Merkataritzako higiezinentzako laguntzei buruzko araudia - Turismo atala

Turismo-proiektuen sustatzaile pribatuentzako laguntzak, turismo-ostatuak sortzeko edo berritzeko. Ipar Euskal Herri barnealdeko herrietara mugatua.

Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 16a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Diruzko laguntza

Laguntzaren aurkezpen laburra

Euskal Hirigune Elkargoak merkataritzako higiezinen laguntzeko eskumena hartu zuen 2018an. 2022ko maiatzaren 21eko Elkargo kontseiluak hiru araudi onartu zituen hiru urterako (ekonomia produktiboa, laborantzako elikagaiak eta turismoa).

Dirulaguntza gisa emandako laguntza hori turismo-ostatuko proiektuen sustatzaileei ematen zaie.

Hitzarmen bidez, Departamendu kontseiluak egitasmoaren azterketan eta finantzamenduan parte hartzen du.

Dirulaguntza jaso dezaketen enpresak

Merkataritzako higiezinentzako laguntza, aktibo ibilgetua (eraikuntza/berrikuntza, ekipamendua) kontuen aktiboan ezartzen duten enpresa ttipiei eta mikroenpresei zuzentzen zaie. Ondorioz, sozietate zibilek (SCI - Higiezinetako sozietate zibila, ...) eta holding sozietateek ezin dute dirulaguntzarik jaso.

Nekazaritza-turismoaren kasuan, banakako nekazari batek bere izenean eraman dezake proiektua.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

  • Hotel independenteak: berritze-lanak amaitutakoan, gutienez 2 izarreko establezimendu bat modernizatzea.
  • Kanpoko ostalaritza: bezeroen dibertsifikazioa eta instalazioen kalitatea hobetzea, gutienez 3 izarreko kalifikazioarekin obren bukaeran. 
  • Nekazalturismoa: etxalde batean kokatutako ostatu mota guztiak, jarduera dibertsifikatzeko eta bisitariek ezagut dezaten.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

  • Eraikinak edo higiezinak eraiki, handitu, berritu eta barnea antolatu;
  • Jadanik eraikia den eraikin baten eroste-kostua (hotel-proiektu baten kasuan);
  • Higiezin proiektuari lotutako ordainsariak.

Autoeraikuntza-proiektuak ez dira kontuan hartzen. Merkataritza Erregistroan edo Lanbideen Aurkibidean erregistratutako enpresek egin behar dituzte obrak.

Dirulaguntza jaso dezakeen eremua

Ekobaldintzazkotasun-taula

Praktika iraunkorrak eta eraikuntza-metodo eko-arduratsuak aplikatzea nahitaezkoak dira laguntzak jasotzeko. Hamaika konponbide-multzoen artean gutienez 5 puntuko puntuazio ekologikoa lortzen duten proiektuak bakarrik aurkez daitezke egitasmo honetara.

Konponbide-multzoak

Lehentasunezko konponbideak

Puntuak

1 - DiseinuaDiseinu bioklimatikoa

2

2 - EraispenaDeseraikitako azalen % 50 baino gehiagoko materialak berrerabiltzea

2

3 - Obra larriakKarbono gutiko hormigoia erabiltzea

2

4 - ZureriaZurezko teilatu egitura

3

5 - AitzinaldeakJatorri biologikoko materialak erabiltzea (aitzinaldeen % 50 baino gehiago), zurezko estaldura barne

2

6 - IsolamenduaJatorri biologikoko barne-isolamenduko materialen erabiltzea (barneko edo kanpoko isolamendu termikorako erabilitako materialen % 50 baino gehiago)

2

7 - Barne-estalduraBerrerabilitako materialak eta/edo jatorri biologikokoak erabiltzea ("zoladurak" loteen % 50 baino gehiago)

1

8 - ElektrizitateaEkoizpen-jardueretan elektrizitate-kontsumoa mugatzeko hartutako neurriak

2

8 - ElektrizitateaAzpikontagailuak instalatzea eta kudeaketa teknikoko gailu zentralizatu bati konektatzea.

1

8 - ElektrizitateaPanel fotovoltaikoak instalatzea (Tokiko Hirigintza Planak baimendutako azaleraren % 100 edo teilatuaren azaleraren % 50 baino gehiago)

2

9 - UraEkoizpen-jardueraretan ur-kontsumoa mugatzeko hartutako neurriak

3

9 - UraUr Bero Sanitarioa: Edateko uraren kontsumoa murriztea tresna sanitario guztientzat

1

9 - UraEuri urak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko ekipamendua

1

9 - UraAzpikontagailuak instalatzea eta kudeaketa teknikoko gailu zentralizatu bati konektatzea.

1

10 - Berokuntza Aireztapena Aire egokituaBiomasa-energia instalazioa

3

10 - Berokuntza Aireztapena Aire egokituaEguzki-instalazio termikoa

2

10 - Berokuntza Aireztapena Aire egokituaInstalazio geotermikoa

3

10 - Berokuntza Aireztapena Aire egokituaGaldutako beroa berreskuratzeko sistema bat instalatzea

3

11 - TeilatuaLandare-teilatu bat instalatzea

3

Nola aurkeztu eskaera

Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak eta Euskal Hirigune Elkargoak hitzarmen bat adostu dute proiektu horiek laguntzeko, higiezinei ematen zaizkien Elkargoko laguntzen esparruan.

  • 1. urratsa: Enpresak eskaera gutun berbera bidali beharko die bi kolektibitateei. Gutun horrek enpresa eta proiektua deskribatu beharko ditu, labur-labur. Laguntza-eskaera aztertzerakoan, gutunaren eskuratze agiria jaso ondotik egindako gastuak bakarrik hartuko dira kontuan. Lanak hasteko baimena ematen duen eskuratze agiri horrek ez du ziurtatzen dirulaguntza emanen denik.

Gutuna ondoko 2 helbide hauetara bidali beharko da:

EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA
Jean-René Etchegaray, Lehendakari jauna
Foch hiribidea 15 - CS 88507
64185 Baiona Cedex

PIRINIO ATLANTIKOETAKO DEPARTAMENDU KONTSEILUA
Jean-Jacques Lasserre, Lehendakari jauna
Errobiko kaserna
Platanondoen ibilbidea, 4
64104 Baiona Cedex

  • 2. urratsa: Euskal Hirigune Elkargoko instruktore bat harremanetan jartzen da enpresarekin, enpresak dispositiboan parte hartzeko baldintzak betetzen dituen ala ez egiaztatzeko, eta eskaera-dosierra ematen dio bete dezan.
  • 3. urratsa: Enpresak eskabide txosten OSATUA bide elektronikoz aurkezten du, egiaztagiri guztiekin batera, AURREKONTUAK eta ORDAINDUTAKO FAKTURA GUZTIAK barne.
  • 4. urratsa: Euskal Elkargoak eta Departamendu Kontseiluak eskaerak aztertzen dituzte. Elkarrekin aztertu ondoren, finantzatzaile bakoitzak bere hautetsiei proposatzen die enpresari dirulaguntza bat ematearen alde bozkatzea.
  • 5. urratsa: Dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena postaz igortzen zaio enpresari. Departamendu Kontseiluak, Euskal Hirigune Elkargoak eta enpresak hiruko hitzarmen bat sinatzen dute.

Laguntza behar dut

Egitasmoari buruzko edozein informazio nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan: 

Thomas LAVIELLE
Turismo misio-kargudunarekin mezu bat igorriz t.lavielle@communaute-paysbasque.fr helbidera edo +337 64 75 42 38 zenbakira deituz