Mendi biziak proiektu-deialdia: euskal mendia biziaraziko duten proiektuetarako
2 000 €-rainoko dirulaguntzak, publiko zabala Euskal mendiko aktibitate eta erronkei sentsibilizatzea helburu duten proiektuen sustengatzeko. Tokiko eragile guziei irekia: elkarteak, zerbitzu-emaileak, alhapideen kudeatzaileak, mendiguneen kudeatzaileak, turismo bulegoak, establezimendu publikoak
Eguneratzea:2026(e) ko ekainaren 30a
Hautagaiei zabalik Bidaltzeko epemuga : 2026ko irailaren 30
Diruzko laguntza
Proiektu-deialdiaren helburua
Mendiko jardueren arteko elkarbizitzaren antolaketaren harira, Euskal Hirigune Elkargoak, Euskal Mendiko Eskualdeko Parke Naturala aitzinetik itxuratzeko Sindikatu Mistoarekin lankidetzan, Euskal Mendiko erronkak eta jarduerak publiko zabalari ezagutarazteko bidea eskaintzen duten gertakari/ekitaldi/animazio andana bat sustatu nahi ditu.
Hartzaileak
Tokiko egitura orok aurkez dezake hautagaitza: elkarteak, jarduera hornitzaileak, bazkalekuetako kudeatzaileak, mendiko guneetako kudeatzaileak, turismo bulegoak, erakunde publikoak.
Partikularrak ezin dira proiektu-deialdi honetara aurkeztu.
Hautagarri diren proiektu motak
Proiektuek honako baldintzak bete behar dituzte:
• Euskal Mendia egiten duena publikoari ulertarazteko giltzak ematen dituzten gertakariak, ekitaldiak edo animazioak izan, mendiko jarduerak, ofizioak, antzeak, ekoizkinak, baliabideak, ondarea eta abar aurkeztuz eta balioan ezarriz;
• Euskal Mendian hartzeko ohitura onak publikoari ezagutarazteko aukera ere izan, EPNak daraman “Mendia, Errespetua” urraspidearekin loturan, jokabideen aldaketa akuilatzeko, eta mendiko erabiltzaile desberdinak eta ondarearen zaintza hobeki kontuan hartuak eta errespetatuak izan daitezen (kabalekin eta basa animaliekin hartu beharko jarrera, ibiltzea eta aparkatzea, norbere buruaren eta besteen segurtasuna, ingurumenaren eta mendiko ekonomiaren zaintza);
• Gertakariak lurraldean eta ingurumenean ukanen dituen eraginak murriztu (hondakinik ez edo guti, garbiketa segurtatua edozein gisaz, ekoizkin birziklagarriak edo berrerabilgarriak, ingurunea eta bertako jarduerak guti kaltetzea...).
Proposaturiko ekitaldiak 2027an iragan behar dira euskal mendiko lurraldean, eta mota guzietako publikoari zuzendua izan dakizkioke. Arreta berezia jarriko zaio haurrak errezibitzean eta mendia ezagutzeari buruz sentsibilizatzean. Ahalaz, eta proposaturiko jarduerek ahalbidetzen duten heinean, indar bat eginen da ahalmen urriko publikoa errezibitzeko.
Laguntzaren zenbatekoa
Proiektu ekarleek eskatzen duten diru laguntzaren zenbatekoa zehaztu behar dute beren beharren arabera, ekintzaren aurrekontu bat eta finantzaketa plan bat aurkeztuz.
Esleituriko diru laguntzaren zenbatekoa aztertua da proiektuaren egokitasunaren arabera, proiektu-deialdiak finkaturiko helburuei eta lehentasunezko irizpideei begira, aurkezturiko gastuei begira, finantzaketa planaren seriostasunari begira eta eskaturiko laguntzaren palanka-efektuari begira. Diru laguntza 500 eta 2 000 € artekoa izan daiteke.
Nire hautagaitza dosierra
Hautagaitza osatu behar du behar bezala osaturiko inprimakiak.
Hautagaitzak bidali behar dira 2026ko ekainaren 30a eta irailaren 30aren artean, helbide honetara: montagne.paysbasque@communaute-paysbasque.fr
- Proiektu deialdiaren araudia PDF - 5 orriak - 450,33 Ko
- Hautagaitza-orria DOCX - 174,66 Ko
Laguntza esleitzeko eta ordainketa egiteko baldintzak
Proiektuak honako lehentasunezko irizpideen arabera aztertuak izanen dira:
• Proiektu-deialdiak eskatzen dituen helburuei ekarririko erantzuna,
• Lankidetza alderdi handia, Euskal Mendiko jarduera edo/eta ondare desberdinak batzeko/gurutzatzeko/kontuan hartzeko bidea eskaintzen duelarik,
• Alderdi berritzailea ohitura onei sentsibilizatzeko eran,
• Xedetzat harturiko publikoak, berezik haurrak eta mendia guti ezagutzen dutenak,
• Mendiko herrietan akuilaturiko gizarte dinamika.
Laguntza behar dut
Laguntza edo xehetasunak eskatzeko, hauetako batekin harremanetan sartu:
Emmanuelle YOHANA: 05 59 57 89 63 / 06 73 78 97 87 edo e.yohana@communaute-paysbasque.fr
Cécile AGUERRE: 06 50 79 66 58 edo c.aguerre@communaute-paysbasque.fr
Kattin TEILLERIE: 05 59 57 89 54 edo k.teillerie@communaute-paysbasque.fr