Mendi jakitateak proiektu deialdia euskal mendian

Diru eta teknika mailako laguntza euskal mendian antzeak transmititzera akuilatzeko bidea eskaintzen duten proiektuak sustatzeko.

Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 22a

Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2025ko irailaren 28

Diruzko laguntza

Proiektu deialdiaren helburua

Proiektu deialdi hori Euskal Hirigune Elkargoko Mendia Batzordearen xedetik sortu da, 2023-2026 Mendia Politikaren harira harturiko engaiamenduekin loturan, euskal mendiko antze bereziak agerian ezartzea delarik helburua, jarduera ekonomikoei lotuak (eskulangintza, laborantza-artzaintza, oihangintza...), baita tokiko kultura eta ondareari ere (hizkuntza, dantza, kantua, antzerkia, kirolak eta aisialdiak, arkitektura...). Belaunaldiz belaunaldi, kidez kide edo maisutik ikastunera transmitituriko antzeak, baserrialdeko lurralde horren garapenerako eta erakargarritasunerako garrantzitsuak direlarik.

Proiektu deialdiaren helburua da euskal mendiari bereziak zaizkion edo lurraldearen onurako diren antze horiek begiratzeko, balioan ezartzeko eta transmititzeko bidea eskaintzen duten proiektuak sustatzea. 

Hartzaileak

Edozein tokiko egiturak aurkez dezake hautagaitza: elkarteak, Herriko Etxeak edo erakunde publikoak, enpresak, sindikatuak, ikastetxeak... 
Partikularrak ezin dira proiektu deialdi honetara aurkeztu. 

Hautagarri diren proiektu motak

Proiektuek honako baldintzak bete behar dituzte: 

  • Euskal Mendia lurraldean gauzatuak izan (ikus 111 herrien eremua, deskargatuz);
  • 2026ko abenduaren 31 baino lehen gauzatuak izan;
  • Proiektu deialdiaren helburuei erantzun: euskal mendiari bereziak zaizkion antzeak begiratzea, balioan ezartzea eta transmititzea. Orduan, aurreikusiriko ekintzek desagertzeko arriskuan diren antzeak ez galtzeko bidea eskaini behar dute, baita ezezagunak diren antze zahar ala berriak hobeki ezagutzea, ezagutaraztea eta onartzea, antze horien berezitasuna erakustea eta azaltzea, lurraldeari ekartzen diotena balioan ezartzea, jakitate praktiko horiek sustatzea eta horien transmisioa bultzatzea, batez ere belaunaldi gazteen aldean. 

Euskal Elkargoko beste politika publikoen laguntza dispositiboak (Ekonomia, Kultura, Laborantza, Mugaz gaindikoa...) baliatzen dituzten proiektuak ezin dira proiektu deialdi honetara aurkeztu. 
Xehetasunak eta hautagarri diren edo ez diren proiektu adibideak aurkituko dituzu proiektu deialdiaren araudian. 

Laguntzaren zenbatekoa

Proiektu ekarleek eskatzen duten diru laguntzaren zenbatekoa zehaztu behar dute beren beharren arabera, ekintzaren aurrekontu bat eta finantzaketa plan bat aurkeztuz. 
Esleituriko diru laguntzaren zenbatekoa aztertua da proiektuaren egokitasunaren arabera, proiektu deialdiak finkaturiko helburuei eta lehentasunezko sailkapen irizpideei begira, aurkezturiko gastuei begira, finantzaketa planaren seriostasunari begira eta eskaturiko laguntzaren palanka-efektuari begira. Diru laguntzaren zenbateko gorena 5 000 €tan finkatua da. 

Nire hautagaitza dosierra

Hautagaitza osatu behar dute inprimakiak behar bezala osaturik, egituraren araudiak eta bankuko nortasun agiriak. 
Hautagaitzak bidali behar dira 2025eko ekainaren 5a eta irailaren 28aren artean, helbide honetara: montagne.paysbasque@communaute-paysbasque.fr 

Laguntza esleitzeko eta ordainketa egiteko baldintzak

Mendia batzordekideak biltzen dituen epaimahai batek aztertuko ditu proiektuak, lehentasunezko sailkapen irizpide hauen arabera: 

Aipaturiko antzeari loturiko irizpideak: 

  • Euskal mendiari loturiko antzea
  • Antze bizia
  • Talde batek baliatzen duen antzea 

Proiektuari loturiko irizpideak: 

  • Antzearen transmisioa xedetzat duen proiektua
  • Talde-proiektua edo proiektu parte hartzailea
  • Garapen iraunkorraren ildotik doan proiektua 

Proiektu deialdiaren behin betiko emaitzak (hautaturiko proiektuak eta esleituriko diru laguntzak) jakinaraziak izanen dira 2025eko abenduan, Euskal Elkargoko instantzia erabakitzaileek bozkatu ondotik. 

Laguntza behar dut

Laguntza edo xehetasunak eskatzeko, hauetako batekin harremanetan sartu: 

Emmanuelle YOHANA: 05 59 57 89 63 / 06 73 78 97 87 edo e.yohana@communaute-paysbasque.fr 

Cécile AGUERRE: 06 50 79 66 58 edo c.aguerre@communaute-paysbasque.fr 

Kattin TEILLERIE: 05 59 57 89 54 edo k.teillerie@communaute-paysbasque.fr