Mugazgaindiko tokiko ekimenak sostengatzeko funtsa

Mugazgaindiko proiektuak gauzatzeko 30 000 € arteko diruzko laguntza. Lurraldeko eragile publiko nola pribatuentzat.

Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 17a

Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke

Diruzko laguntza

Onuradunak

Eragile pribatuak (elkarteak, enpresak, …) eta publikoak (herriak, erakunde publikoak, elkargo publikoak, Europakoak, zientziakoak…) :

  • Egoitza soziala edo adar bat Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldean badute;
  • Proiektua Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldean egiten badute edota hor nabarmen eragiten badute.

Hautagai izan litezkeen proiektuak

  • Proietuak frogatu behar du mugazgaindikoa dela;
  • Proiektuak Mugazgaindiko Lankidetza Estrategia gauzatzen parte hartu behar du;
  • Proiektua ez da errepikatzen den ekitaldi bat.

Hautagai litezkeen gastuak

Funtzionamendu gastuak bakarrik dira hautagai eta 2023ko urtarrilaren lehenean behar dira engaiatuak izan, aurkeztu den proiektua gauzatzeari loturik.

Dirulaguntzaren kopurua eta iraupena

  • Onuradunari emanen zaion dirulaguntza erabaki den gastu kopuru osoaren % 50ekoa izanen da gehienez;
  • Onartuko zaion dirulaguntza ezinen da 30 000 € baino handiagoa izan;
  • Proiektuaren gauzatze aldia gehienez 2 urtekoa izanen da eta hitzarmenaz ezarriko da.

Hautatze prozesua

Eskariak, politikoki onartuak izan baino lehen, Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuek aitzinetik aztertuko dituzte teknikoki. Sostenguak Euskal Elkargoaren Kontseilu iraunkorrak erabakiko ditu.

Balioztatze irizpideak

  • Proiektuaren kalitatea;
  • Aurkeztu den aurrekontuaren eta igurikatzen den emaitzaren arteko harremana;
  • Proiektu eramailearen esperientzia;
  • Proiektuaren mugazgaindiko izaeraren froga;
  • Euskal Elkargoaren politika publikoekiko koherentzia eta Mugazgaindiko Lankidetza Estrategia gauzatzen parte hartzea;
  • Garapen iraunkorraren printzipioak betetzea (ekonomia, gizarte eta ingurumena) Euskal Elkargoaren Klima-Aire-Energia Plana gauzatzen arituz;
  • Hizkuntza aniztasuna balioan ematea.

Honako zeharkako eta gaikako printzipioak ere kontuan hartzen dituzten proiektuek nota goragoa ukanen dute:

  • Klima aldaketaren aurka borrokatzea;
  • Mugazgaindiko herritartasuna faboratzea;
  • Gazteriarekin loturiko proiektuak faboratzea.

Nire laguntza eskaria

Zure dirulaguntza eskaria aurkezten ahal den ongien laguntzeko asmoz eta zure proiektuaren inguruan mintzatzeko, baduzu talde bat zuri adi. Honako helbide honetan jar zaitez, otoi, gurekin harremanetan: cttcommunaute-paysbasquefr

Gure lehen solasa prestatzeko, hemen beherean duzu proiektua aurkezteko aitzinetik betetzeko inprimakia.

Dirulaguntzaren ordainketa

  • Hitzarmen bat ezarriko da onuradunaren eta Euskal Hirigune elkargoaren artean;
  • Dirulaguntza bi alditan ordainduko da onuradunari esleitu zaiola jakinarazi ondoren;
  • % 50eko lehen ordainketa bat eginen zaio hitzarmenaren sinadura egitean. Gainerakoa emanen zaio gastuen frogagiriak, bai eta ekintzen egin izana frogatzeko, ukan dituen emaitzak ezagutzeko eta iraunkortzea balioztatu ahal izateko emanen duen proiektuaren bilana aurkeztean, bai eta frogagirietan oin harturiko finantza bilan bat ere;
  • Proiektua azkenean eginen ez balitz edo gutxi eginez gero, dirulaguntza ezeztatu edo eginikoaren arabera birkalkulatuko litzateke, eta jadanik eman diren diruen itzultzea eska liteke.

Onuradunaren betebeharrak

Onuraduna honako hauetara engaiatzen da:

  • Partzuerrei, proiektuaren azken onuradunei eta jende guztiei argiki eta nasaiki jakitera ematea Euskal Hirigune Elkargoak ekarri dion diruzko laguntza. Halatan, bada, onuradunak Euskal Elkargoaren ikurra eman beharko du proiektuaren harira egin komunikazio euskarri orotan;
  • Dirulaguntza  hautagaitza inprimakian azaldu jardunetarako bakarrik erabiltzea;
  • Euskal Elkargoa proiektuarekin loturiko ekitaldi guztietara lotu eta gonbidatzea.

Laguntza behar dut

Sostengu funtsari buruzko zeinahi galderatarako, «Partaidetzak eta Finantzamenduak» Zuzendaritzarekin jar zaitez harremanetan, hona e-mezua igorriz: cttcommunaute-paysbasquefr edo telefono honetara deituz: +33 5 59 48 23 94.