Nekazaritza-adarren aldeko engaiamendu-kontratua
Ipar Euskal Herrian lurraldearekiko lotura sendoa duten eta lekuko laborantza-ekoizpenak lehenesten dituzten nekazaritza-sektore eta -egitasmo kolektiboei zuzendutako laguntza-egitasmoa.
Eguneratzea:2025ko urtarrilaren 28a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa

Helburuak
EHEk nekazaritza-adar eta -egitasmo kolektiboekin duen engaiamendu-kontratuak honako helburu hauek ditu:
- Laborarien diru-sartzeak emendatzea, balio erantsia sortuz eta kargak murriztuz;
- Etxaldeetan praktika agroekologikoen garapena handitzea;
- Lurralde-mailako elikadura-subiranotasunerantz joatea, kontsumoa birlokalizatuz eta denek elikadura osasuntsua, anitza, sasoikoa eta kalitatezkoa eskuratzeko aukera izan dezaten
- Ezagutza-trukea baloratzea eta areagotzea.
Esku-hartze ardatzak
EHEko nekazaritza-adarren aldeko engaiamendu-kontratua 4 esku-hartze ardatzen inguruan egituratzen da:
- Onuradun guztiei zuzendutako lehentasunezko 3 zeharkako ardatz:
- «Nekazaritza Biologikoa (AB )»: nekazaritza horrek, giza mailako nekazaritza biologikoa garatzea du helburu, sustraitua, lurraldeari egokitua eta ahalik eta autonomoena;
- «Bioaniztasuna, ura eta klima»: Ardatz horren helburuak hauek dira:
- landatutako/hazitako bioaniztasuna eta ur-baliabideen kalitatea eta kantitatea zaintzeko praktika agroekologikoak garatzea,
- etxaldeak autonomoagoak bihurtzea
- mendia zaintzea eta transhumantzia sustatzea,
- klima-aldaketari aurre egitea (egokitzea, karbonoaren biltegiratzea areagotzea, berotegi-efektuko gasen emisioak mugatzea);
- landatutako/hazitako bioaniztasuna eta ur-baliabideen kalitatea eta kantitatea zaintzeko praktika agroekologikoak garatzea,
- «Nekazaritza-ekoizpena eta zirkuitu laburrak eta hurbilekoak». Ardatz horren helburua da giza mailako nekazaritza-eraldaketa garatzea, eta lekuko eta kalitatezko nekazaritza-mozkinak zirkuitu laburretan eta hurbilekoetan saltzea.
- Ardatz osagarri bat, nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien sektore edo ekimen kolektiboak sortzea, egituratzea, sendotzea eta garatzea helburu duena.
Poiektu hautagarriak
EHEko nekazaritza-adarren aldeko engaiamendu-kontratua honako hauetan oinarritzen da:
- lehentasunezko 3 esku-hartze ardatz batean nahitaez kokatzen diren proiektuak, eta gainera egituratze-ekintzei buruzkoak izan daitezkeenak;
- proiektu kolektiboak, boluntaristak, egituratuak, handinahiak, iraunkorrak eta denboran kokatzen direnak (1 eta 3 urte artean).
- Ipar Euskal Herrian kokatutako publikoari zuzendutako proiektuak;
- batez ere elikadurara bideratutako nekazaritza- edo arrantza-produktuei balioa ematen laguntzen duten proiektuak (lehengaiak, eraldatutako produktuak, ko-produktuak edo azpiproduktuak), eta lurraldearekiko lotura sendoa duten produktuak.
- nekazaritza-, nekazaritzako elikagaien- eta elikaduraren-esparruetan esperimentatu, bultzatu, aztertu, zabaldu, sentsibilizatu, formatu, aholkatu eta praktikak hedatu nahi dituzten proiektuak.
