Okzitaniera-gaskoia hizkuntzako herri-zerbitzu publikoetarako hobekuntza kontratua
Hiri/herriei eta herriarteko sindikatuei finantza-laguntza eta laguntza teknikoa: langileen prestakuntza, itzulpenak, ekintza-planen garapena.
Eguneratzea:2024ko irailaren 16a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Testuingurua eta apustuak
Euskal Elkargoaren okzitaniera-gaskoiaren aldeko hizkuntza-politikaren helburua hizkuntza zabaltzeko ekimenak bultzatzea da, okzitaniera-gaskoia herrien eskumenetan integratzearen alde lan eginez.
Herria biztanleekiko loturarik estuena denez, leku estrategikoa da eguneroko erabilerarako. Hobekuntza kontratuaren bidez, laguntza jasotzen du zerbitzuetan okzitaniera-gaskoiaren erabilera garatzeko.
Nori zuzendua da egitasmoa?
Egitasmoa lurraldeko herriei eta herriarteko sindikatuei irekia da.
Egitasmoa
Herriek eskatu ondoren, Euskal Elkargoko zerbitzuek diagnostiko bat egiten lagunduko dituzte, hautetsiek lehentasuna eman behar zaien zerbitzuak identifikatu ahal izan ditzaten. Jarraian, kontratua proposatzen da eta herriak erabakitzen du sinatu ala ez. Gidaritza-batzordea arduratzen da urteko jarraipenaz.
Euskal Elkargoaren laguntza
Euskal Elkargoak honako hauek eskaintzen ditu:
- Une aide financière pour les traductions de + de 300 mots : 50 % des coûts dans la limite de 2 000 €.
- Diagnostikoa egiteko eta kontratuaren jarraipena egiteko laguntza teknikoa;
- Ekintza-plan bat egiteko eta kudeatzeko laguntza teknikoa;
- % 50erainoko finantza-laguntza agenteen formakuntzarako (irakaskuntzaren kostuak) eta % 50erainokoa ABLA/Ama-eskoletan Berezitu Lurralde Agenteen ordezkapen-kostuetarako (agente titularrak);
- 300 hitz baino gehiagoko itzulpenetarako finantza-laguntza: kostuen % 50, 2 000 € gehienez.
Hobekuntza kontratuek urte anitzeko hitzarmen baten bidez gauzatzen dira, urteko ibilbide-orriekin batera. Bertan, lehentasunezkoak diren zerbitzuetan elebitasuna garatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuratzeko epeak, aurrekontuak eta neurriak ezartzen dira.

Laguntza behar dut
Hobekuntza kontratuari buruzko edozein informazio nahi izanez gero, igorri mezu bat helbide honetara: f.lartigotcommunaute-paysbasquefr