Laborantzarako ur eta saneamendu tarifa berezia
2024ko urtarrilaren 1.az geroztik laborariek harturiko kontu guziei aplika daitezkeen “laborantzarako tarifak” deituriko tarifa bereziak, uraren tarifen emendaketa leuntzeko eta arintzeko helburua dutenak.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 19a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Internet bidez egin liteke
Testuingurua
2023ko uztailaren 1eko delibero bidez, Elkargo Kontseiluak ur eta saneamenduaren gutieneko tarifak onartu zituen, baita lurraldeko 158 herrietan aplika daitezkeen ur eta saneamenduaren tarifak eta hauen ordainketa egutegia ere. Tarifei buruzko eztabaidaren ondotik, 2023ko abenduaren 15eko Elkargo Kontseiluan laborarientzako neurri bereziak onartu ziren tarifen bilakaeraren eragina arintzeko gisan laborantza munduko testuinguru ekonomikoki hertsagarria kontuan hartuz.
Plantan emaniko neurriak
2024ko urtarrilaren 1.az geroztik laborariek harturiko kontu guziei aplika daitezkeen “laborantzarako tarifak” deituriko tarifa bereziak, uraren tarifen emendaketa leuntzeko eta arintzeko helburua dutenak:
- Tarifa handiagoak dituzten herrientzako, uraren eta saneamenduaren parte aldakorrak gutieneko tarifara mugatuz;
- Urteko edateko uraren fakturako partearen emendatzea mugatuz;
“Laborantzarako kontagailu berdeak” hauei loturiko tarifa mailako neurriekin
“Laborantzarako kontagailu berdea” ureztatzeko baliatzen den ura soilik neurtzen duen kontagailua da, abereek edateko, hazkuntzarako edo beste erabilpenetarako eraikinek ez baitute isurkirik eragiten.
Gainera, “laborantzarako kontagailu berdeari” loturiko fakturak honakoez libratuko da:
- saneamendu kolektiboko parteak,
- bilketa sareen modernizatzeko zergaren partea eta etxe kutsadura zergaren partea, Aturri eta Garonako Uraren Agentziaren zergentzako indarrean den araudian aurreikusia den bezala.
Laborantzarako kontagailuaren “uraren” parte finkoa, zergarik gabeko urteko/kontagailuko 20 €-koa izanen da
“Laborantzarako kontagailu berde” baten ezaugarriak jadanik betetzen dituzten kontagailuek loturiko tarifa neurriez baliatuko dira.
Etxaldean (ur zikinik sortzen ez dituztenak) eta bizitegian kontagailu komunak dituzten laborariek Euskal Elkargoak finantzaturiko laborantzarako kontagailu berde baten plantan ezartzea galdegiten ahalko dute, eta kontagailua ezarri ondoko sareen aldaketa laborarien gain izanen da.
Publiko hautagaiak
“Laborari” gisa ulertzen da:
- Baserrialde eta itsas arrantza kodeko L. 311-1 artikuluaren arabera laborantzan ari den laborantza ustiatzailea:
- gutienez 18 urte dituzten eta aktibitate nagusi edo sekundario gisa izena emana duten laborantza ustiatzaile pertsona fisikoak (banakako gisa ari direnak);
- aktibitate sekundarioan MSAko kide diren 18 urtez gorako laborantza ustiatzaile pertsona fisikoak (banakako gisa ari direnak), elkartasunezko kotizatzaileak, eta epe laburrean jarduera nagusi gisa instalatzeko proiektua aurreikusia duen laborantza test-eremuan onduriko estatutua;
- helburutzat laborantza duten laborantza ustiatzaile pertsona moralak (sozietate baten baitan eta elkarteetan ari direnak).
- laborantza ustiatzaile batasunak: parteen %100 laborantza ustiatzaileek dituzten (beherago agertzen den zentzuan) egitura kolektiboak (hauen artean GIE, CUMA eta elkarteak) edo esklusiboki laborantza ustiatzailez osatuak direnak (beherago agertzen den zentzuan);
- IKKS (interes kolektiboko kooperatiba sozietatea) edo EKS (ekoizpenerako kooperatiba sozietatea) gisa kudeaturiko etxaldeak.
Egin beharreko desmartxak
“Laborantza” tarifa berezituez baliatzeko eta, behar balitz, Euskal Hirigune Elkargoak finantzaturiko “laborantzarako kontagailu berde” baten instalatzea galdegiteko, baitezpadakoa da laborantzarako ur eta saneamendu tarifa berezirako eskaera formularioa betetzea
- Internet bidez, sarean den formularioa betez;
- posta elektroniko bidez helbidera beherago den formularioa telekargatuz;
- posta bidez, beherago telekarga daitezkeen formularioa eta frogagiriak honako helbidera igorriz:
Euskal Hirigune Elkargoa
Uraren, Itsasbazterraren eta Inguru naturalen Zuzendaritza
15 Foch etorbidea
CS 88507 64185 BAIONA Cedex
Derrigorrezko frogagiriak
- Etxalde buru estatutua (nagusia / bigarren mailakoa) justifikatzen duen MSAren agiria eta baita kidetze iraupena ere
- Egitura kolektiboa den kasuan, osaketaren agiria eta baita kide bakoitzarentzako MSAren agiria.