Onuradunak
Laguntza horren onuradunak honako irizpide hauek betetzen dituzten taldeak dira:
- forma juridiko kolektiboan eratuak direnak (elkartea, Interes Ekonomikoko Taldea (IET), sindikatua, kooperatiba edo beste forma juridiko bat);
- soilik edo nagusiki nekazariek osatzen dituztenak;
- xede hauek dituztenak:
- nekazaritza ekologikoaren garapena;
- edo/eta praktika agroekologikoen garapena;
- edo/eta etxalde-ekoizpenaren eta/edo zirkuitu laburren eta hurbilekoen garapena;
- edo/eta lekuko ekoizpena aitortzea, babestea eta garatzea;
- edo/eta elikadura-burujabetza helburu duen ekoizpena birkokatzea;
- edo/eta lehentasunez nekazaritzako elikagaien ekoizpen baten balorizatzea (batez ere eraldaketaren eta merkaturatzearen bidez);
- egoitza soziala EHEren lurraldean dutenak, edo, bestela, ekintzen zati nagusi bat bertan eginen dituztenak;
- datuak bildu, aztertu, interpretatu eta zabaltzeko lankidetza-harremanbatean engaiatu nahi dutenak, kapitalizatzeko, ezagutzak transferitzeko eta eramandako politika publikoa ebaluatzeko.
Gastu hautagarriak
Aurkeztutako ekintzek koherente izan behar dute, gutienez, lehen aipatutako lehentasunezko hiru esku-hartze ardatzetako batekin. Gai hauek landu ditzakete:
- proiektu-sustatzaileak laguntzea;
- ikerketa- eta esperimentazio-proiektuak sortzea eta jarraitzea;
- Nekazariei laguntza teknikoa ematea, nekazaritza-jarduerak indartzeko, hobetzeko eta garazteko;
- tresna kolektiboak sortzeko aukera eta/edo bideragarritasuna aztertzea;
- kalitatea hobetzeko prozesua abian ezartzea eta garatzea.
Testuinguru horretan, gastu hautagarriak honako hauek izan daitezke: lansari-gastuak, kanpoko prestazioak eta ekintza batzuk behar bezala egiteko beharrezkoak diren material ttipiak erosketeko gastuak.
Horrez gain, eta ekintzaren heldutasun-mailaren arabera, nekazaritza-sektore eta -egitasmo kolektiboek «egituraketa» atalari lotutako ekintzak aurkez ditzakete.
- “Hasierarako bultzada” emateko laguntza finko bat adar berriei eta sortzen ari diren prozesu kolektiboei zuzendua da. Zuzkidura hori 10.000 €-koa izan daiteke, eta 2 urte baino gutiagoko existentzia juridikoa duten nekazaritzako egitura kolektiboetara zuzentzen zaie berariaz. Behin bakarrik eman daiteke, elkarte-proiektu serio eta argumentatu bat aurkeztuz (helburuak, kideak, epe labur eta ertainerako aurreikusitako ekintza-motak, aurrekontu zenbatetsia) eta EHEk finkatutako lehentasunezko ardatzekin lotura izan beharko du. Onuradunek hainbat ekintza gauzatzeko erabili ahal izanen dute, sortu berri den kolektiboa sendotzeko (kideen artean elkar ezagutzeko eta dinamika kolektibo bat sortzeko ekintzak, ikerketa-bidaiak antolatzeko, eginbide alderagarriak aztertzeko, gobernantza-modu bat eta eredu ekonomiko bat definitzeko, kolektiboa dinamizatzeko, garapen-proiektu bat formalizatzeko, etab.);eta/edo diruzaintzako erreserba bat eratzeko.
- Egituratze-bidean dauden beste adar eta prozesu kolektiboek, bai eta Defentsa eta Kudeaketa Erakundeek (ODG) eta nekazaritza-garapeneko erakundeek ere, adibide gisa, honako hauetan oinarritutako ekintzak aurkez ditzakete, adibidez:
- egituraren auditoria egitea;
- dagokion adarrari buruzko diagnostiko eta azterketa prospektiboa egitea;
- beharrak, erronkak eta helburuak definitzea eta formalizatzea;
- egitura epe ertain eta luzera garatzeko estrategia definitzea;
- ekintza-plan bat egitea;
- tresna egituratzaileak finkatzea eta barne-prozedurak formalizatu eta abiaraztea (soilik egituratze-bidean dauden adar eta prozesu kolektiboentzat).
