaren ordainketarako eta kontrolerako baldintzak beherago telekarga daitekeen Esparru Araudian zehazten dira.
Esleipen deliberoak
Eskaerak ikerketa tekniko batetik pasatzen dira. Ondotik, Kultura Batzordeari aurkezten zaizkio.
Proiektua ontzat ematen bada, Kontseilu iraunkorrari bozka dezan aurkezten zaio. Kontseilu iraunkorrak hartzen duen deliberoa lege kontrolerako Prefetari igortzen zaio.
Ondotik proiektu eramaileari jakinarazte gutuna igortzen zaio.
Dirulaguntzaren ordainketa
Esleituriko 23.000 €-z gorako dirulaguntza ororentzako, Euskal Elkargoaren eta proiektu eramailearen artean hitzarmena izenpetu behar da. Hitzarmenak dirulaguntzaren xedea deskribatzen du, baita proiektu eramailearen eta hirigune elkargoaren engaiamenduak ere.
Dirulaguntzaren ordainketa proiektu eramaileak eta Euskal Elkargoko Lehendakariak edo honen ordezkariak hitzarmena izenpetu ondoren baizik ezingo da egin, dokumentu guziak helarazi izanaren baldintzarekin.
Ale bat izenpeturik igorri behar zaio txostena ikertu duen Euskal Elkargoko zerbitzuari. Ondotik, hitzarmena Prefekturako lege kontrolera igortzen da. Betearazlea den alea eskuratzean, dirulaguntzaren ordainketa ontzat ematen da.