Laguntza-eskaera aurkeztu
“Nekazaritza-adarren aldeko engaiamendu-kontratua” egitasmoan interesa duen edozein egiturak hitzordua eska dezake zerbitzu teknikoekin bere proiektua aurkezteko. Kontaktua: agriculturecommunaute-paysbasquefr Eskabide-txostena nola igorri?:
- Bide elektronikoz agriculturecommunaute-paysbasquefr helbidera
- Edo postaz ondoko helbidera: Euskal Hirigune Elkargoa Nekazaritza, Arrantza, Nekazaritzako Elikagaiak eta Elikadura Zuzendaritza Foch Marexalaren etorbidea, 15 - CS 88 507 64 185 BAIONA CEDEX.
Eskabideak urte osoan aurkez daitezke.
Txostenaren edukia
Aurkeztutako txostenak honako elementu hauek izan beharko ditu:
- data eta legezko ordezkariaren sinadura jasotzen dituen eskaera-gutun bat. Gutunak, emandako informazioa zintzoa eta egiazkoa dela adierazten duen zinpeko aitorpena jaso beharko du;
- Onuradunaren identifikazioa: izena, sozietatearen izena, 3 hilabete baino gutiagoko INSEEko* izen-emate frogagiria (edo K-bis* laburpena), helbidea, kontaktua(k), legezko ordezkariaren izena, aipatutako jardueraren deskribapena; *INSEE: Estatistikako eta Azterlan Ekonomikoetako Frantziako Institutua *K-bis laburpena: merkataritza eta sozietateen erregistroaren laburpena
- estatutuak eta eratze-egintza bat (Aldizkari ofizialean argitaratzearen kopia edo Prefeturan deklaratu izanaren ordezkagiria);
- proiektuaren aurkezpena: proiektuaren izenburua, proiektuaren testuinguruaren aurkezpen sintetikoa (historia laburra eta, proiektuaren eramailearen arabera: oraingo ekoizpen-moduak edo hornikuntza-irizpideak, proposatutako produktuak, merkatuko kokapena, salbideak, kalitatea hobetzeko hainbat prozesuekin bat egin, estrategia globalaren bilakaera-ikuspegiak), proiektuaren eta erronken deskribapen zehatza, aurreikusitako ekintzen, erabilitako baliabideen kokapenaren eta gauzatze-egutegiaren aurkezpena;
- aurreikusitako finantzaketa-plana (gastuak BEZarekin edo BEZik gabe diren argiki zehazten duena), eta honako hauen deskribapen zehatza duena:
- motaren arabera zehaztutako gastu guztiak (inbestimenduak, proiektuarekin lotutako kanpoko gastuak, beste gastuak);
- finantza-baliabide guztiak (eskatu beharreko edo eskatutako eta/edo lortutako dirulaguntza publikoak, finantza-baliabide pribatuak, maileguak, autofinantzaketa);
- proiektuak sor ditzakeen irabazi guztiak.
- motaren arabera zehaztutako gastu guztiak (inbestimenduak, proiektuarekin lotutako kanpoko gastuak, beste gastuak);
- aurreikusitako gastuak justifikatzeko agiriak: eskatutako eta jasotako aurrekontu guztiak.
- bankuko nortasun agiria ;
- txosten honi eransteko baliagarriak iruditzen zaizkizun gainerako dokumentu gehigarri guztiak.
Deskargatzeko dokumentua
- Notice Dispositif d'aides Contrat d'Engagement Filières PDF - 9 orriak - 264,27 Ko
Laguntza emateko eta ordaintzeko baldintzak
Kredituak engaiatzeko erabakia proiektuka hartuko da, EHEko zerbitzuek ebaluatu ondoren, lehen deskribatutako modalitateen arabera eta indarrean dagoen araudiaren esparruan. Ondotik, dirulaguntza bakoitza EHEko Kontseilu Iraunkorrari proposatuko zaio, erabaki bat har dezan.
Nolanahi ere, eta proiektuen egokitasunaren eta kalitatearen arabera, finantzaketa-beharren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera, Euskal Hirigune Elkargoa da proiektu baten egokitasuna balioetsi dezakeen, dispositibo horren baitan laguntza bat eman dezakeen eta zenbatekoa zehaztu dezakeen bakarra

Laguntza behar dut
Edozein informazio nahi izanez gero, mezu bat igor dezakezu helbide honetara: agriculturecommunaute-paysbasquefr